Mapa mental
Euskal Herriko musika tresnak

Conteúdo do mapa
Euskal Herriko musika tresnak
PERKUSIOZKOAK
- TTUNTTUN-A EDO DANBURRIA
- Erresonantzia kutxa 6 hariz dago osatuta eta makiltxo batekin kolpatuz jo ohi da. 80cm ko luzeera dauka gutxi gora behera, 10-15 cm ko zabalera eta 5cm ko sakonera. Euskal Herrian oso zabaldurik egon den arren, gaur egun Zuberoako herri batzuetan besterik ez dute erabiltzen.
- TXALAPARTA
- Aintzinako Euskal Herriko musika tresna da. bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. lau makilez jotzen da (jotzaile bakoitzak bi). Lehenengo jotzaileak lehenengo zatia jotzen du: "ttakun" deritzo. Bigarren joleak bigarren zatia jotzen du: "errena"edo "urguna" deritzona. Aintzinean, txalaparta, komunikatzeko erabiltzen zen.
- TOBERA
- Bi lagunenen artean airean edukitzen duten metalezko hodia da. Jole bakoitzak metalezko bi burni dituela kolpatuz jotzen den musika Tresna da. ezaugarri garrantzitsu batzuk ditu: -Altzairuzko hodia bi muturretatik zintzilik dago soka batzuetatik helduta. - Jole bakoitzak bi burni dituzte esku bakoitzean; batek eritmoa markatzen du eta besteak aurrekoak egindako berdina errepikatzen du. - Bertsolariak palanka joaldiarekin tartekatuz abesten du.
- TRONPA EDO MUSUGITARRA
- Aintzinako musika tresna bat da. Giltza baten itxura dauka eta erdian bibratzen duen mihizka bat dauka. haginen artean jartzen da eta hatzamarrekin mihia joaz eta hau bibraraziz sortzen da soinua. Ahoak,erresonantzia kutxaren lana betetzen du.
- TTUNTTUN-A EDO DANBURRIA
AEROFONOAK
- TXISTUA
- Hiru zuloko moko flauta zuzena da. Gure herri musikan azken garaitakoa eta lehenengoetan ere bai soinu tresna zabalduena eta ezagunena da.
- ZUBEROAKO TXIRULA
- Hiru zuloko flauta zuzena da. Txistua baino laburragoa da eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, txistua bezala. Txirula ttunttunaz lagundurik jo ohi da.
- DULTZAINA
- Osagai hauek ditu: mihi bikoitzeko pita, kainaberazko bi mihi tudel bati lotuak. Tutuak konikotasun irregularreko forma dauka. Nota aldaketarako zortzi zulo ditu.
- NAFAR GAITA
- Pita, tutua eta nota emateko eta aldaketarako zuloak dultzaina bezala ditu. Kasu honetan, mutur batean txapadun katea izaten dute.
- TXANBELA
- Zuberoako duktzaina txikia da, mihizka bikoitzeko eta egurrezkoa. Zazpi zulo ditu, sei aurrekaldean eta bat atzekaldean. Gaur egun ia galduta dagoen musika tresna da.
- SUPRIÑUA
- Mihizka bikoitzeko musika tresnarik sinpleena da, landare edo zuhaitz adarrekin egiten dena. Bi zulo ditu bere soinua jotzeko. Supriñua gaur egun erabat galduta dagoen musika tresna da.
- ALBOKA
- Mihi bakarreko musika tresna da. Artzain giroko musika tresna dela pentsatzen da. Kainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatuta dago. Adar handiak pabilioiaren funtzio dauka eta txikia, putz egiteko erabiltzan da. Arnasketa zirkularraz jotzen da musika tresna hau.
- TRIKITIXA
- Euskal Herriko musika tresnarik berriena da. Beste musika tresna batzuek lagunduaz jotzen da; panderoa adibidez. Haize musika tresna honi "infernuko hauspoa" ere deitu ohi zaio.
- TXISTUA
MENBRANADUNAK EDO LARRUZKOAK
- DANBOLINA
- Menbrafonoa da eta txistua laguntzako erabili ohi da. Txistua ezkerreko eskuaz jotzen den bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen da. Atabala baina altuagoa eta estuagoa da.
- ATABALA
- Bi makiltxoaez txandako jotzen den menbrafonoa da. Beste musika tresna batzuk laguntzeko erabiltzen da. Egurrezko gorputza du eta azpikaldean, animalia larruzko larrua dauka.
- PANDEROA
- Eskuz eta hatzamarrekin jo ohi da. Autore zaharrek diotenez, panderoa trikitixa laguntzeko bakarrik erabiltzen zen.
- DANBOLINA
ANE ALZAGA
Imagens e arquivos do mapa
Informações
- Descrição
- HAU DA NIRE LANA:
- Criado por
- Itxaso Diez Barranco
- Visualizações
- 88
- Tags
- Avaliação












