euskal herriko instrumentuak

Description

euskal herriko instrumentuak Manex Albisu 2.A
ik012071kb
Mind Map by ik012071kb, updated more than 1 year ago
ik012071kb
Created by ik012071kb over 8 years ago
41
0

Resource summary

euskal herriko instrumentuak
  1. Perkusioak
    1. Bibratzen duen elementua soinutresnaren gorputz bera denean perkusiozko musika tresna deitzen zaio. Instrumentua kolpatuta lortzen da soinua.
      1. Txalaparta
        1. Bi oholez osatuta dago eta bi makila labur batzuez jotzen da. Bi pertsonek jotzen dute. Bakoitzak zati bat jotzen du: batek ttakun eta besteak errena. Antzina txalaparta komunikako erabiltzen zen.
        2. Ttuntun-a edo danburria
          1. Erresonantzia kutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo batez kolpatuz jotzen da. 80 zentimetro inguruko luzera du. Europako herri askotan erabili izan da, baina hoain kultura bakar batzuetan erabiltzen da.
          2. Tobera
            1. Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena. Altzairuzko palanka bat da, metro ta erdikoa eta bi muturretatik egoten da bi sokez heldua.Batek "biak" erritmoa markatzen du, besteak, "errepika" izena du eta "biak" jotzen duena errepikatzen du. Badago koplalari bat, hauek jotzen duten bitartean bertsoak kantatzen dituena.
            2. Tronpa edo musugitarra
              1. Giltza zaharbaten itxura du eta erdian bibraratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Ahoan sartzen da eta ahoak erresonantzia kaxa bezala egiten du.
              2. Menbranadunak edo larruzkoak
                1. Danbolina
                  1. Txistua laguntzeko erabiltzen da, txistua ezkerreko eskuan eramaten da eta danbolina eskubiko eskuan erritmoa markatuz. Atabala baino estuagoa eta altuagoa da, hala ere adabakiak eta tentsore-sistema bera du.
                  2. Atabala
                    1. Bi makilatxoekin jotzen da. Erritmoa markatzeko erabiltzen da. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean, bain azpiko aldean animalia larruzko edo plastikozko "larruak" ematen ditu.
                    2. Panderoa
                      1. Eskuz eta atzamarrekin jotzen da. Autore zaharrek diotenez hasieran trikitixa panderoarekin kantatzen eta dantzatzen zen. Gehienetan emakumeak erabiltzen zuten.
                  3. Aerofonoak
                    1. Haizezkomusika tresna bezala ere ezagutzen diren hauek oinarrizko bi elementu dituzte: aire zutabe bat gordetzen duen hodi edo ontzi bat eta aire hori bibrarazteko beharrezkoa dugun eragilea.
                      1. Txistua
                        1. Txistua, hiru zuloko moko-flauta zuzena da. Talde finko bat dago: 1go txistua, 2. txistua, (biak danbolinarekin), silbotea eta atabala.
                        2. Zuberoako txirula
                          1. Zuberoan jotzen da. Txistua baino laburragoa da eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu (txistuak bezala kokatuak). Ttuntunaz lagundurik jotzen da.
                          2. Dultzaina
                            1. MIhi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tutuak konikotasun irregularreko forma du. Zortzi zulo ditu.
                            2. Nafar gaita
                              1. Dultzaina bezalako ezaugarriak ditu. Ahuetaz gain katea-txapa du. Tutua eta pita lotzen dituen mutur batean txapadun katea izaten dute.
                              2. Txanbela
                                1. Mihi bikoitzakoa da eta egurrezkoa. Zazpi zulo ditu.
                                2. Sunpriñua
                                  1. Mihi bikoitza du eta urritzaren adarren azalarekin egina dago. Bi zulo ditu. Jotzen den doinuari "drunbele" esaten zaio.
                                  2. Alboka
                                    1. Jatorriz artzaiak erabiltzen zuten. Kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago.
                                    2. Trikitixa
                                      1. Akordeoi diatonikoa da. Txirula eta atabalarekin taldea osatzen du, eta baita dultzaina eta panderoaz lagunduz. "Infernuko auspoa" ere deitu ohi zaio.
                                    Show full summary Hide full summary

                                    Similar

                                    euskal herriko musika tresnak
                                    ik012071ks
                                    Euskal Herriko Instrumentuak
                                    mikeli kanpandegi oyarzabal
                                    JENIFER EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                    ik012071rq
                                    EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                    ik012071jd
                                    Euskal herriko instrumentuak
                                    ik012071ld
                                    Euskal Herriko instrumentuak
                                    jose gabriel
                                    EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                    ik012071cr
                                    EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
                                    ik012071in
                                    Euskal herriko musika tresnak
                                    ik012071jq
                                    EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK-aitor
                                    ik012071jg
                                    Euskal Herriko Musika Tresnak
                                    ik012071lj