Zentzumenak - fitxak

Description

BIO BIO4 (3DBH) Flashcards on Zentzumenak - fitxak, created by Aitor U on 01/04/2017.
Aitor U
Flashcards by Aitor U, updated more than 1 year ago
Aitor U
Created by Aitor U about 7 years ago
420
1

Resource summary

Question Answer
1. Erlazio edo harreman funtzioa bi kontzeptu hauetan oinarritzen da: - ______________ jasotzea eta - ________________ egokia ematea. Estimuluak edo informazioa Erantzun
2. Lau hartzaile mota adierazi Mekanorrezeptoreak Termorrezeptoreak Fotorrezeptoreak Kimiorrezeptoreak
3. Adierazi nolako hartzaile motak dituzten belarriek eta begiek Belarriek mekanorrezeptoreak eta begiek fotorrezeptoreak
4. Adierazi belarriko 1,2 eta 3 aldeak eta bere funtzio nagusiak 1. kanpo belarria: soinua jaso eta bideratu 2. erdiko belarria: soinua transmititu eta oreka 3. barneko belarria: hartzaileak estimulatu eta entzumen nerbioaren bidez garunera eraman informazioa.
5. Begiko geruzak adierazi, 4, 5, 6 zenbakiz adierazitakoak 4 erretina 5 koroidea 6 esklerotika
6. Begiko atalak adierazi , 7, 8, 9 eta 10 zenbakiz adierazitakoak 7 begi ninia 8 kornea 9 irisa 10 kristalinoa
7. Adierazi ordenean, argiak zeharkatzen dituzten begien atalak 1. kornea 2. humore urtsua 3. begi ninia 4. kristalinoa 5. humore beirakara 6. erretina
8. Itsutasuna gerta daiteke, ... - _________________ - _________________ - _________________ - kataratak (kristalioak gardentasuna galtzen duelako (beginini zuria ikusten da) - erretina kaltetuta izatea - garuna atzekaldetik kaltetuta izatea, eta nerbio optikoak ezin du informazioa eraman
9. Bi ikusmen gaixotasun aipatu eta adierazi zergatik diren - kataratak, kristalinoa zuritu delako - miopia, kristalinoa ez da leuntzen eta gaizki ikusten da urrunetik - hipermetropia, kristalinoa ez da borobiltzen, beraz, gaizki ikusten da hurbiletik (155 orr.)
10. Giltzadurak, lotailuak eta tendoiak desberdindu Giltzadurak: hezurren arteko mugak Lotailuak: hezurrak lotu eta finkatzen dituzten zuntzak Tendoiak: muskuluak hezurrekin lotzen dituzten zuntzak; indarra hezurretara eraman.
11. Giltzadura motak eta adibideak adierazi Finkoak (buruan) eta mugikorrak (belaunean, ukondoan, eskuetan,...)
12. Hezur motak eta adibideak aipatu Luzeak (femur, humero,...) Motzak edo laburrak (belarriko hezurtxoak, ornoak, falangeak,...) Lauak (omoplatoa, burukoak)
13. Kartilagoa non dago eta zertarako? Kartilagoa giltzadura mugikorretan dago. Hezurren arteko mugimendua errazteko (marruskadura kentzen du)
14. Zeintzuk dira gorputzeko hezurrik txikienak? Belarriko hezurrak: - mailua - ingudea - estribua
15. Hezurrak sendo egoteko, bi mineral aipatu Kaltzioa (Ca) eta fosforoa (P)
16. a) Aipatu hezurduraren hiru gaixotasun ez traumatikoak: _______,_______,________ b) Aipatu hezurduraren bi gaixotasun traumatikoak: ________,__________ a) Artritisa Artrosia Osteoporosia b) Fisura Haustura
17. Zaintiratua eta tendinitisa konparatu Zaintiratua: lotailu baten zauria. Adibidez, eskumuturra minduta. Tendinitisa: tendoi baten zauria. Adibidez, belauna minduta.
18. Kontraktura bat da muskuluen ___ _____________ _______________ iraunkorra. ez borondatezko uzkurdura iraunkorra
Show full summary Hide full summary

Similar

conditional sentences
idoia zubeldia
Errenazimentuko pintura
ndg.lai
EBOLUZIO BIOLOGIKOA
Alba;)
ERROMANTIZISMOA ETA XX MENDEA(aitor)
aitor etxezarraga
Lengua
jon del hoyo
NAHASTEAK
Mª Luisa Prado
Género y número del sustantivo
Urko Cuesta Kortajarena