Zusammenfassung der Ressource
BOST ERREINUAK
- ANIMALI-ERREINUA: zelulaniztunak dira, eta izaki bizidunez elikatzen
dira. Gehienak toki batetik bestera mugi daitezke.
- LANDARE-ERREINUA: zelulaniztunak dira eta beren
elikagaia sortzen dute. Ez dira batetik bestera
mugitzen, finko daude lurrean.
- ONDDO-ERREINUA: izaki zelulabakarrak eta
zelulaniztunak biltzen ditu. Ingurunetik hartzen
dute elikagaia eta finko daude.
- PROTISTO-ERREINUA: izaki zelula bakarra eta zelulaniztunak
biltzen ditu. Batzuek beren elikagaiak sor ditzakete; algek,
adibidez.
- BAKTERIO-ERREINUA: izaki zelulabakarrak dira. Batzuek elikagaiak sortzen dituzte,
eta beste batzuek ingurunetik hartzen dituzte.
- Erreinu bereko izaki bizidunek ezaugarri berak dituzte eta beste erreinu batzuetako
izakiak ez bezalakoak izan ohi dira.