HARRIAK

Descrição

Mapa Mental sobre HARRIAK, criado por Machuca Procel, Jessica Ainhoa em 12-05-2022.
Machuca Procel, Jessica Ainhoa
Mapa Mental por Machuca Procel, Jessica Ainhoa, atualizado more than 1 year ago
Machuca Procel, Jessica Ainhoa
Criado por Machuca Procel, Jessica Ainhoa mais de 3 anos atrás
12
0

Resumo de Recurso

HARRIAK
  1. ZER DA
    1. Prosezu fisiko-kimiko beraren baldintzen azpian egindako mineralen elkarketa edo metaketa da. Harri bat mineral bakar batez osaturik egon daiteke, baina oso gutxitan gertatzen dira horrelakoak. Igeltsua (minerala), granitoa (harria).
    2. MOTAK
      1. Magmatikoak
        1. Jatorri bolkanikoa du, magma (material urtua) hoztu eta solidotzen denean sortzen dira. Magma hoztu ahala, hainbat mineralen kristalak eratzen dira. Lurraren barne-barnean hozten bada, prozesua motelagoa da, eta kristal handiak sortuz (plutonikoak). Lurrazalean hozten bada, prozesua azkarragoa da, kristal txikiak sortuz.
        2. Sedimentarioak
          1. Harri sedimentarioak sedimentu-geruzak trinkotzean edo zementatzean sortzen dira. Sedimentu-geruzak meteorizazio-prozesuen ondorioz askatu diren arroka-hondarrak dira. higadura-agenteak ura edo haizea izan daitezke. Ez dute presio edo tenperatura mailan baldintza berezirik behar.
          2. Metamorfikoak
            1. Harri metamorfikoak harri igneoetatik, sedimentarioetatik edo beste harri metamorfiko batzuetatik sortzen dira. Tenperaturan, presioan edo alterazio kimikoetan gertatzen diren aldaketen bidez (mineralen fusiorik gertatu gabe), harri ama aldatzen da, eta, horren ondorioz, harri berri bat sortzen da. Sarritan foliazioa agertzen dute.
          3. NOLA SORTZEN DIRA
            1. Diagenesia
              1. Materialen metaketa, estratu izeneko geruza horizontal paraleloak osatuz.
                1. Mineralen trinkotzea, goiko sedimentu berrien zamarren ondorioz porositatea gutxitu.
                  1. Zementatzea, hutsarteak eta poroak material disolbagarrien bidez betetzea.
                    1. Erreakzio kimikoak: sedimentuko mineralen eta material zimentatzaileen artean, kristal-egitura berriak agertzea eta konposatu kimiko.
                      1. Disoluzioa, ura eta airea irtetean substantzia batzuk disolbatzen dira eta sedimentuaren bolumena murriztu egiten da.