2014 Esaera Zaharrak Plentzia

Question 1 of 60

Medal-premium 1

Koldarrak gauza guztiak ikusten ditu benetan direnak baino larriago. Ikarak exajerazioan erortzea eragiten digu, eta beharrik ez dagoenean ere lar larritzea.

Select one of the following:

  • BELDURTIARENTZAT, ULI GUZIAK LESPADA

  • OHEAN ETA MAHAIAN, LOTSA SOBRAN

  • HARROAK ESKURIK EZ, BAI AHOA

  • HARRI LABAÑETAN ERRAZ IRRISTATZEN DA

Question 2 of 60

Medal-premium 1

Ez dago gizaki perfekturik, denok daukagu akatsen bat. Beraz, normala da okertzea eta onartu behar dugu, gizakion berezko kualitatea delako perfektu ez izatearena.

Select one of the following:

  • FALLORIK EZ DUNIK EZTA

  • MAITE DAUANARI APOA IZAR

  • JAKINDURIAK MUGAK DITU; EZJAKINTASUNAK EZ

  • LOTSABAKOARI LOTSABAKO T'ERDI

Question 3 of 60

Medal-premium 1

Gauzak diren bezalakoak dira, itxura aldatzen saiatu arren.

Select one of the following:

  • ABOGADUEK, EZBAIERI INDERRA

  • FALLORIK EZ DUNIK EZTA

  • GUARDASOL TXIKIK, BI EZIN ESTALI

  • ASTOA, ZALDIZ JANTZI ARREN, BETI ASTO

Question 4 of 60

Medal-premium 1

Pertsona bat makurtzen denean, leku txiki batetik ere sartu ahal da. Era berean, pertsona bat apala, umila denean, konfiantza ematen du, gai delako burua jaisteko edo makurtzeko, egin behar duen egoera batean. Prest egon behar dugu burua makurtzeko, beharrezkoa denean.

Select one of the following:

  • MAKURTURIK, EDOZEIN ATETATIK SARTZEN

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • TXARRARI TXARRA DARIO

  • ZIKINA GARBITZEN UREZ, GAIZKIA URREZ

Question 5 of 60

Medal-premium 1

Pertsona gaiztoak gaiztakeriak egingo ditu, horixe izango da modu naturalean aterako zaiona.

Select one of the following:

  • BOSTETAKO MEZEA, LAPUR MEZEA

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • TXARRARI TXARRA DARIO

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

Question 6 of 60

Medal-premium 1

Pertsona azkarra ergelaren lepotik bizi ohi da.

Select one of the following:

  • LOTSABAKOARI LOTSABAKO T'ERDI

  • LISTUEK EGOTEKO LELUEK BE EGON BEHAR

  • MAITE DAUANARI APOA IZAR

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

Question 7 of 60

Medal-premium 1

Maitasunak errealitatearekiko pertzepzioa aldatzen digu. Horrela, bihotzak esaten digu zer den ederra, eta begiei ez diegu kasu handirik egiten.

Select one of the following:

  • POETA NAIZENEZ GERO, EZ DUT ZERURIK ESPERO

  • MAITE DAUANARI APOA IZAR

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

  • BEGI BERDEAK, DUKEAK ETA ERREGEAK

Question 8 of 60

Medal-premium 1

Bakarrik hazten den umeak gerra ematen du, ez dagoelako ohituta beste pertsonekin ezer konpartitzera, neba-arrebarik ez du eta. Ohituago dago nahi duena egitera, eta gurasoen arreta beragan baino ez izatera.

Select one of the following:

  • TXARRARI TXARRA DARIO

  • ABADIEK ZELAN KANTEU, MONAGILLOAK ALAN ERANTZUN

  • ABOGADUEK, EZBAIERI INDERRA

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

Question 9 of 60

Medal-premium 1

Galderen bitartez asko ikasten da; zerbait jakin nahi dugunean, edo jakin behar dugunean, egin dezakegun onena da norbaiti galdetu, horrela ikasiko dugu eta.

Select one of the following:

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

  • ZAZPI GALDERAZ EGUNIAN, ASKO JAKITEN DA ASTIAN

  • ARRAZOI EZ DUENAK, OIHUA HANDI

  • DIRU, KAKATZAN EGONDA BE, DANAK ALTXAUKO DABE

Question 10 of 60

Medal-premium 1

Handikoiek ez dute ezer egiten, baina aho handia dute gero euren burua goratzeko.

Select one of the following:

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

  • TXARRARI TXARRA DARIO

  • HARROAK ESKURIK EZ, BAI AHOA

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

Question 11 of 60

Medal-premium 1

Jaietan oso ondo pasatzen du jendeak, baita jaien aurretik ere, ailegatzeko gogoz egoten delako, baina ostekoa beste gauza bat da, hor ez da hain ondo pasatzen (eta urteekin gero eta txarrago!).

Select one of the following:

  • GANORABAKOEN ETXEAN GOIZEKO SALDA ARRATSEAN

  • FESTAK AURREA EDERRAGO DU ATZEA BAINO

  • OHEAN ETA MAHAIAN, LOTSA SOBRAN

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

Question 12 of 60

Medal-premium 1

Zeuk besteei egiten diezuna egingo dizute besteek zuri. Besteak zelan tratatzen dituzun, horrela erantzungo dizute eurek ere.

Select one of the following:

  • ABADIEK ZELAN KANTEU, MONAGILLOAK ALAN ERANTZUN

  • ABERE GEXTOA DA GORROTOA

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

  • ZIKINA GARBITZEN UREZ, GAIZKIA URREZ

Question 13 of 60

Medal-premium 1

Pertsona bakoitzak soilik daki zer sufrimendu daraman barruan.

Select one of the following:

  • BAKOITZAK BERE GURUTZEA DARAMA

  • GURA IZETIE ETA AL IZETIE BI

  • IKUSTEN EZ DUEN BEGIAK NEGARRIK EZ

  • EZ BEHA ERRANARI, BEHA BIHOTZARI

Question 14 of 60

Medal-premium 1

Leihaketa batean, abantaila du zerbait egiten hasten den lehenengoak. Bizitzako beste hainbat arlotan ere bai.

Select one of the following:

  • EZ AITZINATZEA, GIBELATZEA DA

  • GANORABAKOEN ETXEAN GOIZEKO SALDA ARRATSEAN

  • HARROAK ESKURIK EZ, BAI AHOA

  • LEHENAK BI ESKU

Question 15 of 60

Medal-premium 1

Jendea ez da aberasten lan eginez eta ondradu izaten; aberasteko lapurtu behar da, bestela ez dago modurik.

Select one of the following:

  • NAHI BADA JAN, EGIN BEHAR DA LAN

  • EZ DA NEHOR ABERASTEN, BESTERI KENDUZ BAIZIK

  • TXARRARI TXARRA DARIO

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

Question 16 of 60

Medal-premium 1

Gauzek ematen dutenerako ematen dute, eta horixe da eman behar diegun erabilera, ez gehiago.

Select one of the following:

  • GURA IZETIE ETA AL IZETIE BI

  • ABAR SU, LASTER SU

  • BOST UME TA LAU TITI

  • GUARDASOL TXIKIK, BI EZIN ESTALI

Question 17 of 60

Medal-premium 1

Jelosia oso txarra da eta besteenganako jeloskorra den pertsonak bere buruari egiten dio kalterik handiena. Daukagunarekin pozik egoten ikasi behar dugu, besteek daukatenari hainbeste erreparatu barik.

Select one of the following:

  • ABERE GEXTOA DA GORROTOA

  • ENBIDIOSOA, BERE ETSAI OSOA

  • ASKOREN MINA, TONTOEN ATSEGINA

  • BEGI BERDEAK, DUKEAK ETA ERREGEAK

Question 18 of 60

Medal-premium 1

El que calla, otorga

Select one of the following:

  • ETXEAN OTOITZIK EZ EGITEN, ETA AUZOAN MEZA EMATEN

  • GAUR HITZA EMAN, BIHAR HAIZEAK ERAMAN

  • LOTSABAKOARI LOTSABAKO T'ERDI

  • ENTZUN ETA ISIL, BAIEZKO BOROBIL

Question 19 of 60

Medal-premium 1

Gauza bat da zerbait nahi izatea eta beste bat, oso ezberdina dena, nahi dugun hori lortu ahal izatea. Askotan ahal dugunarekin konformatu behar gara, nahi duguna ezin dugulako lortu.

Select one of the following:

  • GURA IZETIE ETA AL IZETIE BI

  • HARTU TE HARTU, MUNDUE AKABAU

  • ONA TA MERKE, NEUK BE HARTUKO NEUKE

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

Question 20 of 60

Medal-premium 1

Zerbait ematen badigute oparitan, nolabaiteko obligazioa sortzen zaigu oparia egin digun horrekiko. Zorretan geratzen gara berarekin.

Select one of the following:

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • HARTU TE HARTU, MUNDUE AKABAU

  • ONA TA MERKE, NEUK BE HARTUKO NEUKE

  • OPARIA, LOKARRIA

Question 21 of 60

Medal-premium 1

Mal de muchos consuelo de tontos.

Select one of the following:

  • ASKOREN MINA, TONTOEN ATSEGINA

  • ENTZUN ETA ISIL, BAIEZKO BOROBIL

  • BEHI BAT ESNETSUE OBA, BI ANTZU BAÑO

  • BOST UME TA LAU TITI

Question 22 of 60

Medal-premium 1

Berririk ez izatea seinale ona izaten da, askotan. Berri txarrak arin zabaltzen dira.

Select one of the following:

  • ENTZUN ETA ISIL, BAIEZKO BOROBIL

  • ABISURIK EZ, SEINALE ONA

  • BERANT JINAK, MAHAIN AZPITIK XISTU

  • EZ BEHA ERRANARI, BEHA BIHOTZARI

Question 23 of 60

Medal-premium 1

Historiako kultura askotan, poetek fama txarra izan dute, bai egia esateagatik, bai boteretsuen kontra aritzeagatik, bai konbentzionalismo sozialei uko egitegatik.

Select one of the following:

  • ZAZPI GALDERAZ EGUNIAN, ASKO JAKITEN DA ASTIAN

  • OPARIA, LOKARRIA

  • POETA NAIZENEZ GERO, EZ DUT ZERURIK ESPERO

  • TXARRARI TXARRA DARIO

Question 24 of 60

Medal-premium 1

Gutxitxan gertatzen da gauza ona merke egotea, baina horrelako zerbait gertatzen zaigunean aukera aprobetxatu behar da.

Select one of the following:

  • BEHI BAT ESNETSUE OBA, BI ANTZU BAÑO

  • ONA TA MERKE, NEUK BE HARTUKO NEUKE

  • DIRU, KAKATZAN EGONDA BE, DANAK ALTXAUKO DABE

  • EZ DA NEHOR ABERASTEN, BESTERI KENDUZ BAIZIK

Question 25 of 60

Medal-premium 1

Zikinkeria mota asko dago: fisikoak urez garbitzen dira, baina moralak diruz garbitu ohi dira (isun, kalte-ordain edo eroskeriaren bidez).

Select one of the following:

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

  • OPARIA, LOKARRIA

  • ZIKINA GARBITZEN UREZ, GAIZKIA URREZ

  • ONA TA MERKE, NEUK BE HARTUKO NEUKE

Question 26 of 60

Medal-premium 1

Pekorotsaz inguratuta dagoena dirua bada, berdin hartuko dugu.

Select one of the following:

  • ONA TA MERKE, NEUK BE HARTUKO NEUKE

  • BESTEREN KONTURA DENEAN, JALE TXARRIK EZ

  • DIRU, KAKATZAN EGONDA BE, DANAK ALTXAUKO DABE

  • NAHI BADA JAN, EGIN BEHAR DA LAN

Question 27 of 60

Medal-premium 1

Emaztegaia daukagun bitartean, txarra izanik ere, bada zerbait. Orduan ez dugu faltarik izango, nahi dugun bezain ona ez bada ere.

Select one of the following:

  • BOST UME TA LAU TITI

  • DAGOAN ARTEAN, FALTARIK EZ

  • EZKONDU BAINO LEHEN, KONTU ZER EGITEN DEN

  • GANORABAKOEN ETXEAN GOIZEKO SALDA ARRATSEAN

Question 28 of 60

Medal-premium 1

Arraroak dira gauza batzuk; horregatik pentsatzen da jende bereziak baino ezin dituela izan gauza hoiek.

Select one of the following:

  • BEHI BAT ESNETSUE OBA, BI ANTZU BAÑO

  • MAITE DAUANARI APOA IZAR

  • BEGI BERDEAK, DUKEAK ETA ERREGEAK

  • ONA TA MERKE, NEUK BE HARTUKO NEUKE

Question 29 of 60

Medal-premium 1

Hobea izaten da gutxi eta ona edukitzea, asko eta txarra baino.

Select one of the following:

  • ONA TA MERKE, NEUK BE HARTUKO NEUKE

  • BEHI BAT ESNETSUE OBA, BI ANTZU BAÑO

  • ASKOREN MINA, TONTOEN ATSEGINA

  • ZAKUA ZABALIK, ESKUAK UGARI

Question 30 of 60

Medal-premium 1

Fundamenturik ez daukaten pertsonek, gehienetan, gauzak edozein modutan egiten dituzte.

Select one of the following:

  • ABAR SU, LASTER SU

  • ASKOREN MINA, TONTOEN ATSEGINA

  • GANORABAKOEN ETXEAN GOIZEKO SALDA ARRATSEAN

  • BERANT JINAK, MAHAIN AZPITIK XISTU

Question 31 of 60

Medal-premium 1

Den-denok gara ezberdinak, onerako edo txarrerako.

Select one of the following:

  • DANOK LARRU GORRI JAIOTZEN

  • ESKUKO BEHATZAK ERE EZ ZITUEN JAINKOAK BERDINAK EGIN

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

Question 32 of 60

Medal-premium 1

Janaria askotan ez da nahikoa izaten dagoen jende guztiarentzat.

Select one of the following:

  • BOST UME TA LAU TITI

  • BEHI BAT ESNETSUE OBA, BI ANTZU BAÑO

  • HARTU TE HARTU, MUNDUE AKABAU

  • NAHI BADA JAN, EGIN BEHAR DA LAN

Question 33 of 60

Medal-premium 1

Ojos que no ven, corazón que no siente.

Select one of the following:

  • IKUSTEN EZ DUEN BEGIAK NEGARRIK EZ

  • POETA NAIZENEZ GERO, EZ DUT ZERURIK ESPERO

  • LISTUEK EGOTEKO LELUEK BE EGON BEHAR

  • ZAZPI GALDERAZ EGUNIAN, ASKO JAKITEN DA ASTIAN

Question 34 of 60

Medal-premium 1

Jende askok berak bakarrik dagoenean egiten ez duena, besteen aurrean egiten du (hipokresia).

Select one of the following:

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

  • EZ DA NEHOR ABERASTEN, BESTERI KENDUZ BAIZIK

  • ETXEAN OTOITZIK EZ EGITEN, ETA AUZOAN MEZA EMATEN

  • MAKURTURIK, EDOZEIN ATETATIK SARTZEN

Question 35 of 60

Medal-premium 1

Ezer ez dakitenek, asko dakitelakoan, botatzen dituzte munduko astakeriarik handienak. Dakienak, ordea, moderatzen du bere diskurtsoa.

Select one of the following:

  • MAKURTURIK, EDOZEIN ATETATIK SARTZEN

  • LISTUEK EGOTEKO LELUEK BE EGON BEHAR

  • JAKINDURIAK MUGAK DITU; EZJAKINTASUNAK EZ

  • TXARRARI TXARRA DARIO

Question 36 of 60

Medal-premium 1

Guztiok gara berdinak. Hori gogoratu behar dugu eta besteak hobeto tratatu.

Select one of the following:

  • ASTOA, ZALDIZ JANTZI ARREN, BETI ASTO

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • DANOK LARRU GORRI JAIOTZEN

Question 37 of 60

Medal-premium 1

Antza denez, garai batean meza bat ematen zen bostetan, batez ere ehiztarientzat-eta egiten zena.

Select one of the following:

  • ZIKINA GARBITZEN UREZ, GAIZKIA URREZ

  • TXARRARI TXARRA DARIO

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • BOSTETAKO MEZEA, LAPUR MEZEA

Question 38 of 60

Medal-premium 1

Zenbaitetan, gure haserreek ez dute inolako eraginik: alferrikakoak dira; beraz, zertarako hartu haserretzeko lana? Gainera, batzuek botere handia duten bitartean, beste batzuek ez daukate inolako garrantzirik eta horiek haserretuta ere ez da inolako aldaketarik egongo.

Select one of the following:

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • IGELA HASERRETURIK ERE, URMAELARI EZ ZAIO AXOLA

  • LISTUEK EGOTEKO LELUEK BE EGON BEHAR

  • ZAKUA ZABALIK, ESKUAK UGARI

Question 39 of 60

Medal-premium 1

Guztiok egoten gara prest zerbait egiteko beste norbaiten kontura egingo badugu, eta askotan, hobeto egiten dugu.

Select one of the following:

  • BOST UME TA LAU TITI

  • ABOGADUEK, EZBAIERI INDERRA

  • BESTEREN KONTURA DENEAN, JALE TXARRIK EZ

  • ENBIDIOSOA, BERE ETSAI OSOA

Question 40 of 60

Medal-premium 1

Gehienetan hitzek ez daukate balio handirik eta gaur esaten dena biharko ahaztuta dago, ez bada paperean jasotzen.

Select one of the following:

  • ZAZPI GALDERAZ EGUNIAN, ASKO JAKITEN DA ASTIAN

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

  • JAKINDURIAK MUGAK DITU; EZJAKINTASUNAK EZ

  • GAUR HITZA EMAN, BIHAR HAIZEAK ERAMAN

Question 41 of 60

Medal-premium 1

Zoritxarrez, janaria erosteko dirua behar dugu eta dirua lortzeko lan egin behar dugu (gehienok, behintzat).

Select one of the following:

  • BOST UME TA LAU TITI

  • NAHI BADA JAN, EGIN BEHAR DA LAN

  • DIRU, KAKATZAN EGONDA BE, DANAK ALTXAUKO DABE

  • ZIKINA GARBITZEN UREZ, GAIZKIA URREZ

Question 42 of 60

Medal-premium 1

Askotan, eztabaidetan, zaratarekin konpentsatu ohi da argudio falta, durrunda egiteak pisu handiago emango balie bezala gure hitzei.

Select one of the following:

  • ABOGADUEK, EZBAIERI INDERRA

  • ARRAZOI EZ DUENAK, OIHUA HANDI

  • ENTZUN ETA ISIL, BAIEZKO BOROBIL

  • ENBIDIOSOA, BERE ETSAI OSOA

Question 43 of 60

Medal-premium 1

Hitz egiten erraz ikasten dugu, baina momentu askotan hitzegin gabe egon behar dugu, eta une horiek zeintzuk diren jakitea ez da hain erraza izaten. Mutu geratzea (hanka ez sartzeko) zaila da eta askok ez dute inoiz ikasten.

Select one of the following:

  • AURPEGIAK ASKO ESATEN DAU

  • BI URTE HITZ EGITEN IKASTEKO; BIZITZA OSOA ISILIK EGOTEN JAKITEKO

  • EGIA HUTSA BE, GAUZA SIKUA EI DA

  • ENTZUN ETA ISIL, BAIEZKO BOROBIL

Question 44 of 60

Medal-premium 1

Ez da posible etengabe gastatzen ibiltzea.

Select one of the following:

  • DIRU, KAKATZAN EGONDA BE, DANAK ALTXAUKO DABE

  • BOST UME TA LAU TITI

  • ZIKINA GARBITZEN UREZ, GAIZKIA URREZ

  • HARTU TE HARTU, MUNDUE AKABAU

Question 45 of 60

Medal-premium 1

Inor oso lotsagabea bada zurekin, onena da modu berean edo okerrago erantzutea, lotsa gutxirekin edo gutxiagorekin. Gaztelaniaz: “Si quieres taza, taza y media”.

Select one of the following:

  • LOTSABAKOARI LOTSABAKO T'ERDI

  • LISTUEK EGOTEKO LELUEK BE EGON BEHAR

  • MAKURTURIK, EDOZEIN ATETATIK SARTZEN

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

Question 46 of 60

Medal-premium 1

Arriskuetan ibiltzen dena errazago eroriko da arriskuetan ez dabilena baino.

Select one of the following:

  • IGELA HASERRETURIK ERE, URMAELARI EZ ZAIO AXOLA

  • HARRI LABAÑETAN ERRAZ IRRISTATZEN DA

  • LOREAK ARANTZIA, TA GOZUAK BE MINGOTSA

  • BELDURTIARENTZAT, ULI GUZIAK LESPADA

Question 47 of 60

Medal-premium 1

Edonora atzeraturik ailegatzeak askotan gauzak galtzea eragiten digu.

Select one of the following:

  • ABISURIK EZ, SEINALE ONA

  • BOSTETAKO MEZEA, LAPUR MEZEA

  • ETXEAN OTOITZIK EZ EGITEN, ETA AUZOAN MEZA EMATEN

  • BERANT JINAK, MAHAIN AZPITIK XISTU

Question 48 of 60

Medal-premium 1

Zaku bat zabalik dagoenean, inguruan eskuak besterik ez du. Hau da, zerbait hartzeko denean, ez da jenderik falta izaten.

Select one of the following:

  • ZAKUA ZABALIK, ESKUAK UGARI

  • ONA TA MERKE, NEUK BE HARTUKO NEUKE

  • HARTU TE HARTU, MUNDUE AKABAU

  • ZIKINA GARBITZEN UREZ, GAIZKIA URREZ

Question 49 of 60

Medal-premium 1

kontu batzuk serioak dira eta askotan ondo pentsatu gabe egiten dira, baina gauzak ez dira beti diruditen bezain politak eta onak, horregatik ondo pentsatu behar zerbait egin aurretik.

Select one of the following:

  • EZKONDU BAINO LEHEN, KONTU ZER EGITEN DEN

  • FESTAK AURREA EDERRAGO DU ATZEA BAINO

  • MAITE DAUANARI APOA IZAR

  • FALLORIK EZ DUNIK EZTA

Question 50 of 60

Medal-premium 1

Normalean uste izaten dugu besteak gure modukoak direla, eta gure moduan pentsatzen dutela. Ideia txarrak dituen batek normalean besteek ere ideia txarrak dituztela uste izaten du.

Select one of the following:

  • ASTOA, ZALDIZ JANTZI ARREN, BETI ASTO

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

  • BOSTETAKO MEZEA, LAPUR MEZEA

  • DANOK LARRU GORRI JAIOTZEN

Question 51 of 60

Medal-premium 1

Ezikusia edo higuina ez da gauza ona eta arazoak dakartza.

Select one of the following:

  • ENBIDIOSOA, BERE ETSAI OSOA

  • IKUSTEN EZ DUEN BEGIAK NEGARRIK EZ

  • ABERE GEXTOA DA GORROTOA

  • TXARRARI TXARRA DARIO

Question 52 of 60

Medal-premium 1

Gauzak fundamentuz egiten ez ditugunean, ez dira espero genuen bezain ondo irteten.

Select one of the following:

  • LISTUEK EGOTEKO LELUEK BE EGON BEHAR

  • ABOGADUEK, EZBAIERI INDERRA

  • ASTOA, ZALDIZ JANTZI ARREN, BETI ASTO

  • ABAR SU, LASTER SU

Question 53 of 60

Medal-premium 1

Noizean behin gezurtxoren bat esatea ona da, baina bakarrik noizean behin eta gezur txikiak. Beti egia esatea gogorra da.

Select one of the following:

  • ENTZUN ETA ISIL, BAIEZKO BOROBIL

  • ZAZPI GALDERAZ EGUNIAN, ASKO JAKITEN DA ASTIAN

  • GURA IZETIE ETA AL IZETIE BI

  • EGIA HUTSA BE, GAUZA SIKUA EI DA

Question 54 of 60

Medal-premium 1

Harreman sozialetan, ona da lotsa apur bat erakustea; aitzitik, harreman intimoetan (ohean, mahaian...) lotsak ez du laguntzen: traba bihurtzen da.

Select one of the following:

  • OPARIA, LOKARRIA

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

  • OHEAN ETA MAHAIAN, LOTSA SOBRAN

Question 55 of 60

Medal-premium 1

Bizitzan aurrera egiten laguntzen ez digunak atzera eragiten digu. Gure helburua aurerratzea izan behar da beti, eta zerbait (edo norbait) badago horretara bultzatzen ez gaituena atzera goaz.

Select one of the following:

  • BERANT JINAK, MAHAIN AZPITIK XISTU

  • BAKOITZAK BERE GURUTZEA DARAMA

  • ZAZPI GALDERAZ EGUNIAN, ASKO JAKITEN DA ASTIAN

  • EZ AITZINATZEA, GIBELATZEA DA

Question 56 of 60

Medal-premium 1

Ez epaitu inor bere itxuragatik, askotan, itxura baino ez delako. Ondo ezagutu behar da pertsona (edo gauza) epaitu baino baino lehen, iritzi okerrik sortu nahi ez badugu, behintzat.

Select one of the following:

  • EZ BEHA ERRANARI, BEHA BIHOTZARI

  • ASTOA, ZALDIZ JANTZI ARREN, BETI ASTO

  • AURPEGIAK ASKO ESATEN DAU

  • UME BAKAR HAZIA, ETXERAKO GERRA BIZIA

Question 57 of 60

Medal-premium 1

Gauza guztiek daukate euren alde txarra, ederrak eta onak badira ere.

Select one of the following:

  • NAHI BADA JAN, EGIN BEHAR DA LAN

  • OHEAN ETA MAHAIAN, LOTSA SOBRAN

  • LOREAK ARANTZIA, TA GOZUAK BE MINGOTSA

  • ZU NOLAKOA, BESTEAK HOLAKOAK DIRELA USTE

Question 58 of 60

Medal-premium 1

Eztabaida gustukoa dute batzuek.

Select one of the following:

  • BOSTETAKO MEZEA, LAPUR MEZEA

  • ARRAZOI EZ DUENAK, OIHUA HANDI

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • ABOGADUEK, EZBAIERI INDERRA

Question 59 of 60

Medal-premium 1

Pertsona bat behartsua edo zapaldua izan denean, gero aberats edo boteretsu egiten bada, bera izaten da txarrena. Aurretik sufritutakoa ahaztu egiten du pertsona horrek eta lehenago berari egindakoa egiten die gero besteei.

Select one of the following:

  • TXARRARI TXARRA DARIO

  • TXIKITIK HANDI EGINDAKOA TXARRENA

  • ZIKINA GARBITZEN UREZ, GAIZKIA URREZ

  • EZ DA NEHOR ABERASTEN, BESTERI KENDUZ BAIZIK

Question 60 of 60

Medal-premium 1

Gaztelaniaz badago honen parekoa: “La cara es el espejo del alma”.

Select one of the following:

  • MAITE DAUANARI APOA IZAR

  • IKUSTEN EZ DUEN BEGIAK NEGARRIK EZ

  • AURPEGIAK ASKO ESATEN DAU

  • BEGI BERDEAK, DUKEAK ETA ERREGEAK

Icon_fullscreen

2014 Esaera Zaharrak Plentzia

Andoni Solorzano
Quiz by , created about 2 years ago

Esaera Zaharrak Esaera Zaharrak (2014 Esaera Zaharrak Plentzia) Quiz on 2014 Esaera Zaharrak Plentzia, created by Andoni Solorzano on 25/09/2014.

Eye 70
Pin 0
Balloon-left 0
Tags No tags specified
Andoni Solorzano
Created by Andoni Solorzano about 2 years ago
Close