ANTALIS

Description

Mind Map on ANTALIS, created by internet0637 on 31/03/2014.
internet0637
Mind Map by internet0637, updated more than 1 year ago
internet0637
Created by internet0637 about 10 years ago
227
0

Resource summary

ANTALIS
  1. 2013ko Azaroak 27: Lehen albistea

    Annotations:

    • Azaroaren 27an, Albizturgo Antalis enpresako zuzendaritzak, enpresa ixteko asmoa duela azaldu zien bere 39 langileei.
    1. 2013ko Abenduak 3: Protesta Donostian

      Annotations:

      • Madrilgo zuzendaritzarekin bilera egin zuten Donostian. Kanpoan, langileek protesta egin zuten goiz osoan zehar.
      1. 2013ko abenduak 4: Greba hasiera

        Annotations:

        • Enpresarekin lehen negoziazioak fruiturik eman gabe amaitu ostean, langileek greba mugagabea hasi zuten euren lanpostuen defentsan.
        1. 2013ko abenduak 19: Manifestazioa

          Annotations:

          • Abenduaren 14an, Tolosaldeko biztanleak kalera irten ziren eskualdeko hainbat enpresetan gertatzen ari ziren kaleratze eta itxiera espedienteak salatzeko. Tartean izan ziren Antaliseko langileak.
          1. 2013ko abenduak 19: kontsulta epea luzatu

            Annotations:

            • Enpresak urtarrilaren 9ra arte luzatu zuen enpresa eta lan ordezkarien arteko kontsulta epea. Langileek bitartean euren lanpostuen aldeko borrokan jarraitzen zuten.
            1. 2014ko urtarrilak 4: Atzera bueltarik ez

              Annotations:

              • Kontsulta epea amaitzear zela, enpresako zuzendaritzak lantegia itxteko erabakia irmoa zela azaldu zuen, nahiz eta kaleratzeei begira eskaintza egin zien langileei. Hauek, ordea, ez zuten onartu eskaintza hori
              1. 2014ko urtarrilak 23: Protestak Madrilen

                Annotations:

                • Espainian duen egoitza nagusian elkarretaratzea egin zuten langileek. Enpresaren kanpoaldean protesta egiteaz gain, bertako langileei informazioa banatu zieten.
                1. 2014ko urtarrilak 28: Kaleratze gutunak

                  Annotations:

                  • Otsailak 14ko datarekin jaso zituzten kaleratzeak zehazten zituzten gutunak.
                  1. 2013ko otsailak 14: Kaleratuak

                    Annotations:

                    • Otsailaren 14tik aurrera, 39 langileak kaleratu zituzten. Egun horretan bertan sartu zuten beraien kaleratzea salatzeko demanda kolektiboa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean.
                    1. 2014ko otsailak 18: Protestak eta tentsioa

                      Annotations:

                      • Langileek protesta egin zuten lantegian. Ez ziren bakarrik egon, lagun, senide eta beste enpresa batzuetako langileak ere bidelagun izan zituzten. Langileetako batzuk enpresa barruan egon ziren. Ertzaintza azaldu zen eta tentsio uneak bizi izan ziren.
                      1. 2014ko martxoak 12: Epaiketa data

                        Annotations:

                        • Enpresak pausorik eman ezean, apirilaren 1ean zuzendaritzak planteatutako erregulazio espedientearen aurkako epaiketa burutuko zela jakinarazi zuten langileek.
                        1. 2014ko martxoak 28 eta 29: AKORDIOA

                          Annotations:

                          • Zuzendaritzak, kaleratutako langileen kalte ordaina 45 egunetara igo zuen, 24 hilabeteko topearekin, eta langileen gehiengoak onartu egin zuen eskaintza. Epaiketa, beraz, bertan behera geratu zen.
                          Show full summary Hide full summary

                          Similar

                          Germany 1918-45
                          paul giannini
                          GENDER OF SPANISH NOUNS
                          differentiated4u
                          GCSE PE - 5
                          lydia_ward
                          Women in Nazi Germany - Flashcards
                          Louisa Wania
                          BIOLOGY B1 2
                          x_clairey_x
                          Geography Restless Earth
                          sophieelizabeth
                          My SMART School Year Goals for 2015
                          Stephen Lang
                          Chemistry (C1)
                          Phobae-Cat Doobi
                          Macromolecules
                          sealescience
                          Types and Components of Computer Systems
                          Jess Peason
                          TISSUE TYPES
                          Missi Shoup