Hominidoen eboluzioa

Description

Mind Map on Hominidoen eboluzioa, created by Sara Gonzalez on 01/03/2016.
Sara Gonzalez
Mind Map by Sara Gonzalez, updated more than 1 year ago
Sara Gonzalez
Created by Sara Gonzalez about 8 years ago
83
0

Resource summary

Hominidoen eboluzioa
  1. Giza espeziea da gaur egun hominidoen familiako ordezkari bakarra. "Homo" generokoak
    1. Hominidoen familia primateen ordenakoa da.
      1. Tximino tropoideekin, mundu berriko eta zaharreko tximinoekin eta prosimioekin batera.
      2. Lehen primateak duela 60 milioi urte azaldu ziren.
        1. Zuhaitzetan bizi ziren, 10cm neurtzen zuten eta gauez bizi ziren.
        2. Duela 35milioi urte tximinoak gainerako primateengatik banatu ziren, eta duela 5 milioi urte tximino antropoideak eta hominidoak banatu ziren.
          1. Arbaso berak
          2. Lurra duela 4.500 milioi urte sortu zen. Zenbait fosilek hominidoen familia duela 6 milioi urte sortu zela erakusten dute.
            1. "Homo sapiens sapiens (gure espeziea) duela gutxi azaldu zen; orain dela 150.000 urte.
              1. Gure espeziea oso garatuta dauka garuna. Animalia adimenduak eta sozialak gara, badakigu zer garen. Imajinatu, asmatu eta interpretatzen dugu, eta beste hainbat gauza egiteko ere gai gara. Horregatik bakarrak gara.
            2. Gure espeziearen eboluzioan, arbaso hauek nabarmendu ziren:
              1. Ardipithecus ramidus. Lehen hominido ezaguna
                1. Duela 4,5 milioi urte bizi izan zen, Etiopiako ohianean. Txikiagoa zen baina oraingo txinpantzeen antza zuen. Ez dakigu oraindik nola ibiltzen ziren, baina ba dakigu fruituak eta hostoak jaten zituztela.
                2. Australopithecus. Lehen hominido hankabikoa.
                  1. Homo generoa sortu zuen. Hainbat espezie ezagutu ziren genero horretakoak. Duela 4 milioi urtetik 2 milioi urtera bizi izan ziren, Afrikako basoaetan. Fruituak eta kimuak jaten zituzten eta zutik ibiltzen zuen.
                  2. Homo habilis. Homo generoaren lehenengoak.
                    1. Duela 2,5 milioi urtetik 1,6 milioi urtera bizi izan ziren, Afrikan Rift haraneko sabanetan. Tresnak egin zituzten lehenak izan ziren eta haragia jaten hasi ziren.
                    2. Homo ergaster
                      1. Sua erabiltzen hasi ziren. Duela 1,6 milioi urtetik 1,3 milioi urtera bizi ziren, Afrikako hego eta ekialdeko sabanean. Orojaleak ziren eta ehiztariak ere izango ziren. Oraingo gizakiaren antzeko garaiera izan zuten, 180cm inguru neurtzen zuten.
                      2. Homo erectus
                        1. Asia kolonizatu zuten. Duela 1,3 milioi urtetik 50.000 urtera bizi izan ziren, Txinan eta Asian. Fisikoki "Homo ergaster" espezieari antzekoak ziren. Afrikatik atera ziren lehenak izan ziren.
                        2. Homo antecessor
                          1. Europa kolonizatu zuten. Duela 800.000 urte bizi izan ziren, Europako oihanean. Ehiztari/biltzaileak ziren, eta zurezko eta hezurrezko tresnak zituzten. Gure espeziaren eta neanderthalen arteko azken arbaso bera da.
                          2. Homo heidelbergensis
                            1. Ehorzketak egiten lehenak izan ziren. Duela 500.000 urtetik 180.000 urtera bizi izan ziren Europan. Ingurune guztiak hasru zituen. Orojaleak ziren eta gorputz sendoa zuten. Harrizko tresnak erabiltzen zituzten eta arrastro pribitiboak zituzten ere.
                            2. Homo neanderthalensis
                              1. Sua egiten zuten, gaixoak zaintzen zituzten eta hileta-errituak egiten zituzten. Duela 230.000 urtetik 28.000 urtera bizi izan ziren, ingurune mota guztietan; Europa, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian. Anatomia-ezaugarri bereziak zituzten, isolamendu genetikoagatik. Harri lantzeko teknikak hobetu zituzten.
                              2. Homo sapiens sapiens
                                1. Hominidoen oraingo espezie bakarra da. Gure espeziea duela 150.000 urte azaldu zen eta planeta osoa kolonizatu zuen. Gure gorputza aurrekoen baino lirainagoa da. Gure komunikatzeko-gaitasuan eta gure adimena kultura konplexu bat eta kontzientza garatzeko balio izan ziren.
                              Show full summary Hide full summary

                              Similar

                              Árbol genealógico del hombre
                              Dana Hernández
                              Naturaleza social del hombre
                              Juliana Mendoza Aguilar
                              Cultura Homosexual
                              Angelina Camacho
                              DARWINISMOA
                              ielicegui
                              FIXISMOA
                              jalberdim4246
                              EBOLUZIOAREN TEORIA
                              minurrita
                              EBOLUZIOARI BURUZKO ERLIJIOAREKIN LOTUTAKO TEORIAK
                              aumerez
                              LAMARCKISMOA
                              msegurola
                              Eboluzio biologikoa. Bioaniztasunaren jatorria
                              ielicegui
                              HOMO SAPIENS 1
                              jcpd_1125