Iraitz Aparatua

Descrição

Kontzeptu mapa
Naroa Flores
Mapa Mental por Naroa Flores, atualizado more than 1 year ago
Naroa Flores
Criado por Naroa Flores mais de 9 anos atrás
73
0

Resumo de Recurso

Iraitz Aparatua

Anotações:

  • Irazketa gure gorputzeko zelulek sortzen dituzten hondakin substantziak kanporatzean datza. Iraitz aparatua da substantzia hauek gure organismotik kanpora botatzeko arduraduna. Iraitz aparatua azaleko izerdi glandulek eta gernu sistemak osatzen dute.
  1. Izerdia
    1. Epidermisa

      Anotações:

      • Epidermisa kanpoko geruza da eta bere funtzioa babeslea da.
      1. Dermisa

        Anotações:

        • Dermisa epidermisaren eta hipodermisaren artean dagoen geruza da. Dermisean izerdi glandulak daude. Izerdi glanduletan odola iragazten da eta urarekin nahasten diren hondakin substantziak ateratzen dira, eta izerdi forman kanporatu.
        1. Hipodermisa

          Anotações:

          • Hipodermisa azalaren geruza sakonena da. Hotzetik isolatzen gaituen eta kolpeetatik babesten gaituen koipea du.
        2. Gaixotasunak
          1. Giltzurrun-Kalkuloak

            Anotações:

            • Batzuetan, giltzurrunetan gertatzen diren gatz mineral pilaketa txikiek harri txikiak sortzen dituzte, eta hauei giltzurrun-kalkuluak esaten diegu.  Harri hauetako bat kanporatzea mingarria izan daiteke, eta horregatik, ur asko edanez hauek sor daitezen prebenitzea garrantzitsua da.
            1. Infezioak

              Anotações:

              • Higiene egokia mantentzen ez bada, gure iraitz aparatuak infekzioak jasan ditzake, eta horregatik gure garbiketa zaintzea garrantzitsua da. 
              1. Eguzki erredurak

                Anotações:

                • Eguzkiaren eraginpe zuzenak, denbora askoz ez bada ere, eguzki erredurak sor diezazkiguke, azala gorritzea eta mina ekar dezaketenak. Erredura hauek gaixotasun larriak ekar ditzakete, eta horregatik oso garrantzitsua da hauek prebenitzea. Eguzki izpien eraginpe luzea saihestu egin behar dugu, batez ere eguerdiko orduetan, eta beti eguzki krema egokiarekin babestu behar dugu.
              2. Gernu sistema

                Anotações:

                • Gernua gernu bideetatik iristen da kanpora. Gernu bideak ureterrek, maskuriak, eta uretrak osatzen dituzte.
                1. Giltzurrunak

                  Anotações:

                  • Giltzurrunetan ere odola iragazten da. Haietan iragazten diren hondakin substantziek urarekin batera sortzen dute gernua.
                  1. Ureterrak

                    Anotações:

                    • Ureterrak giltzurrunetatik maskuriraino ateratzen dira. Uretrak maskuria kanpoaldearekin batzen du.
                    1. Maskuria
                      1. Uretra