Quiz
Gizarte Feudala 2 DBH
Fragen in diesem Quiz (10)
1Zein zen IX. eta X. mendeko testuingurua?
- AInperio Karolingioaren gorenaldia
- BErrege Kristauen botere politikoaren indartzea
- COparotasun ekonomiko eta kulturala
- DBotere politikoaren gutxitzea eta segurtasun eza
2Noren babesa bilatzen zuten herritarrek?
- AErregeena
- BNekazari aberatsenen mertzenarioena
- CArmada errealarena
- DNobleziarena
3Nobleek erregeen nagusitasuna onartzen al zuten?
- AEz, erregeen kontra agertzen ziren normalean
- BBai, baina soilik denbora tarte baterako
- CEz, noble bakoitza zen bere buruaren jabe eta nagusi
- DBai, menpekotasun hitzarmen baten bitartez
4Zein giza-harreman motak ezaugarritzen zuen Gizarte Feudala?
- ASaltzaile-Erosle
- BUgazaba-Esklabu
- CBasailutza
- DKaparetasuna
5Zer zen Feudo bat?
- AGizarte Feudalaren oinarria, armada bat hain zuzen.
- BLurra edo lur-sailak neurtzeko unitate bat
- CNobleek Erregearekiko fideltasuna zin egitearen truke jasotzen zuten lurraldea
- DErreinuetako mugetako lurraldea
6Feudo edo jaurerrietan, ze bi motatako lurraldeak zeuden?
- AHerrixkak eta gazteluak
- BLanda-eremua eta hiri-eremua
- CErreserbak eta mantsoak
- DBaserriak eta dorretxeak
7Gizarte Feudala Estamentala zela esaten dugu. Zer ziren Estamentuak?
- AOrden erlijiosoetako mailak
- BNobleziaren barruko zaldun motak
- CJaiotzetik egokitzen ziren giza-talde ezberdinak
- DErregearen aginduak
8Estamentu pribilejiodunak eta pribilejio gabeak zeuden. Zeintzuk ziren pribilejio horiek?
- ANobleek nekazariak baino gehiago jan zezaketen oturuntzetan
- BNekazari aberatsak lehenago sartzen ziren elizetara
- CZergak ez ordaintzea edo eskulanik ez egitea
- DBarazki hoberenak merkatuan hautatzea
9Zer ziren "jopuak" eta non egiten zuten lan?
- AJaunen menpeko nekazariak ziren, erreserbetan lan eginez
- BIparraldeko nekazari mota bat, basoak ziren haien eremuak
- CPribilejio gabeko merkatariak ziren, hirietan lan eginez
- DZaldun nobleen zerbitzariak ziren, gazteluetan lan egiten zuten
10Nolakoak ziren nekazarien bizimodua eta lana?
- ALuxu txikiak lortu zitzaketen noizean behin baina lana oso gogorra zen
- BHirietan bizi zirenek bizimaila baxua zuten, bizitza gogorra. Herrixketakoak hobeto bizi ziren.
- COrokorrean herrixka txikietan bizi ziren eta lan oso gogorra edukitzeaz gain, autosufizienteak ziren.
- DBizi-maila oso kaxkarra, ia pobrezian. Jaunen gazteluetako ganbaretan bizi ziren.
Informationen
- Beschreibung
- Gizarte Feudalaren inguruko testa
- Autor
- jormaza
- Sprache
- Español
- Aufrufe
- 553
- Bewertung
- 5,0 von 5 · 1 Bewertung Bewerte dieses Quiz