Mindmap
EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK

Inhalt der Mindmap
EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
PERKUSIOZKOAK
- Bibratzen duen elementuaren soinutresnaren gorputza bera denean, perkusiozko musika tresna deitzen zaio. Aparteko tintaketarik behar ez duen eta soinua sortu dezakeen materialarekin egina dago.
- TTUNTUN-A / DANBURRIA
- Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da. Erresonantzia kutxa eta 6 hariz osatuta dago eta makilatxo bat kolpatuz jotzen da. Gaur egun Zuberoako herri dantzetarako bakarrik erabiltzen da.
- TXALAPARTA
- Antzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago. Oholtzak 2metro eta 2,5 metro inguruko luzera dute, eta 5zentimetroko lodiera. Antzina, txalaparta, komunikatzeko
- TOBERA
- Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da eta bi jolek, bakoitzak metalezko bi burni ziri dituela kolpatuz jotzen dena. OSAGAIAK: - Altzairuzko palanka - Bi jotzaileek 30zentimetrotako bi burni ziri dituzte esku bakoitzean. - Koplaria, bertsolaria.
- TRONPA / MUSUGITARRA
- Antzinako musikatresna da. Giltza zahar baten itxura du eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desberdinak lortzen dira. Ahoa erresonantzia kutxaren modukoa da. Durangoaldean jotzen da batez ere.
AEROFONOAK
- Haizezko musikatresna bezala ere ezagutzen diren oinarrizko bi elementu dituzte: Aire zutabe bat gordetzen duen hodi edo ontzi bat eta aire hori bibratzeko beharrezkoa dugun eragilea.
- TXISTUA
- Txistua lau zuloko (hirurak behean ditu); hiru aurrealdean eta bat atzealdean) moko flauta zuzena da. Hau dugu gure herri-musikan azken garaiotako eta lehenengoetakoa ere bai soinutresna zabalduena eta ezagunena.
- ZUBEROAKO TXIRULA
- 3 zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Gaur egin, Zuberoan jotzen da. Txistua bainoa laburragoa da, 25zm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, bi aurrekaldean, eta bat atzekaldean. Txirula, ttuntunaz lagundurik jotzen da.
- DULTZAINA
- Osagaiak: Mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotu eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutuakn konikotasun irregularreko forma dauka. Nota aldaketarako 8 zulo ditu.
- NAFAR GAITA
- Pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Nafarroako gaitarien artean zaharra da beste osagai hau ere: Katea-txapa. Kasu horietan, tuta eta pita lotzen dituen mutur batean txapadun katea izaten dute.
- TXANBELA
- Gaur egun erabat galdua dagoen Zuberoako txanbela txikia da. Haizezko musika tresna, mihizka bikoitzekoa eta egurrezkoa dena. 7 zulo ditu, 6 aurrekaldean eta 1 atzekaldean.
- SUPRIÑUA
- Mihizka bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz baten adarrarekin eginten dena. Euskal Herrian urritzaren azalez egiten da, bi zulo ditu bere doinua jotzeko. Gaur egun erabat galdua dago.
- ALBOKA
- Klarinetearen kidea da. Jatorriz artzain giroko musika tresna dela uste da. Arnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da.
- TRIKITIXA
- Euskal Herrian soinu-tresna berriena da. Indarrez sartu da gure herriko musikaren bazter guztietan. Atabalarekin taldea osatuz eta baita dultzaina eta panderoz lagundurik jotzen da. Infernuko hauspoa ere deitu ohi zaio.
MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK
- DANBOLINA
- Menbranofonoa da eta Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua dago. Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa markatzeko.
- ATABALA
- Bi makiltxoz txandaka jotzen den menbranofonoa da. antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabiltzen da. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean, bai azpikko aldean animalia larruzkoa edo plastikozkoa "larruak" eramaten ditu.
- PANDEROA
- Eskuz eta atzamarrekin jotzen den menbranofonoa da.
- DANBOLINA
Bilder und Dateien der Mindmap
Informationen
- Beschreibung
- Kx, hau da nire lana. (Ane Goicoehea) 2.D
- Erstellt von
- ik012071hc · Okt 2015
- Aktualisiert
- 19 Feb 2016
- Aufrufe
- 59
- Tags
- Bewertung












