Elikagaien kontserbazioa Di

Description

BIO BIO4 (3DBH) Slide Set on Elikagaien kontserbazioa Di, created by Aitor U on 01/12/2015.
Aitor U
Slide Set by Aitor U, updated more than 1 year ago
Aitor U
Created by Aitor U over 8 years ago
279
0

Resource summary

Slide 1

    Elikagaien kontserbazioa
    Elikagaiak usteltzen edo hondatzen dira mikrobioak elikatzen direnean hondakinak sortzen dituztelako. Hau da, elikagaia hondakin bihurtzean. Mikrobioek ura behar dute bizitzeko. Beraz, elikagaietan mikrobioak badira (ohi bezala) eta ura, ustelduko dira. Fruitu lehorrak ez dira usteltzen toki lehorrean mantentzen badira.

Slide 2

    Elikagaiak eta ura
    Elikagaietan mikrobio batzuk egotea normala da. Baina ura ere dagoenean, usteltzeko arriskua dute. Elikagai batek ura ez badauka, ez da ustelduko. Nola kendu ura, elikagaiak kontserbatzeko Deshidratazioa: eguzkitan jarrita edo beroarekin, elikagaiak lehortu. (pasak, pasta, gailetak,...) Liofilizazioa: prozesu industrialak erabiliz, elikagaia hauts bihurtu. (esne-hautsa, kafea, kakaoa,...) Gatza bota: gatzak elikagai barnetik ura ateratzen du. (urdaiazpikoa, makilaua,...) Izoztea: ur likidoa solido bihurtzean mikrobioak ezin dira ugaldu eta mugitu.

Slide 3

    Mikrobioak suntsitu
    Mikrobioak suntzitzen baditugu, elikagaiak kontserbatuko dira. (Ez badira berriro kutsatzen).Nola suntsitu ahal ditugu elikagaietako mikrobioak?      1. Beroa erabiliz:               - Pasteurizazioa:                - Esterilizazioa: Kontserbatzaileekin: sustantzia kimikoak dira mikrobioak hiltzeko. Neurri txikitan erabiltzen dira osasuna ez kaltetzeko eta araudi zorrotzak bete behar dituzte.

Slide 4

    Elikagaiak egoera honetan...
    Elikagaiak usteldu edo hondatuko dira?Bai, elikagaietan ura bagado eta mikrobioak bizirik badaude, ugaldu egingo dira oso azkar eta janaria hondakin bihurtuko da.

Slide 5

    Elikagaiak egoera honetan...
    Elikagaiak ustelduko dira?EZ, urik ez badago, mikrobioak ezin dira bizi (elikatu, ugaldu ez mugitu).Ura kentzeko moduak: Lehortuz (makinaz edo eguzkitan) Gatza gehituz (barneko ura ateratzen da) Izoztuz (ur likidorik ez da egongo) Fruitu lehorrak (berez kontserbatzen dira)

Slide 6

    Elikagaiak egoera honetan...
    Elikagaiak ustelduko dira?EZ, mikrobioak suntsituz, elikagaia ez da ustelduko.Baina ura ere dagoenean, berehala ontziratu (paketatu) behar da janaria, kanpoko mikrobioekin ez kutsatzeko. Kontserbatzaileekin Beroarekin (esterilizazioa, pasteurizazioa)

Slide 7

    Elikagaien gehigarriak
    kontserbatzaileak ( sustantzia kimikoak mikrobioak suntsitzeko; neurriz hartu behar dira osasunerako kaltegarriak izan ez daitezen). koloragarriak ( itxura hobetzeko edo erakargarriagoak egiteko). antioxidatzaileak (airearekin kontaktuan ez hondatzeko). zapore indartzaileak (gatza, pipermina,...)
Show full summary Hide full summary

Similar

conditional sentences
idoia zubeldia
Errenazimentuko pintura
ndg.lai
EBOLUZIO BIOLOGIKOA
Alba;)
ERROMANTIZISMOA ETA XX MENDEA(aitor)
aitor etxezarraga
Lengua
jon del hoyo
NAHASTEAK
Mª Luisa Prado
Género y número del sustantivo
Urko Cuesta Kortajarena