Fichas
C. Biologia zelularra

Fichas del conjunto (82)
- 1AntiporteaMintzeko garraio aktiboa non gutxienez molekula bat gradientearen kontra egiten duen, eta besteak alde
- 2Atxikidura-bandakEpitelio-zelulen mutur apikaletik gertu kokatzen diren loturak dira. Kadherina eta katerina proteiek osatzen dute, gerriko moduko bat osatuz
- 3AutofagolisosomakLisosomak eta besikula autofagozitikoak elkartuz osatutako lisosoma sekundarioa, zelula-hondarrak ezabatzeko sortua
- 4Bandak (kromosoma)Zinta argi eta ilun gisa ageri diren kromosomaren segmentuak dira. Kromosoma bakoitzak eta haren homologoak euren banda eredua dute eta hauen patroietan aldaketak egoteari esker kromosoma anomaliak hauteman daitezke.

- 5DesmotubuluaBi landare zelulen artean komunikatzeko hodia honi deritzo (erretikulu endoplasmatikoa)
- 6DesmosomakGune zehatzetan ematen diren botoi moduko loturak, grapa modukoak
- 7DiplosomaBi zentrioloren elkarketa

- 8DiktiosomaGolgi aparatua zisternez eta besikulez osatuta dago, zisterna multzoari diktiosoma deritzo
- 9EEZNukleroaren inguruan dagoen zisterna zapalez osatutako organulua, erribosomak itsatsia ditu
- 10EELEEZ inguruan dagoen tubuloz osatutako organulua, ez dauka erribosomarik itsatsita
- 11Endomintz-sistemaZelula eukariotoetan, mintz duten organuluz osatutako talde bat da, eta batera lan egiten dute lipidoak eta proteinak aldatu, paketatu eta garraiatzeko
- 12EndozitosiaZelulak zelulaz kanpoko ingurunetik datozen pisu molekular handiko substantziak edo partikulak irensten dituen mintzaren deformazio bidezko garraioa
- 13Eraketa-exozitosiaMintza berritzeko prozesua, non Golgiren aparatuan sorturiko besikuletan mintzeko proteinak txertaturik dauden eta exozitosi bidez mintzaren parte bihurtzen diren
- 14EstromaKloroplastoaren barneko ingurunea, bertan Calvinen zikloa gertatzen da.
- 15EukariotoaBenetako nukleoa duten zelulez osatutako organismoak barne hartzen dituen domeinua da
- 16ExozitosiaZelularen barrualdean dagoen partikula handi bat kanporaldera kanporatzeko ematen den prozesua da, mintzaren bidezko deformazio bidezko garraioa da
- 17FagolisosomaBigarren mailako lisosomak dira; mintz batez inguratutako besikulak, barnean entzima hidrolitikoak dituzte eta jango duten mikroorganismo edo elikagaia (kanpokoa)
- 18FagozitosiaMolekula handiak edo zelulak barneratzeko prozesua. Mintzaren deformazio bidezko garraioaren parte da
- 19FlageloaMintz plasmatikoaren luzapen mugikorrak, uhin mugimendua egiten dutenak, luzeak eta urriak
- 20Flip-flopMintzaren jariakortasuna aldakorra dela eta, fosfolipidoek egiten duten mugimendud bat izango litzateke "Flip-Flop", konkretuki alde batetik bestera biratzea
- 21GandorrakMitokondrioaren barneko mintzaren tolesdurak dira eta haren azalera handitzen dute
- 22GAP loturakAnimalia-zelulak elkarren artean lotzeaz gain haien arteko komunikazioa ("poroen" bitartez) ahalbidetzen duten loturak.

- 23Garraio aktiboaMintz plasmatikoaren barneko garraio bat da non kontzentrazio gradientearen kontra, energia kontsumituz (ATP)
- 24Garraio pasiboaIoi edo molekula bat bere gradiente elektrokimiko edo kontzentraziokoaren alde mugitzen da, energia gasturik gabe.
- 25GlikokalizaZelula mintzetik kanporantz ateratzen diren glikolipidoen eta glikoproteinen kate gluzidikoek osatzen duten geruza da
- 26GlioxisomaLandaren zelula eukariotoetan eta onddo batzuetan agertzen den peroxisoma berezia da, GA --> azukre bilaka ditzake
- 27Golgiren aparatuaZelula eukariotoetan dagoen zisterna multzoa da eta EEZ-en inguruan kokatzen da. Diktiosoma da bere unitatea eta guztien baturak Golgiren aparatua eratzen du
- 28GranaMintz tilakoidez osatutako disko zapalak pilatuta daudenean grana izena hartzen du
- 29Gune antolatzaileaSoilik landare zeluletan dago, animalieetan hauen ordez zentrioloak daude. Elementu hauetatik mikrotubuluak eratzen dira
- 30HemidesmosomaDesmosoma erdiak dira. Zelula mintz basalera edo oinarrira lotzen dute
- 31Hialoplasma%80an urez osaturiko disoluzioa da, eta beste %20 ingurua disolbaturiko beste elementu batzuek osatzen dute.
Zitoplasmaren parte da. - 32Inklusio zitoplasmatikoaZelularen metabolismotik sortutako gordekin eta hondakinak dira, prezipitatu egiten dira
- 33KariotipoaEspezie bakoitzaren kromosoma multzoa da: tamaina, forma eta ezaugarrien arabera antolatzen direnak. Gainera, kromosoma homologoak bikoteka kokatzen dira.
- 34KloroplastoaKolore berdea duten kromoplastoak dira eta zelula eukarioto fotosintetikoetan topatu ditzakegu, zehazki argia jasotzen duen zelularen aldean
- 35KondriomaZelula eukariotoetako mitokondrio multzoa
- 36KonjugazioaZelula prokariotoen pilien bidez ematen den informazio genetikoa trukatzearen prozesua
- 37Kromatida bikiakKromosomaren atala dira. DNA molekula independienteak, simetrikoak eta bata bestearen kopia dira eta, zentromeroaren bitartez lotuta daude
- 38KromatinaNukleo interfasikoaren material genetikoa da. Kromatina zuntzexka bakoitza DNA molekula batez eta hainbat proteinaz (histonak) osatuta dago. Proportzio txikiagoan proteinak ez-histonikoak daude
- 39Kromosoma homologoakAitaren eta amaren kromosoma batek osatutako kromosoma pare bat dira, meiosia zehar zelula baten barruan parekatzen direnak
- 40Lisosoma primarioaGolgi aparatuko zisternetatik eratzen dira gemazio bidez eta barnealdean entzima hidrolitikoak dituzte soilik
- 41Lisosoma sekundarioakLehen mailako lisosomaz eta digeritzeko materialak dituen bakuoloz osatzen da. Barnealdean entzima hidrolitikoak eta digeritzeko bidean dauden materialak daude eta bi motatakoak izan daitezke: Fagolisosomak eta Autofagolisosomak
- 42Lotura estuakZelulen zonalde apikalean dauden loturak- Molekula edo ioiak zelulen artean sartzea ekiditen dute.
- 43MatrizeaMitokondrioetan dagoen barneko espazioa
- 44MesosomakZelula prokariotoetan dauden mintzaren tolesturak dira non jarduera metabolikoak gertatzen diren
- 45Mosaiko fluidoa (eredua)Nicolsonek eta Singerrek, 70. hamarkadan sortutuako eredua, Mintz plasmatikoaren egitura deskribatzen duena
- 46Nukleo interfasikoaZelula zatitzen ez dagoenean nukleoa hartzen duen egitura
- 47PeroxisomaZelulen barruko osagai txikiak eta entzima izeneko substantzia kimikoak diztute, hala nola, katalasak eta peroxisomak; gorputzari gantz-azidoak deskonposatzen laguntzeko
- 48PiliakZelula prokariotoek kanpoaldean dituzten luzakinak dira, konjugaziorako erabiltzen dituztenak.
- 49PinozitosiaZelulak bere barnean likidoak sartzeko prozesua, mintzean besikula txikiak sortuz.
- 50PlasmodesmoaBi landare zelulen pareta zelularren artean dauden zulo edo pasabideak dira. Hauetatik landare-zelula baten erretikulu endoplasmatikoa hurrengo zelularekin komunikatzen da, desmotubuluen bidez
- 51PlastoakLandare zeluletan soilik dauden organuluak: erreserba edo funtzio fotosintetikoa
- 52PolisomaRNA molekula bati lotutako erribosoma multzoa
- 53ProkariotoakMonero txikiak dira, nukleoidea dute, hau da, DNA zirkularra aske zitoplasman eta ez dute ez zitoeskeletorik ezta mintz-organulurik ere. Erribosoma txikiak (70s) eta zelula-horma dituzte, eta mugimendurako flageloak izan ditzakete. Arnasketa zelularra zitoplasman egiten dute.
- 54Poro nuklearrakNukleo interfasikoan dauden zuloak, zitoplasma eta nukleoplasmaren arteko komunikazioa bermatzen dute
- 55SinporteaGarraio aktiboaren arabera, noranzko berean translokatzen diren bi molekula.
- 56TelomeroakKromosomaren muturrak dira, DNA deskiribiltzea ekiditen dute

- 57Teoria zelularraOinarrizko printzipioa biologian eta medikuntzan, organismo bizidun guztiak zelulez osatuta daudela eta zelula oinarrizko bizi-unitatea dela ezartzen duena
- 58TilakoideaKloroplastoen barnean grana izeneko multzoen barruan dauden zaku antzeko egiturak daude, elektroien garraio katearen bidez fotosintesiaren fase argiduna burutzen dute.
- 59TransdukzioaZelulaz kanpoko ingurunearen informazioa bildu eta barnera transmititzea.
- 60Trantsizio besikulaEEZ-tik Golgiren aparatura bideratzen diren besikulak
- 61Garraio besikulakGolgiren aparatuaren barruan, zisterna batetik bestera garraiatzeko erabiltzen diren besikulak
- 62Jariapen besikulaGolgiren aparatutik irteten diren besikulak
- 63TranszitosiaMintz plasmatikoan zehar garraio mota bat da, mintza deformatuz. Zitoplasma zeharkatzeko garraio sistema da, zelularen alde batetik bestera (endozitosi + exozitosi)
- 64TubulinaFuntsezko mikrotubuluen osagaiak dira eta zelulen ugalketan eta zatiketan parte hartzen dute.
- 65ZentrioloakAnimalietan dauden egitura zilindriko laburrak, hutsak eta bederatzi mikrotubulo hirukotez osatuak (9x3 + 0)
- 66ZentrosomaPerpendikularrean kokatutako zentriolo pare batek (diplosomak) eta material amorfoz osaturiko egitura, mikrotubuluak antolatzen dituena edota mitosian ardatz akromatikoa eratzen duena. Soilik animalia zeluletan aurki ditzakegu
- 67ZentromeroaKromosoma baten erdiko estugunea, bi kromatidak batzen ditu
- 68ZinetokoroaKromosomen zentromeroa inguratzen duen proteinazko disko bat da
- 69ApoptosiaAutosuntsitze mekanismo bat da. Prozesu kontrolatu honetan, zelulak bere burua suntsitzen du
- 70Ardatz akromatikoaProfasean zentrosomatik edo gune antolatzailetik eratzen den mikrotubulu zuntz multzoa da
- 71AsterraZentrosomako zentrioloen inguruan era erradialean kokatzen diren mikrotubuluek osatzen dute
- 72FragmoplastoaLandare-zelularen egitura espezifikoa da, zitozinesi berantiarrean sortzen dena, golgiren aparatutik
- 73GaingurutzaketaKromosoma homologoen artean ematen den informazioaren trukaketa (meiosian gertatzen da)
- 74KariozinesiaNukleoaren edo material genetikoaren zatiketa da
- 75KiasmaMeiosiko I. profasean kromosoma homologoak bereizi egiten dira eta kiasma izeneko puntuetatik lotuta geratzen dira
- 76KineszentziaZelulen G0 edo atseden-faseari esaten zaio.
- 77Kromosoma-zuntzakKromosometara lotzen diren ardatz akromatikoko zuntzak dira
- 78NekrosiaZelularen heriotza ez kontrolatua, alboko ehunak kaltetzen ditu
- 79SinapsiaBi kromosoma homologoren elkarketa, haien kromatidak kremailera baten antzera elkartuz
- 80TetradaKromosoma homologo bikoteak osatzen du (lau kromatida eta zinetokoro bakarra partekatzen dute)
- 81ZitozinesiaZatiketa zelularraren barruan, zitoplasmaren zatiketari dieritzo
- 82Zuntz polarrakKromosometara lotzen EZ diren ardatz akromatikoko zuntzak dira
Información
- Descripción
- 6. Zelula eta zelula-bilkina 7. Organuluak (I) 8. Organuluak (II) 9. Ziklo zelularra
- Creado por
- Usuario eliminado · may 2024
- Actualizado
- 9 may 2024
- Visitas
- 12
- Historial
-
- Creado por Rodriguez Martinez Enara · 2 may 2024
- Copiado por Rodriguez Martinez Enara · 9 may 2024
- Valoración