Mindmap
Euskal Herriko musika tresnak

Inhalt der Mindmap
Euskal Herriko musika tresnak
Perkusiozkoak
- Txalaparta
- Aintzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Txalaparta zahar gehienek, ez dute bi edo hiru ohol baino gehiago izaten. Bi jotzaileen artean, erritmo bitar bat markatzen dute, batek lehen zatia jotzen du eta besteak bigarrena. Tradizionalki, sagardoaren eta baserrien munduan atxiki egon da.
- Tobera
- Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena. Etzei haurretik mutil taldeak andregaiari etxe aurrean kantatuz jotzen zen.
- Ttuntun-a edo Danburria
- Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa, XVI. eta XVII. mendeetan Nafarroan eta Lapurdin zabalduta zegoen. Gaur egun, Zuberoan xirularekin batera jo ohi dute. Sei soka ditu eta makil batez, erritmoa markatzen du eta oinarri harmonikoa ipintzen da.
- Tronpa edo musugitarra
- Giltza zahar baten itxura duen eta erdian bibratzen duen altaziruzko mihizka bat duen antzinako musika tresna bat da. Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira. Ahoa erresonantzia kutxa baten moduko bat da. Euskal Herrian asko jotzen da, batez ere Durangoaldean
- Txalaparta
Aerofonoak
- Txistua
- Txistua hiru zuloko txirularen Euskal Herriko aldaera da, gainera, garrantzitsuenetakoa. Azken garaian talde finko bat bezala agertzen zaigu: 1go txistua, 2. txistua (biak danbolinarekin), silbotea eta atabala.
- Zuberoako txirula
- Hiru zuloko "flauta zuzen" taldekoa da, txistua bezala. Txistua baino laburragoa da, 25cm ingurukoa, eta oinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da, txistua bezala.
- Dultzaina
- Gorputz konikoko eta mihi bikoitzeko haizezko musika tresna da. Euskal Herrian, izan ere, dultzaina oso musika tresna garrantzitsua da Nafarroan eta Araban. Gipuzkoan eta Bizkaian ere erabiltzen da, baina neurri txikiagoan.
- Nafar Gaita
- Nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Kasu honetan, mutur batean txapadun katea izaten dute.
- Txanbela
- Dultzainaren antzeko Euskal Herriko musika tresna aerofono tradizional bat da. Gaur egun galduta dago baina Zuberoan jo ohi zen. Mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa da eta zazpi zulo ditu.
- Sunpriñua
- Mihizka bikoitzeko mur egun musika tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz adarrekin egiten dena. Euskal Herrian urritzaren azalez egiten da, bi zulo ditu bere doinua jotzeko. Sunpriñua gaur egun erabat galduta dago
- Alboka
- Klarinetearen kidea da, eta mihi bakarra du. Kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago. Arnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da.
- Trikitixa
- Euskal Herrian herri soinu-tresna berriena da. XIX. mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko musikaren bazter guztietan, bai kaletar eta bai baserritar. Panderoak lagundurik jotzen da. Infernuko hauspoa ere esan ohi zaio.
- Txistua
Menbranadunak edo larruzkoak
- Panderoa
- Eskuz eta hatzamarrekin jotzen den menbranofonoa da. Alboka, trikitixa, arrobita, sarrabetea... Trikitixa pandero utsarekin kantatzen eta dantzatzen zen eta batez ere emakumeek erabiltzen zuten.
- Atabala
- Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen den menbranofonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabili da erritmoa ematekoa. Egurrezko gorputza eta bai goiko partean, bai azpiko aldean, animalia larruzko edo plastikozko "larruak" ematen ditu. Goikoa edo kolpekaria lodixeagoa izan behar da. Atabala, bi makiltxoez jotzen da eta bai txistua eta bai dultzaina laguntzen ditu.
- Danbolina
- Menbranofonoa da. Txistua laguntzeko erbaili ohi da erritmoa markatzeko. Txistularia ezkerreko eskuaz xistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du. Atabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuago baita; halere, adabakiak eta tentsore-sistema bera ditu
- Panderoa
Bilder und Dateien der Mindmap
Informationen
- Beschreibung
- euskal herriko musika tresnak
- Erstellt von
- June Eizagirre Guenaga
- Aufrufe
- 132
- Tags
- Bewertung













