Gela eleanitzean kontuan hartu beharreko alderdiak

Description

Gela eleanitzetan kontuan hartu beharreko alderdiak
Iosu Elorza Arri
Mind Map by Iosu Elorza Arri, updated more than 1 year ago
Iosu Elorza Arri
Created by Iosu Elorza Arri about 8 years ago
29
0

Resource summary

Gela eleanitzean kontuan hartu beharreko alderdiak
  1. Irakaslea
    1. - Feedback tekniketan zein hizkuntzaren atzeraelikaduran trebatua.
      1. Estrategia ezberdinak(orientazio, errazteko, informazio eta sostengu) erabili haurren pentsamendua sustatzeko eta hizkuntzaren erabilera garatzeko.
        1. Lister eta Rantak (1996) diote, hizkuntzaz jabetzeko emankorrenak gertatzen diren irakas-estrategiak honakoak direla: 1. Forma zuzena eskatzea ikasleari. 2. Aztarna metalinguistikoak eskaintzea. 3. Argitzeko eskatzea. 4. Formulazio akastuna errepikatzea, aditzera emanez zerbait ez dagoela ondo. 5. zuzenketa esplizitua.
          1. Ikasgelan umore ona eta konfiantza nagusi izan daitezen zaindu.
            1. Alaitasun eta umore giroan egiten den edozerk dakarkie onura hezkuntzari eta 2Hren ikaskuntzari.
          2. Ikasleak
            1. Garrantzitsua da, haurrek interesatzen zaizkien solasgaiei ekitea, hipotesiak formulatzea, lortu dutena azaltzea eta galderak egitea.
              1. Haurrei, testuinguru argiak eta 2H modu sistematikoan ulertzeko eta esperimentatzeko aukerak eman.
                1. Arreta hizketa-esperientzia interesgarriak eskainiz erakartzea
                  1. Jatorrizko hiztunekin harremanetan jarri. Horrela 2H ikasgelaz kanpo erabiltzera bultzatuz.
                    1. Ikasleen 2H-n ikaste-irakaste prozesuan zehar autoebaluazioa eta hausnarketa sustatuko da (adibidez, esaldi akastuna modu egokian berresanez edo erabili beharreko forma egokia zein izango litzatekeen esateko eskatuz)
                      1. Ikaskideen elkarlana edo kooperazioa ezinbestekoa da hizkuntza erabiltzeko eta ikasterako orduan
                      2. Lehen eta bigarren hizkuntza
                        1. Zabaletaren (1994) iritziz, hizkuntza-garapenaren ikuspuntutik, murgiltze-ereduetan talde txikian egindako lanak ez du interesik haurrak beren artean 2Hn hitz egiten hasten ez diren artean.
                          1. 2Hn ahozko hizkuntza garatzeko ondorengo helburuetan oinarrituko gara: hizkuntza jariotasuna, hizketa-segurtasuna, ekoizpenaren kontrol graduala, hizkuntza-zuzentasunaren lorpena, eta ondoren, solaskide eta gai anitzagoekin jarduteko gaitasuna
                            1. Hizkuntzen arteko elkarmenpekotasun linguistikoaren eta gaitasun linguistikoen transferentziaren kontzientzia bultzatzeak, hizkuntzen arteko sinergia eta elkarren arteko osagarritasuna eragingo du
                            2. Jarduerak
                              1. Grabatu bideoan eta hautatu 10 minutuko tarte bat, haurren eta irakaslearen arteko elkarrizketa transakzionala ageri dena. 1. zenbat aldiz eta zenbat denbora hitz egiten du irakasleak, eta zenbat ikasleek. 2. zein estrategia erabiltzen du irakasleak. 3. zein feedback teknika erabiltzen du.
                                1. Ikasleen arteko solasaldiak aurrera eramaterako orduan, Griceren arauak izango dira solasa gidatuko duten irizpideak.

                                  Annotations:

                                  • Egia:  -Fantasia, desira eta errealitatea bereizi. -Frogak eta adibideak ema. -Ziur ez dena seinalatu. Laburtasuna: -Hitz egin aurretik, pentsatu. -Ideia nagusia zentratu. -Funtsezkoa eta betegarria bereizi. -Ez errepikatu besteek esandakoa. -Ez luzatu gehiegi. -Ez esan hitz gutxiegi. Pertinentzia: -Esango dena norberak edo inork aurrez esandakoarekin lotu. -Bestela, gai-aldaketa seinalatu eta justifikatu. Argitasuna: -Ordenaz jardun azalpenean. -Lexiko egokia erabili gaiari buruz. -Hizkuntza-akatsak saihestu. -Berresan, adibideak eman.
                                  1. 2H ulermena eta oroimena errazteko: irudiak, sinboloak eta grafikoak erabiltzea.
                                    1. Ahozko hizkuntza lantzeko Sekuentzia didaktiko bat egitea.

                                      Annotations:

                                      • 1. Lanaren helburua komunikazio-egoera bati dagokion genero bati buruzko berbaldi jarduera da. 2. Lana egitasmo baten parte gisa planteatzen da beti. 3. Ikasleen ahozko ekoizpenen grabatzetik abiatuta. 4. Genero jakin baten hizkuntza-jardueraren osagaiak zein bere aldetik lantzen dira. 5. Landutako gaitasunak jarduera konplexuago batean integratzen dira.
                                      1. Testu generoak landu beharko ditu, aldamiatu eta gogoeta egin; irakaslearen helburua haurren pentsamendua sustatzea eta hizkuntzaren erabilera, jariotasuna, hizketa-segurtasuna eta zuzentasuna garatzea delako.
                                      2. Ebaluazioa
                                        1. Saioak grabatzea eta ondoren analizatzeak autoebaluzaiorako eta gogoeta didaktikorako aukerarik onena eskaintzen dute.
                                          1. Hizkuntza-arloaz harago doa komunikazioan koherentzia, egokitasuna eta zuzentasuna eskatzea.
                                            1. Behaketa egiteko eskema orokorra erabiliko da.
                                            Show full summary Hide full summary

                                            Similar

                                            Diapositivas de Diseño gráfico, evolución y tendencias
                                            Samantha Molina Vega
                                            Diseño gráfico, evolución y tendencias - APUNTE
                                            escandoncb
                                            Diseño gráfico, evolución y tendencias
                                            Samantha Molina Vega
                                            PRESENTACIÓN EN GOCONR
                                            weownthenigh
                                            Eliminacion de un nodo
                                            LUIS FERNANDO RUIZ GARCIA
                                            test de Diseño gráfico, evolución y tendencias
                                            Samantha Molina Vega
                                            factores culturales que afectan las operaciones de los negocios internacionales
                                            JOHANA HERNANDEZ
                                            Notación algoritmica
                                            Jenni' Burbujeante
                                            EL LIBRO Y SUS PARTES
                                            A14N 3URT0N
                                            Técnicas de recopilación.
                                            onlyhyuk8