|
|
Created by Biotz Fradua
almost 12 years ago
|
|
| Question | Answer |
| Nola du izena ahoz aho eta mendez mende transmititzen den herrien kultur adierazpenak? | Folklorea |
| Zer distantzia dago "do" eta "re"-ren artean, tonu osoa ala tonuerdia? | Tonu osoa |
| Nola deitzen zaie gizonezko ahots ertaina duten abeslariei? | Baritonoak |
| Nolakoa da beti konpasaren lehen denbora: bortitza ala ahula? | Bortitza |
| Nola deitzen zaie emakumezko ahots baxua duten abeslariei? | Kontraltoak |
| Ondorengo tresna hauetatik zeinek ez du soinua erreproduzitzen: mp3ak, dismanak ala bonbillak? | Bonbillak |
| Zenbat kortxea sartzen dira launako edo lau lauko konpas batean? | Zortzi |
| Zein da nota baten iraupena dagokiona baino gehiago luzatzen duen luzapen ikurra? | Kalderoia |
| Zeintzuk dira ezagutzen dituzun hiru perkusio instrumentu motak? | Zurezkoak, metalezkoak eta mintzezkoak |
| Zenbat beltzen isilune dira lau biribilen isiluneak? | Hamasei |
| Zein da izen eta soinu bereko bi nota edo gehiagoren iraupenak batzen dituen luzapen ikurra? | Ligatura |
| Zeintzuk dira ezagutzen dituzun bi haizezko musika-tresna motak? | Zurezkoak eta metalezkoak |
| Zein arotako musika-tresna da pianoa, Antzin Arokoa ala Klasizismokoa? | Klasizismokoa |
| Zenbat zuriren isilune behar dira zortzi beltzen isilune baliokidatzeko? | Lau |
| Ze musika ikur erabiltzen da musika pasarte bat errepikatu behar dala adierazteko? | Errepikapen puntuak |
| Zein ez da Historiaurreko musika-tresna: harria, hezurra, tinbala ala itsas kurkuilua? | Tinbala |
| Errepikapen puntua ala luzapen ikurra da punttua? | Luzapen ikurra |
| Ze motatako haizezko musika-tresna da tronpa? | Haize-metalezkoa |
| Zein ez da aparatu hauetatik soinu-erreproduzitzailea: mp3a, discmana ala bateria? | Bateria |
Want to create your own Flashcards for free with GoConqr? Learn more.