Mapa mental
EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK

Conteúdo do mapa
EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
Hairezko musika tresnak
- Supriñua
- Mihi bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz adarrekin egina dena ( gehienetan urritzaren adarrez ) .
- Txanbela
- Mihi bikoitzekoa eta egurrezkoa da. zazpi zulo ditu, sei aurrekaldean eta bat atzekaldean.
- Txistua
- Txistuak hiru zulo dauzka: bi aurrekaldean eta behean eta beste bat atzean.
- Zuberoako Txirula
- Hiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Gaur egun zuberoan jotzen da eta ez dago festarik eta dantzarik txirularik gabe.
- Dultzaina
- Mihi bikoitzeko pita dauzka, kanaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Zortzi zuloko tutu konikotasun irregularreko forma dauka.
- Nafar Gaita
- Pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzainak bezala ditu. Horrez gain Kate-txapa ere badu.
- Alboka
- Jatorriz artzain giroko musika tresna dela uste da. Kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago.
- Trikitixa
- euska Herriko herri soinu-tresna berriena da. akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko musikaren bazter guztietan. Infernuko hauspoa ere deitu ohi zaio.
- Supriñua
Perkusiozko musika tresnak
- Ttuntun-a edo Danburria
- Perkusio instrumentu moduan erabiltzen den salterioa Zuberoan xirularekin batera jo ohi da.
- Txalaparta
- Antzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta dago.
- Tobera
- Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da etabi jolek, bakoitzak metalezko bi burniziri dituela kolpatuz jotzen dena.
- Tronpa edo musugitarra
- Giltza zahar baten itxuradu eta erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat du. Hortzen artean jartzen da eta metalezko mihia eta masailak mugitzean armoniko desbardinak lortzen dira.
- Menbradodunak edo larruzkoak
- Menbranofonoak larruz eginiko perkusioko musika tresnak dira.
- Atabala
- Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen den menbranofonoa da. Antzinatik txistulariei eta antzeko musika tresnei laguntzeko erabili da euren erritmoa emateko.
- Panderoa
- Eskuz eta atzamarrarekin jotzen den menbranofonoa da. Albota, trikitixa, arrobita, zarrabetea... horien guztien ondoan ikusten dugu panderoa
- Danbolina
- Txistua laguntzeko erabili ohi da erritmoa markatzeko. Txistularia ezkerreko eskuaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko.
- Ttuntun-a edo Danburria
Imagens e arquivos do mapa
Informações
- Descrição
- Euskal Herriko musika tresnak
- Criado por
- ik012071il
- Visualizações
- 46
- Tags
- Avaliação


