Mindmap
Bakterioak (Zelula prokariotak)

Inhalt der Mindmap
Bakterioak (Zelula prokariotak)
Atalak:
- Erribosomak: Zitoplasman aske egoten diren organuluak.
- Bakterio-kapsula: Bakterio jakin batzuk inguratzen dituen geruza.
- Zelula-pareta: Bilgarri zurruna eta sendoa, zelulari forma ematen dio.
- Mintz plasmatikoa.
- Zitoplasma.
- Nukleoidea: Material genetikoa gordetzen da bertan.
- Finbriak: Bakterio batzuek dituzten harizpi laburrak. Hainbat funtzio betetzen dituzte.
- Flageloak: Luzera aldakorreko luzakinak.
Bakterioen onurak:
- Babes-hesi bat dira beste bakterio eta mikroorganismoen aurrean.
- Digestioan laguntzen dute.
- Bitamina batzuk ekoizten dituzte.
- Immunitate-sistema sustatzen dute.
Zelula hauek ez dute mintzik material genetikoa zitoplasmatik bereizteko. Bizi-funtzioak egiteko baliabide guztiak dituzte.



