Mindmap
MUSIKA ISTRUMENTUEN FAMILIAK

Inhalt der Mindmap
MUSIKA ISTRUMENTUEN FAMILIAK
PERKUSIOZKOAK
- Instrumentu hauetan soinua kolpe, elkar jotze, astintze edo marruskaduraren bidez sortzen da. Oso familia zabala da, eta jotzeko modu askotarikoak daude: Kolpatzen direnak: makilaz, eskuz edo beste zenbait tresnaz kolpatzen dira (danborra, xilofonoa, triangelua...). Elkar jotzen direnak: Instrumentuaren beraren atalak elkarren kontra jotzen dira (kaskainetak, txindatak, klabeak, krotaloak...). Astintzen direnak: soinua Instrumentua bera astinduz, soinua sortzen da (maraka). Marruskatzen direnak: soinua instrumentuaren gorputza igurtzen denean sortzen da (güiroa).
- SOINU ZEHATZA
- Instrumentu hauek altuera zehatzeko soinuak sortzen dituzte, hau da, melodikoak dira eta nota musikalak ekoiztu ditzakete. Guztiak makilekin jotzen dira.
- TINBALA
- XILOFONOA
- METALOFONOA
- KARRILOIA
- SOINU ZEHAZTUGABEA
- Altuera zehaztugabeko tresna bezala ere ezagutzen dira. Ezin dute doinuarik egin nota musikalak ez dituztelako ekoizten; doinuak laguntzeko tresnak dira.
- KLABEAK
- MARAKAK
- TRIANGELUA
- TXINDATAK
- PANDEROA
HAIZEZKOAK
- Haizezko musika-tresnetan soinua haize-zutabe batek tutu baten barruan bibratzen duenean sortzen da. Zutabe hori musika-jotzaile bati edo hauspo-mekanika bati esker sortzen da.
- HAIZE METALA
- nstrumentu hauek kopa forman bukatzen duen tutu luzeak dira. Tutu horiek oso luzeak direnez beren baitan biribilduta daude. Ezpainek eragiten dute airearen dardara soinua sortzeko.
- TRONPETA
- TRONPA
- TRONBOIA
- TUBA
- HAIZE EGURRA
- Instrumentu hauetan soinua zurezko tutu batean putz egitean sortzen da. Instrumentu horiek jatorrian zurezkoak baziren ere, gaur egun batzuk metalezkoak dira, zeharkako txirula bezala.
- KLARINETEA
- OBOEA
- SAXOFOIA
- FAGOTA
- ZEHARKAKO TXIRULA
SOKAZKOAK
- Familia honen instrumentu guztietan, soinua teinkaturik dagoen soka bat bibratzen duenean sortzen da. Bibrazio hori hiru modutan gerta daiteke: soka igurtziz, soka pultsatuz edo soka kolpekatuz.
- PULTSATUA
- Instrumentu hauetan ermamiarekin soka pultsatzean bibrazioa sortzen da. Batzuetan ere, behatza erabili beharrean pua erabiltzen da.
- GITARRA
- HARPA
- KOLPATUA
- Tekla bat pultsatzen denean mekanismo bat aktibatzen da. Mekanismo horretan mailu batek soka kolpatzen du soinua sortuz.
- PIANOA
- IGURTZIA
- Instrumentu hauetan sokak arku batekin igurtzen direnean soinua sortzen da.
- BIOLINA
- BIOLA
- BIOLONTXELOA
- KONTRABAXUA
Bilder und Dateien der Mindmap
Informationen
- Beschreibung
- MUSIKA ISTRUMENTUEN SAILKAPENA
- Erstellt von
- rodanesainara
- Aufrufe
- 106
- Tags
- Bewertung


























