HAIZE METALEZKO MUSIKA TRESNAK

Descripción

Mapa Mental sobre HAIZE METALEZKO MUSIKA TRESNAK, creado por Naroa Badiola el 04/04/2019.
Naroa Badiola
Mapa Mental por Naroa Badiola, actualizado hace más de 1 año
Naroa Badiola
Creado por Naroa Badiola hace más de 7 años
31
0

Resumen del Recurso

HAIZE METALEZKO MUSIKA TRESNAK
  1. TRONPETA
    1. Antzinako tronpeta luzea eta estua zen,eta erabiltzen zaila.Horregatik,1500 urte aldera,biribilkatu zen eta txikiago bihurtu zen tronpeta saila,harmonikoak bakarrik egiten zituena.Bethovenen heriotza arte erabili zen.XIX mendearen bukaeran tronpeta piistoiduna edo kromatikoa asmatu zen.Pistoiei esker,eskalako nota guztiak jo zitezkeen eta ñabardura mota guztiak.
      1. https://www.youtube.com/watch?v=Ve75y5NbqL4
    2. TRONPA
      1. Tronpa edo frantziar kornoa izaera oso moldagarri bat duen eta pistoi gutxirekin tesitura oso zabal bat hartzen duen metalezko haize instrumentu bat da. Tronparen soinua oso aberats eta adierazgarria da. Gainera, musika tresna honek soinu leun eta gozoak zein latz eta gogorrak sor ditzake. Tronpari soinu efektu bereziak lortzea ahalbidetzen dioten zenbait baliabide tekniko daude, sordina, itzaltzailea eta cuivré delakoa esatera
        1. https://www.youtube.com/watch?v=Mut4_hAFCuw
      2. TRONBOIA
        1. Tronboia metal-familiako haize-instrumentua. Musika klasikoa eta jazz arloetan asko erabiltzen da. Tronboiak hiru oktaba inguruko hedadura du. Hots sendoa du, eta horregatik erabili izan dute musikagileek efektu dramatikoa sortzeko, adibidez Mozartek Don Giovanni operan edo Beethovenek bosgarren sinfonian. Gaur egun tronboi-mota erabilienak tronboi tenorrak, si bemolean, eta tronboi baxuak, sol eta fa-n, dira.
          1. https://www.youtube.com/watch?v=_c78-7f93ts&list=PLhLiH6qSUibSvK1gGOwYYEvvHR8IcxK5E
        2. TUBA
          1. Tuba haize instrumentuen arteko ahots-apalena da, aho moduko mutur handi batez bukatzen den tutu koniko zabala duena eta lau edo bost balbula ditu. Ia lau oktabako hedadura du. eta tubaren aurrekariek (serpentoia eta ofikleidoa) baino hots apal indartsuagoa eman zion orkestrari.
            1. https://www.youtube.com/watch?v=laUNhhph3yc
          Mostrar resumen completo Ocultar resumen completo