Tag Errugbiko Eraso Taktika

Aitor Martin
Slide Set by , created over 1 year ago

Tag errugbiko eraso taktikari buruzko aurkezpena

2
0
0
Tags
Aitor Martin
Created by Aitor Martin over 1 year ago
GCSE Biology B2 (OCR)
Usman Rauf
The Great Gatsby: Love
Shani Casey
TItrations (how to do the experiment) (concentrations)
janey.efen
APUSH End-of-Year Cram Exam: Set 1
Nathaniel Rodriguez
Phrasal Verbs
Felipe Veintimilla
TAG ERRUGBIKO DEFENTSA TAKTIKA
Aitor Martin
GCSE Chemistry - module c4
jessmitchell
B1 Revision
OmaimaE
Fractions
MsHeltonReads
PE AQA GCSE REVISION FLASHCARDS
ellie.baumber

Slide 1

    TAG ERRUGBIA: ERASO TAKTIKA
      Taktika deitzen diogu irabazteko nahian erabiltzen ditugun estrategia guztiei.   Eraso taktika da entsegu bat lortzeko erabiltzen dugun estrategia.   Bi multzo nagusitan sailkatu dezakegu: A) Bakarkako eraso taktika B) Taldeko eraso taktika

Slide 2

    A) BAKARKAKO ERASO TAKTIKA
      Bakarkako eraso taktika da jokalari bakoitzak erasotzeko bere kabuz erabiltzen dituen estrategiak eta mugimenduak.   Baloiaren jabetza momentu bakoitzean nork duen kontuan hartuta, bi multzotan sailkatu ditzakegu: A1) Baloidun jokalaria A2) Baloirik gabeko jokalaria

Slide 3

    A1) BALOIDUN JOKALARIA
    Eraso on bat egiteko defendatzailea beti atzean uzten edo gainetik kentzen saiatu; horretarako:   - Tag-ak ondo babestu, defendatzaileari BIZKARRA EZ EMATEN - Defendatzailea baino AZKARRAGO DESPLAZATU - Nire taldeko libre dagoena bilatu eta berari pasatu - KEINUAK  erabili: egoeraren arabera, bata edo bestea erabiliko dut:

Slide 4

    DESPLAZAMENDU KEINUA: Edozein egoeratan erabil dezaket: bakarrik nagoenean edo nere kide bat gertu dagoenean. Mugimendua: alde batera joango naizela eginarazten dut eta beste batera noa, norabide aldaketa bat egiten PASE KEINUA: (gehien erabiltzen dena) Normalean taldekide bat gertu dagoenean erabiltzen da. Mugimendua: nIre taldekideari pasatuko diodala eginarazten diot eta beste ekintza bat egiten dut, edo kontrako aldera joango naiz, norabide aldaketa egiten edo beste kide bati pasatzen diot

Slide 5

    A2) BALOIRIK GABEKO JOKALARIA
    Pilota ez badaukat, nagusiki hau egin behar dut: - Garrantsituena: baloidunaren atzean jarri (aurrean ez dut ezer egingo, aurrerantz pasatu ezin delako). - Desmarkatzen saiatu behar dut, norabide eta erritmo aldaketak egiten, Zertarako? Nire defentsaria ‘okupatuta’ izateko Nire kideak niri baloia pasatu ahal izateko - Nire kideengandik pixkat urrun egongo naiz, bera zelaitik erosoa mugitu ahal izateko.

Slide 6

    B) TALDEKO ERASO TAKTIKA
      Taldeko eraso taktikak dira, talde moduan, zelai gainean erabiltzen diren jokalarien kokapenak eta mugimendu koordinatuak.   Gehien erabiltzen diren marrazkiak hurrengo bi hauek dira:   Buruz beherako "V" bat Lerro bat diagonalean