Tag Errugbiko Eraso Taktika
Folien in diesem Satz (7)
-
- Taktika deitzen diogu irabazteko nahian erabiltzen ditugun estrategia guztiei.
- Eraso taktika da entsegu bat lortzeko erabiltzen dugun estrategia.
- Bi multzo nagusitan sailkatu dezakegu:
- A) Bakarkako eraso taktika
- B) Taldeko eraso taktika

-
- Bakarkako eraso taktika da jokalari bakoitzak erasotzeko bere kabuz erabiltzen dituen estrategiak eta mugimenduak.
- Baloiaren jabetza momentu bakoitzean nork duen kontuan hartuta, bi multzotan sailkatu ditzakegu:
- A1) Baloidun jokalaria
- A2) Baloirik gabeko jokalaria

-

- Eraso on bat egiteko defendatzailea beti atzean uzten edo gainetik kentzen saiatu; horretarako:
- - Tag-ak ondo babestu, defendatzaileari BIZKARRA EZ EMATEN
- - Defendatzailea baino AZKARRAGO DESPLAZATU
- - Nire taldeko libre dagoena bilatu eta berari pasatu
- - KEINUAK erabili: egoeraren arabera, bata edo bestea erabiliko dut:
-
- DESPLAZAMENDU KEINUA:
- Edozein egoeratan erabil dezaket: bakarrik nagoenean edo nere kide bat gertu dagoenean.
- Mugimendua: alde batera joango naizela eginarazten dut eta beste batera noa, norabide aldaketa bat egiten
- PASE KEINUA: (gehien erabiltzen dena)
- Normalean taldekide bat gertu dagoenean erabiltzen da.
- Mugimendua: nIre taldekideari pasatuko diodala eginarazten diot eta beste ekintza bat egiten dut, edo kontrako aldera joango naiz, norabide aldaketa egiten edo beste kide bati pasatzen diot

-

- Pilota ez badaukat, nagusiki hau egin behar dut:
- - Garrantsituena: baloidunaren atzean jarri (aurrean ez dut ezer egingo, aurrerantz pasatu ezin delako).
- - Desmarkatzen saiatu behar dut, norabide eta erritmo aldaketak egiten,
- Zertarako?
- Nire defentsaria ‘okupatuta’ izateko
- Nire kideak niri baloia pasatu ahal izateko
- - Nire kideengandik pixkat urrun egongo naiz, bera zelaitik erosoa mugitu ahal izateko.
-

- Taldeko eraso taktikak dira, talde moduan, zelai gainean erabiltzen diren jokalarien kokapenak eta mugimendu koordinatuak.
- Gehien erabiltzen diren marrazkiak hurrengo bi hauek dira:
- Buruz beherako "V" bat
- Lerro bat diagonalean
-
Informationen
- Beschreibung
- Tag errugbiko eraso taktikari buruzko aurkezpena
- Erstellt von
- Aitor Martin
- Aufrufe
- 15
- Tags
- Bewertung