Notas
FITXA FINKATZEKO - Hormona-kontua Messi

Conteúdo das notas (1)
Página 1
Gure
gorputzeko ekintzak koordinatzeaz arduratzen dira hormonak, nerbio-sistema
bezalaxe. Hala ere, dakizun moduan, hormona-sistemak eremu handiagoetan
eragiten du, eta efektua iraunkorragoa da. Horregatik, luzaroan irauten duten
eta gorputzeko eremu zabalak hartzen dituzten ekintzetarako erabiltzen da
hormona-sistema.
Nahikoa
hormona ez izateak eragindako gaixotasunak ez dira arraroak, eta pertsona askok
dituzte gaitz horiek. Egun, arazorik gabe tratatzen dira gaixotasun horietako
asko, eta gaixoek ez dute gaitz horien ondoriorik jasaten.
Messi eta
hazkuntza-hormonaren arazoa
“Egon lasai, egun batean Maradona baino altuagoa izango zara; ez dakit
hobea izango zaren, baina ziur nago altuagoa izango zarela”, halaxe esan zion Argentinako
endokrinologo batek, Diego Schwarzstein-ek, alegia, 1998an Lionel Messiri. Izan
ere, orduan ezezaguna eta txikia zen Messi eta gaixotasun bat diagnostikatu
zion; gaitz horrek arriskuan jartzen zuen haren ametsa: lehen mailako futbolaria izatea.
Hazkuntza-hormonaren gabezia partziala zuen gaixo hura “txikitxoa eta isila
zen, eta, itxura guztien arabera, futbolari ona izango zen”, baieztatzen du
Schwarzsteinek. Une hartan, 9 urte baino ez zituen Messik, eta 1,27 m-ko
altuera baino ez zuen; egun, 26 urte ditu eta, zorionez, 1,69 metrora iristea
lortu du…
“Messi 9 urterekin etorri zen nire kontsultara, eta, hainbat hilabetetan
analisi gogaikarriak egin ostean, hazkuntza-hormonaren gabezia zuela jakinarazi
zioten", esan zuen Schwarzsteinek. "Haurren ezohiko gaixotasunen
artean, nahiko sarritan gertatzen da arazo endokrino hori, eta, gutxi gorabehera,
20 000 jaiotzetatik bati baino ez dio eragiten".
“Arazo hori duen mutil bat behar baino gutxiago haziko da. Ezinezkoa da
jakitea zenbat neurtuko lukeen gaixotasun hori tratatuko ez balitz. Argi
dagoena da ez zela altuera normala izatera iritsiko, genetika-kontuagatik”,
argitu zuen medikuak.
Tratamendua honetan datza: hazkuntza-garaian -16 urte bete bitartean,
alegia- falta diren hazkuntza-hormonak berrezartzean […]. Hormona-injekzio
horiek hartzeari uzteak arriskuan jartzen du tratamenduaren eraginkortasuna…”.
http://www.elespectador.com estekatik moldatua
2014ko maiatzak 2
1. Zer ondorio izaten dituzte hazkuntza-hormona nahikorik ez duten pertsonek?
2. Nola konpondu zuten Leo Messik hazkuntza-hormonarekin zuen arazoa?
3. Testuan, hazkuntza-garaia adin jakin batean bukatzen dela esaten da. Zenbat
urterekin amaitzen da etapa hori? Datu hori
jakinda, zure ustez, zenbat urtera arte jarri behar dira injekzio horiek? Zure iritziz, ba al dago gutxieneko adinik tratamendua hasteko? Arrazoitu erantzunak.
4. Artikuluan, hau esaten da: “Hormona-injekzio horiek hartzeari uzteak
arriskuan jartzen du tratamenduaren eraginkortasuna…”. Zure aburuz, zer gertatuko litzateke tratamendua behar baino lehenago
etengo balitz? Arrazoitu erantzuna.

Informações
- Descrição
- Egin ariketa hau eta eman zure irakasleari.
- Criado por
- Elena Álvarez de Arcaya
- Visualizações
- 60
- Tags
- Avaliação