GoConqr hat ein neues Design! Sag uns, wie es dir gefällt.

Notizen

Zelula motak

Aitor U BIO4 BIO Spanisch 1 Seite

Inhalt der Notizen (1)

Seite 1

Zelula motak

Zelula moten arteko desberdintasunak

Zelula prokariotoa (adibideak: bakterioak eta zianobakterioak).

Zelula eukariotoa

Landare-zelula (adibideak: algak eta landareak).

Animalia-zelula (adibideak: protozooak eta animaliak).

Zelula prokariotoa eta eukariotoaren arteko desberdintasunak:

JATORRIA. Zelula prokariotoa zaharragoa da (orain dela 3500 miloi urte sortua) eukariotoa baino(orain 2000 miloi urte inguru sortu zen).

KONPLEXUTASUNA. Zelula prokariotoa sinpleagoa da eukariotoa baino; EZ DU NUKLEORIK eta apenas organulurik (erribosomak soilik ditu eta hauek txikiagoak dira eukariotoarenak baino. Zelula eukariotoak aldiz, NUKLEOA DU eta MINTZADUN ORGANULOAK hala-hola bakuolak, mitokondrioak, erretikulo endoplasmatikoa,...

TAMAINA. Zelula prokariotoa txikiagoa da (1 eta 2 µm artekoa). Zelula eukariotoa10 eta 100 µm artean daude, baina badaude batzuk askoz ere handiagoak.

BIZIDUNAK. Prokariotoek, izaki zelulabakarrak soilik osatzen dituzte, eukariotoak aldiz, izaki zelulabakarrak (zenbait alga eta onddo) edo zelula anitzak (animaliak eta landareak) izan daitezke.

Animalia-zelula eta landare-zelularen arteko desberdintasunak:

FORMA. Landare-zelulak forma prismatikoa du (alde lauak eta angeluekin), animalia-zelula ordea, biribila izaten da.

TAMAINA. Landare-zelula orokorrean handiagoa da animalia-zelula baino (15 eta 300 µm artean). Zelula-animalia 10 eta 50 µm tartean dago, salbuespenak salbu.

ORGANULO BEREZIAK:

Landare zelulak organulu berezi hauek ditu:

Zelula-horma

Kloroplastoak

Bakuolo handiak

Animalia-zelulak honako organulu bereziak ditu:

Zentrioloak

Zilioak eta flageloak (batzuk bakarrik)

Informationen

Beschreibung
Prokarioto, eukarioto, landare eta animalia zelulak
Erstellt von
Aitor U · Okt 2015
Aktualisiert
26 Sep 2016
Aufrufe
115
Bewertung

Feedback

Worum geht es?

Wie gefällt dir das neue Design?

Dein Eindruck