¡GoConqr estrena diseño! Cuéntanos qué te parece.

Mapa mental

Espainiako antolakuntza politikoa

NAIA HERRERO FERNÁNDEZ Español

Espainiako antolakuntza politikoa

Contenido del mapa

Espainiako antolakuntza politikoa

  1. KONSTITUZIOA

    • Herrialde guztietan, antolaketa politikoa ezartzen duten legeak egiten dira.Oso ohikoa da lege nagusi bat egitea. Lege hori besteen gainetik dago , eta beste legeek ezin dute haren kontra egin. Espainian, lege hori Konstituzioa da. Gaur egungo Espainiako Konstituzioa 1978an onartu zen : herritarren eskubideak, askatasunak eta betebeharrak daude zehaztuta.Eta Estatuko erakunde nagusien funtzionamendua ezartzen da: Erregearena, botere legegilearena, botere exekutiboarena eta botere judizialarena. 
  2. BOTERE BANAKETA

    • Botere Exekutiboa
      • Gobernua
        • Botere exekutiboak botere legegileak onetsitako legeak betearazten ditu,eta herrialdeko barne eta kanpo politika zuzentzen ditu, Estatuko aurrekontuak egiten ditu eta legeak proposatzen dizkio Parlamentuari.Espainian, Gobernua da botere exekutiboa duen erakundea. Diputatuen Kongresuak Gobernuko presidentea aukeratzen du. Behin aukeratutakoan, presidenteak Gobernua osatuko duten ministroak izendatzen ditu. Ondoren, presidentea eta ministroak astean behin bilduko dira, Ministroen Kontseiluan.
    • Botere legegilea
      • Parlamentua
        • Herrialde demokratikoetan, botere legegilea legeak egiteaz eta Gobernua kontrolatzeaz arduratzen da. Botere legegilea duen erakundea Parlamentua da. Espainian,parlamentuari Gorte Nagusiak esaten zaio, eta bi biltzar edo ganbera ditu : Diputatuen Kongresua eta Senatua. Lau urtean behin, hauteskunde orokorrak egiten dira, eta haietan, herritarrek diputatuak eta senatari gehienak aukeratzen dituzte.Bestalde, herritarrek zuzenean aukeratzen ez dituzten senatariak, autonomia erkidegoetako parlamentuan aukeratzen dituzte. 
        • Diputatuen kongresua
        • Senatua
    • Botere judiziala
      • Epaileak eta Auzitegiak
        • Botere judizialaren funtzio nagusia justizia ematea da. Epaileek eta auzitegiek dute ardura hori. Espainiako auzitegi garrantzitsuena Auzitegi Gorena da. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epaileek eta auzitegiek beren betebeharrak zuzen egiten dituztela zaindu behar du. Bestalde, onartzen diren lege guztiek eta hartzen diren erabaki guztiek Konstituzioa errespetatzen dutela egiaztatzen du Auzitegi Konstituzionalak. Hala ez bada , auzitegi horrek Gorteek onartutako lege bat baliogabe dezake.
  3. Erregea, estatuko burua

    • Munduko estatu guztiek burua dute, haien ordezkari nagusia. Gaur egun, gobernu mota hedatuenak errepublika eta monarkia dira. Errepubliketan , presidentea da Estatu burua, eta monarkietan, berriz, erregea. Espainiako Konstituzioaren arabera, Espainia monarkia parlamentarioa da;hots, Erregea da Estatu burua, baina, hala ere, herriak du boterea. Hori dela eta, herritarrek beren ordezkariak aukeratzen dituzte hauteskunde orokorretan,Gorte Nagusietan botere horren ordezkari izan daitezen.

Imágenes y archivos del mapa

  • Espainiako antolakuntza politikoa
  • Espainiako antolakuntza politikoa
  • Espainiako antolakuntza politikoa
  • Espainiako antolakuntza politikoa
  • Espainiako antolakuntza politikoa

Información

Descripción
Mapa Mental sobre Espainiako antolakuntza politikoa, creado por NAIA HERRERO FERNÁNDEZ el 18/05/2020.
Visitas
585
Valoración

Escríbenos

¿Sobre qué es tu mensaje?

¿Qué te parece el nuevo diseño?

¿Te gusta?