GoConqr hat ein neues Design! Sag uns, wie es dir gefällt.

Karteikarten

C. Biologia zelularra

Gelöschter Nutzer Der Nutzer hat seine Fachbereichs-Information gelöscht. Englisch 82 Karten

C. Biologia zelularra

Karten in diesem Stapel (82)

  1. 1AntiporteaMintzeko garraio aktiboa non gutxienez molekula bat gradientearen kontra egiten duen, eta besteak alde
  2. 2Atxikidura-bandakEpitelio-zelulen mutur apikaletik gertu kokatzen diren loturak dira. Kadherina eta katerina proteiek osatzen dute, gerriko moduko bat osatuz
  3. 3AutofagolisosomakLisosomak eta besikula autofagozitikoak elkartuz osatutako lisosoma sekundarioa, zelula-hondarrak ezabatzeko sortua
  4. 4Bandak (kromosoma)Zinta argi eta ilun gisa ageri diren kromosomaren segmentuak dira. Kromosoma bakoitzak eta haren homologoak euren banda eredua dute eta hauen patroietan aldaketak egoteari esker kromosoma anomaliak hauteman daitezke.Bandak (kromosoma)
  5. 5DesmotubuluaBi landare zelulen artean komunikatzeko hodia honi deritzo (erretikulu endoplasmatikoa)
  6. 6DesmosomakGune zehatzetan ematen diren botoi moduko loturak, grapa modukoak
  7. 7DiplosomaBi zentrioloren elkarketaDiplosoma
  8. 8DiktiosomaGolgi aparatua zisternez eta besikulez osatuta dago, zisterna multzoari diktiosoma deritzo
  9. 9EEZNukleroaren inguruan dagoen zisterna zapalez osatutako organulua, erribosomak itsatsia ditu
  10. 10EELEEZ inguruan dagoen tubuloz osatutako organulua, ez dauka erribosomarik itsatsita
  11. 11Endomintz-sistemaZelula eukariotoetan, mintz duten organuluz osatutako talde bat da, eta batera lan egiten dute lipidoak eta proteinak aldatu, paketatu eta garraiatzeko
  12. 12EndozitosiaZelulak zelulaz kanpoko ingurunetik datozen pisu molekular handiko substantziak edo partikulak irensten dituen mintzaren deformazio bidezko garraioa
  13. 13Eraketa-exozitosiaMintza berritzeko prozesua, non Golgiren aparatuan sorturiko besikuletan mintzeko proteinak txertaturik dauden eta exozitosi bidez mintzaren parte bihurtzen diren
  14. 14EstromaKloroplastoaren barneko ingurunea, bertan Calvinen zikloa gertatzen da.
  15. 15EukariotoaBenetako nukleoa duten zelulez osatutako organismoak barne hartzen dituen domeinua da
  16. 16ExozitosiaZelularen barrualdean dagoen partikula handi bat kanporaldera kanporatzeko ematen den prozesua da, mintzaren bidezko deformazio bidezko garraioa da
  17. 17FagolisosomaBigarren mailako lisosomak dira; mintz batez inguratutako besikulak, barnean entzima hidrolitikoak dituzte eta jango duten mikroorganismo edo elikagaia (kanpokoa)
  18. 18FagozitosiaMolekula handiak edo zelulak barneratzeko prozesua. Mintzaren deformazio bidezko garraioaren parte da
  19. 19FlageloaMintz plasmatikoaren luzapen mugikorrak, uhin mugimendua egiten dutenak, luzeak eta urriak
  20. 20Flip-flopMintzaren jariakortasuna aldakorra dela eta, fosfolipidoek egiten duten mugimendud bat izango litzateke "Flip-Flop", konkretuki alde batetik bestera biratzea
  21. 21GandorrakMitokondrioaren barneko mintzaren tolesdurak dira eta haren azalera handitzen dute
  22. 22GAP loturakAnimalia-zelulak elkarren artean lotzeaz gain haien arteko komunikazioa ("poroen" bitartez) ahalbidetzen duten loturak.GAP loturak
  23. 23Garraio aktiboaMintz plasmatikoaren barneko garraio bat da non kontzentrazio gradientearen kontra, energia kontsumituz (ATP)
  24. 24Garraio pasiboaIoi edo molekula bat bere gradiente elektrokimiko edo kontzentraziokoaren alde mugitzen da, energia gasturik gabe.
  25. 25GlikokalizaZelula mintzetik kanporantz ateratzen diren glikolipidoen eta glikoproteinen kate gluzidikoek osatzen duten geruza da
  26. 26GlioxisomaLandaren zelula eukariotoetan eta onddo batzuetan agertzen den peroxisoma berezia da, GA --> azukre bilaka ditzake
  27. 27Golgiren aparatuaZelula eukariotoetan dagoen zisterna multzoa da eta EEZ-en inguruan kokatzen da. Diktiosoma da bere unitatea eta guztien baturak Golgiren aparatua eratzen du
  28. 28GranaMintz tilakoidez osatutako disko zapalak pilatuta daudenean grana izena hartzen du
  29. 29Gune antolatzaileaSoilik landare zeluletan dago, animalieetan hauen ordez zentrioloak daude. Elementu hauetatik mikrotubuluak eratzen dira
  30. 30HemidesmosomaDesmosoma erdiak dira. Zelula mintz basalera edo oinarrira lotzen dute
  31. 31Hialoplasma%80an urez osaturiko disoluzioa da, eta beste %20 ingurua disolbaturiko beste elementu batzuek osatzen dute.
    Zitoplasmaren parte da.
  32. 32Inklusio zitoplasmatikoaZelularen metabolismotik sortutako gordekin eta hondakinak dira, prezipitatu egiten dira
  33. 33KariotipoaEspezie bakoitzaren kromosoma multzoa da: tamaina, forma eta ezaugarrien arabera antolatzen direnak. Gainera, kromosoma homologoak bikoteka kokatzen dira.
  34. 34KloroplastoaKolore berdea duten kromoplastoak dira eta zelula eukarioto fotosintetikoetan topatu ditzakegu, zehazki argia jasotzen duen zelularen aldean
  35. 35KondriomaZelula eukariotoetako mitokondrio multzoa
  36. 36KonjugazioaZelula prokariotoen pilien bidez ematen den informazio genetikoa trukatzearen prozesua
  37. 37Kromatida bikiakKromosomaren atala dira. DNA molekula independienteak, simetrikoak eta bata bestearen kopia dira eta, zentromeroaren bitartez lotuta daude
  38. 38KromatinaNukleo interfasikoaren material genetikoa da. Kromatina zuntzexka bakoitza DNA molekula batez eta hainbat proteinaz (histonak) osatuta dago. Proportzio txikiagoan proteinak ez-histonikoak daude
  39. 39Kromosoma homologoakAitaren eta amaren kromosoma batek osatutako kromosoma pare bat dira, meiosia zehar zelula baten barruan parekatzen direnak
  40. 40Lisosoma primarioaGolgi aparatuko zisternetatik eratzen dira gemazio bidez eta barnealdean entzima hidrolitikoak dituzte soilik
  41. 41Lisosoma sekundarioakLehen mailako lisosomaz eta digeritzeko materialak dituen bakuoloz osatzen da. Barnealdean entzima hidrolitikoak eta digeritzeko bidean dauden materialak daude eta bi motatakoak izan daitezke: Fagolisosomak eta Autofagolisosomak
  42. 42Lotura estuakZelulen zonalde apikalean dauden loturak- Molekula edo ioiak zelulen artean sartzea ekiditen dute.
  43. 43MatrizeaMitokondrioetan dagoen barneko espazioa
  44. 44MesosomakZelula prokariotoetan dauden mintzaren tolesturak dira non jarduera metabolikoak gertatzen diren
  45. 45Mosaiko fluidoa (eredua)Nicolsonek eta Singerrek, 70. hamarkadan sortutuako eredua, Mintz plasmatikoaren egitura deskribatzen duena
  46. 46Nukleo interfasikoaZelula zatitzen ez dagoenean nukleoa hartzen duen egitura
  47. 47PeroxisomaZelulen barruko osagai txikiak eta entzima izeneko substantzia kimikoak diztute, hala nola, katalasak eta peroxisomak; gorputzari gantz-azidoak deskonposatzen laguntzeko
  48. 48PiliakZelula prokariotoek kanpoaldean dituzten luzakinak dira, konjugaziorako erabiltzen dituztenak.
  49. 49PinozitosiaZelulak bere barnean likidoak sartzeko prozesua, mintzean besikula txikiak sortuz.
  50. 50PlasmodesmoaBi landare zelulen pareta zelularren artean dauden zulo edo pasabideak dira. Hauetatik landare-zelula baten erretikulu endoplasmatikoa hurrengo zelularekin komunikatzen da, desmotubuluen bidez
  51. 51PlastoakLandare zeluletan soilik dauden organuluak: erreserba edo funtzio fotosintetikoa
  52. 52PolisomaRNA molekula bati lotutako erribosoma multzoa
  53. 53ProkariotoakMonero txikiak dira, nukleoidea dute, hau da, DNA zirkularra aske zitoplasman eta ez dute ez zitoeskeletorik ezta mintz-organulurik ere. Erribosoma txikiak (70s) eta zelula-horma dituzte, eta mugimendurako flageloak izan ditzakete. Arnasketa zelularra zitoplasman egiten dute.
  54. 54Poro nuklearrakNukleo interfasikoan dauden zuloak, zitoplasma eta nukleoplasmaren arteko komunikazioa bermatzen dute
  55. 55SinporteaGarraio aktiboaren arabera, noranzko berean translokatzen diren bi molekula.
  56. 56TelomeroakKromosomaren muturrak dira, DNA deskiribiltzea ekiditen duteTelomeroak
  57. 57Teoria zelularraOinarrizko printzipioa biologian eta medikuntzan, organismo bizidun guztiak zelulez osatuta daudela eta zelula oinarrizko bizi-unitatea dela ezartzen duena
  58. 58TilakoideaKloroplastoen barnean grana izeneko multzoen barruan dauden zaku antzeko egiturak daude, elektroien garraio katearen bidez fotosintesiaren fase argiduna burutzen dute.
  59. 59TransdukzioaZelulaz kanpoko ingurunearen informazioa bildu eta barnera transmititzea.
  60. 60Trantsizio besikulaEEZ-tik Golgiren aparatura bideratzen diren besikulak
  61. 61Garraio besikulakGolgiren aparatuaren barruan, zisterna batetik bestera garraiatzeko erabiltzen diren besikulak
  62. 62Jariapen besikulaGolgiren aparatutik irteten diren besikulak
  63. 63TranszitosiaMintz plasmatikoan zehar garraio mota bat da, mintza deformatuz. Zitoplasma zeharkatzeko garraio sistema da, zelularen alde batetik bestera (endozitosi + exozitosi)
  64. 64TubulinaFuntsezko mikrotubuluen osagaiak dira eta zelulen ugalketan eta zatiketan parte hartzen dute.
  65. 65ZentrioloakAnimalietan dauden egitura zilindriko laburrak, hutsak eta bederatzi mikrotubulo hirukotez osatuak (9x3 + 0)
  66. 66ZentrosomaPerpendikularrean kokatutako zentriolo pare batek (diplosomak) eta material amorfoz osaturiko egitura, mikrotubuluak antolatzen dituena edota mitosian ardatz akromatikoa eratzen duena. Soilik animalia zeluletan aurki ditzakegu
  67. 67ZentromeroaKromosoma baten erdiko estugunea, bi kromatidak batzen ditu
  68. 68ZinetokoroaKromosomen zentromeroa inguratzen duen proteinazko disko bat da
  69. 69ApoptosiaAutosuntsitze mekanismo bat da. Prozesu kontrolatu honetan, zelulak bere burua suntsitzen du
  70. 70Ardatz akromatikoaProfasean zentrosomatik edo gune antolatzailetik eratzen den mikrotubulu zuntz multzoa da
  71. 71AsterraZentrosomako zentrioloen inguruan era erradialean kokatzen diren mikrotubuluek osatzen dute
  72. 72FragmoplastoaLandare-zelularen egitura espezifikoa da, zitozinesi berantiarrean sortzen dena, golgiren aparatutik
  73. 73GaingurutzaketaKromosoma homologoen artean ematen den informazioaren trukaketa (meiosian gertatzen da)
  74. 74KariozinesiaNukleoaren edo material genetikoaren zatiketa da
  75. 75KiasmaMeiosiko I. profasean kromosoma homologoak bereizi egiten dira eta kiasma izeneko puntuetatik lotuta geratzen dira
  76. 76KineszentziaZelulen G0 edo atseden-faseari esaten zaio.
  77. 77Kromosoma-zuntzakKromosometara lotzen diren ardatz akromatikoko zuntzak dira
  78. 78NekrosiaZelularen heriotza ez kontrolatua, alboko ehunak kaltetzen ditu
  79. 79SinapsiaBi kromosoma homologoren elkarketa, haien kromatidak kremailera baten antzera elkartuz
  80. 80TetradaKromosoma homologo bikoteak osatzen du (lau kromatida eta zinetokoro bakarra partekatzen dute)
  81. 81ZitozinesiaZatiketa zelularraren barruan, zitoplasmaren zatiketari dieritzo
  82. 82Zuntz polarrakKromosometara lotzen EZ diren ardatz akromatikoko zuntzak dira

Informationen

Beschreibung
6. Zelula eta zelula-bilkina 7. Organuluak (I) 8. Organuluak (II) 9. Ziklo zelularra
Erstellt von
Gelöschter Nutzer · Mai 2024
Aktualisiert
9 Mai 2024
Aufrufe
12
Verlauf
  • Erstellt von Rodriguez Martinez Enara · 2 Mai 2024
  • Kopiert von Rodriguez Martinez Enara · 9 Mai 2024
Bewertung

Feedback

Worum geht es?

Wie gefällt dir das neue Design?

Dein Eindruck