Azaroaren 27an, Albizturgo Antalis enpresako zuzendaritzak, enpresa ixteko asmoa duela azaldu zien bere 39 langileei.
2013ko Abenduak 3: Protesta Donostian
Nota:
Madrilgo zuzendaritzarekin bilera egin zuten Donostian. Kanpoan, langileek protesta egin zuten goiz osoan zehar.
2013ko abenduak 4: Greba hasiera
Nota:
Enpresarekin lehen negoziazioak fruiturik eman gabe amaitu ostean, langileek greba mugagabea hasi zuten euren lanpostuen defentsan.
2013ko abenduak 19: Manifestazioa
Nota:
Abenduaren 14an, Tolosaldeko biztanleak kalera irten ziren eskualdeko hainbat enpresetan gertatzen ari ziren kaleratze eta itxiera espedienteak salatzeko. Tartean izan ziren Antaliseko langileak.
2013ko abenduak 19: kontsulta epea luzatu
Nota:
Enpresak urtarrilaren 9ra arte luzatu zuen enpresa eta lan ordezkarien arteko kontsulta epea. Langileek bitartean euren lanpostuen aldeko borrokan jarraitzen zuten.
2014ko urtarrilak 4: Atzera bueltarik ez
Nota:
Kontsulta epea amaitzear zela, enpresako zuzendaritzak lantegia itxteko erabakia irmoa zela azaldu zuen, nahiz eta kaleratzeei begira eskaintza egin zien langileei. Hauek, ordea, ez zuten onartu eskaintza hori
2014ko urtarrilak 23: Protestak Madrilen
Nota:
Espainian duen egoitza nagusian elkarretaratzea egin zuten langileek. Enpresaren kanpoaldean protesta egiteaz gain, bertako langileei informazioa banatu zieten.
2014ko urtarrilak 28: Kaleratze gutunak
Nota:
Otsailak 14ko datarekin jaso zituzten kaleratzeak zehazten zituzten gutunak.
2013ko otsailak 14: Kaleratuak
Nota:
Otsailaren 14tik aurrera, 39 langileak kaleratu zituzten. Egun horretan bertan sartu zuten beraien kaleratzea salatzeko
demanda kolektiboa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean.
2014ko otsailak 18: Protestak eta tentsioa
Nota:
Langileek protesta egin zuten lantegian. Ez ziren bakarrik egon, lagun, senide eta beste enpresa batzuetako langileak ere bidelagun izan zituzten. Langileetako batzuk enpresa barruan egon ziren. Ertzaintza azaldu zen eta tentsio uneak bizi izan ziren.
2014ko martxoak 12: Epaiketa data
Nota:
Enpresak pausorik eman ezean, apirilaren 1ean zuzendaritzak planteatutako erregulazio espedientearen aurkako epaiketa burutuko zela jakinarazi zuten langileek.
2014ko martxoak 28 eta 29: AKORDIOA
Nota:
Zuzendaritzak, kaleratutako langileen kalte ordaina 45 egunetara igo zuen,
24 hilabeteko topearekin, eta langileen gehiengoak onartu egin zuen eskaintza. Epaiketa, beraz, bertan behera geratu zen.