HIzkuntzak munduan

Description

Quiz on HIzkuntzak munduan, created by Beatriz Rubio Perales on 05/10/2019.
Beatriz Rubio Perales
Quiz by Beatriz Rubio Perales, updated more than 1 year ago
Beatriz Rubio Perales
Created by Beatriz Rubio Perales over 4 years ago
115
0

Resource summary

Question 1

Question
7000 dira...
Answer
  • Euskarak dituen hiztun kopurua.
  • Gaztelania hitz egiten den estatu kopurua.
  • Munduan dauden hizkuntza kopurua.
  • Txinera hitz egiteko dialekto kopurua.

Question 2

Question
Hizkuntzen mugak...
Answer
  • Estatuen muga politikoekin bat datoz.
  • Ez datoz bat estatuen muga politikoekin.
  • Ez datoz beti bat estatuen muga politikoekin.

Question 3

Question
Euskara Espainiako estatuan eta Frantziako estatuan hitz egiten dela jakinda, esan dezakegu...
Answer
  • Muga politikoak eta linguistikoak bat datoz.
  • Muga politikoak eta linguistikoak ez datoz bat.

Question 4

Question
Euskarak, gutxi gora behera, dituen hiztun kopurua:
Answer
  • 600.000 hiztun inguru Nafarroa barne hartzen badugu.
  • 700.000 inguru Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
  • Milio bat inguru EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria kontuan hartuz.
  • 600.000 EAEn (ezin baitutugu Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hiztunak konputatu).

Question 5

Question
Milio bat hiztunekin, euskara munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzen...
Answer
  • %10en artean dago.
  • %20en artean dago.
  • %50en artean dago.
  • %90en artean dago.

Question 6

Question
Euskara milio bat hiztunekin munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzen %10ean badago, esan dezakegu munduan dauden hizkuntza gehienek hiztun gutxi dituztela.
Answer
  • True
  • False

Question 7

Question
Zein baieztapen da zuzena?
Answer
  • Munduan hiztun gutxien dituzten hizkuntzak gutxi direnez danak desagertzeko arriskuan daude.
  • Munduan hiztun asko dituzten hizkuntzak munduko hizkuntza gehienak dira.
  • Munduan hiztun gutxi dituzten hizkuntzak gutxi dira eta, aldiz, hiztun asko dituzten hizkuntzak asko dira.
  • Munduan hiztun asko dituzten hizkuntzak gutxi dira eta, aldiz, hiztun gutxi dituzten hizkuntzak asko dira.

Question 8

Question
Munduan gehin hitz egiten diren hizkuntzak hiztun kopuruaren arabera ordenatuta:
Answer
  • Txinera (mandarina), ingelera eta gaztelera.
  • Gaztelera, ingelera eta txinera (mandarina)
  • Txinera (mandarina), gaztelera eta ingelera.
  • Ingelera, txinera (mandarina) eta gaztelera.

Question 9

Question
Hizkuntza batek hiztun asko izatearen arrazoi nagusi bat demografia izan arren, garrantzitsua da ere bai:
Answer
  • Arrazoi ekologikoak.
  • Arrazoi politiko eta ekonomikoak.
  • Interneta.
  • Arrazoi geografikoak.

Question 10

Question
HIztun gutxi dituzten hizkuntzak hizkuntz gutxiagotuak dira.
Answer
  • True
  • False

Question 11

Question
Desagertzeko zorian dauden hizkuntzak Asian eta Afrikan daude bakarrik.
Answer
  • True
  • False

Question 12

Question
Hizkuntza bat desagertzen da...
Answer
  • 100 urtetik behin.
  • Urtean bat.
  • Hilabetero bat.
  • Bi astetik behin.

Question 13

Question
Hizkuntza gutxiagotua da:
Answer
  • Denbora eta espazio berbera hizkuntza indartsuago batekin partekatzen duen hizkuntza.
  • Hiztun gutxi duen hizkuntza.
  • Bi hizkuntzen artean, hizkuntza berriena.
  • Leku batean bi hizkuntza daudenean, aurretik zegoen hizkuntza.

Question 14

Question
Diglosia egoera ematen da...
Answer
  • Leku eta denbora berean antzeko hiztun kopurua duten bi hizkuntza daudenean.
  • Leku batean, hizkuntza batek beste bat ordezkatu duenean.
  • Hizkuntza handiagotu bat eta hizkuntza gutxiagotu bat espazio eta denbora bera konpartitzen dutenean.
  • Egoera berean dauden bi hizkuntza lurralde bat partekatzen dutenean.

Question 15

Question
Euskal Herrian ez dago diglosia egoerarik.
Answer
  • True
  • False

Question 16

Question
Espainiako estatuan hizkuntza gutxiagotu bakarra euskara da.
Answer
  • True
  • False

Question 17

Question
Romaniak (ijitoen hizkuntza) 12 milioi hiztun izanda...
Answer
  • Hizkuntza handiagotua da.
  • Hizkuntza gutxiagotua da.

Question 18

Question
Europako zein hizkuntza ez da desagertu?
Answer
  • Latina.
  • Grekoa.
  • Romania.

Question 19

Question
Hizkuntza batek gizartean duen indarra edo pisua neurtzeko erabiltzen dugun gailua:
Answer
  • Calvet barometroa.
  • Konstituzioa.
  • UNESCoren hizkuntzen atlasa.
  • Estatuen normalkuntza planak.

Question 20

Question
Hiztun asko izatea Calvet eskalan goiko posizioetan egoteko baldintza bakarra da?
Answer
  • Bai, horregatik Txinako mandarin hizkuntza Calvet barometroan lehengo posizioan dago.
  • Normalean hiztun gehien dituzten hizkuntzak goiko posizioetan daude baina ez da baldintza bakarra.
  • Ez, hizkuntza gutxiagotuak daude goiko posizioetan.
  • Ez, ez da nahikoa hiztun asko izatea; hizkun horiek hizkuntza hori erabiltzen ez badute ez da goiko posizioetan egongo.

Question 21

Question
Calvet barometroan neurtzen diren aldagaiak:
Answer
  • Lurraldearen azalera eta hiztun kopurua.
  • Aintzinatasuna eta ofizialtasuna.
  • Itzulpenak eta irratsaio eta telebista saioak.
  • Internetan penetrazioa (wikipedia, twitter...) eta ama hizkuntza gisa transmizioa.

Question 22

Question
UNESCOren hizkuntzen atlasak ez du neurtzen du:
Answer
  • Zenbat hizkuntz dauden munduan.
  • Zenbat hiztun duen hizkuntza bakoitzak.
  • Hizkuntza baten osasun egoera etorkizunari begira.
  • Hizkuntzen jatorria.

Question 23

Question
UNESCO atlasaren arabera, euskararen egoera:
Answer
  • Arriskurik gabea.
  • Zurgarria.
  • Arrisku nabarmena.
  • Arrisku larria.

Question 24

Question
Laburbilduz, euskara:
Answer
  • Milio bai hiztun ditu, Calvet barometroan 600 hizkuntzetatik 510. posizioan dago eta UNESCOrentzat egoera larrian dago.
  • Milio bat hiztun ditu, Calvet barometroan 600 hizkuntzetatik 51. posizioan dago eta UNESCOrentzat egoera zaurgarrian dago.
  • Milioi erdi hiztun ditu, Calvet barometroan 600 hizkuntzetatik 51. posizioan dago eta UNESCOrentzat egoera arrisku nabarmenean dago.
  • Milio bat hiztun ditu, Calvet barometroan 600 hizkuntzetatik 51. posizioan dago eta UNESCOrentzat arriskurik gabe dago.

Question 25

Question
UNESCoren arabera, hizkuntza bat egoera zaurgarrian dago:
Answer
  • Belaunaldi guztiek hitz egiten dute hizkuntza eta belaunez belauneko transmisioak ez du etenik.
  • Haur gehienek hitz egiten dute hizkuntza, baina erabilera zenbait eremutara mugatuta egon daiteke (familia girora, adibidez).
  • Haurrek jada ez dute ikasten ama-hizkuntza gisa.
  • Aiton-amonek eta belaunaldi zaharrenetako partaideek bakarrik hitz egiten dute hizkuntza. Gurasoen belaunaldiekoek, ulertu badezakete ere, ez dute beraien artean erabiltzen, ezta seme-alabekin ere.
Show full summary Hide full summary

Similar

Crisis in Weimar Germany 1919-1923
KateMoriarty
Romeo and Juliet essay
Tambo234
A2 Level Biology: Transcription & Translation
Ollie O'Keeffe
World at Risk: Disaster hotspots - the Philippines
Holly Lovering
AS Biology Biochemistry and Cell Structure
sian_c_evans
Algebra Quiz
Norman McBrien
Of Mice and Men - Themes
ciera_99
Physics 2
Peter Hoskins
EXAM 1 - ENABLING FEATURES
kristinephil558
Family in the park
Eleuterio Caicedo Valencia
Week 1: 28.01 - 01.02
Marilia Ferreira