SAN AGUSTIN

2c.sergioo
Note by 2c.sergioo, updated more than 1 year ago
922
0
0

Description

trata de demostrar la existencia de dios.
Tags

Resource summary

Page 1

ARGUDIO GNOSEOLOGIKOAEgia existitzen denez, eta jainkoa egiaren funtsa izanik, jainkoa existitzen daGEHIENGOAREN ARGUDIOAHistorian zehar zibilizazio gehienak sinistu izan dute jainko bat dagoela (gaizto batzuk salbu), eta hainbeste jende hori pentsatzen badu kasualitatea ez da izangoIDEIA EREDURARRIAGizakiok egia eredugarriak,mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu, guztiongan presente dagoena eta guztiei berdin eskaintzen diena. Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da, gure adimena bere aurrean makurtu behar baita. Jainkoak jarri ditu egia eredugarri edo arketipo hauek geure arima-adimenean

UNIBERTSOAREN KREAZIOA:Atal honetan platonengandik aldentzen da pixka bat agustin. Berak esaten du, Bibliak esaten duen moduan, mundua sei egunetan egin zela jainkoaren eskutik. Izakiok ezer ez-etik sortuak edo kreatuak izan ginen beraz, kreazionismoa. Platonek, berriz, Greziarrak bezala pentsatzen zuen, mundua betidanik existitu da eta ez da kreaziorik egon, dena Demiurgoren kopia baita.

ANTROPOLOGIA:Eredu dualista jarraitzen du filosofia agustindarra.GIZAKIA, ARIMAZ ETA GORPUTZAZ OSATUTA DAGO:  Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia, arima hilezkorrez eta gorputz hilkorrez. Platonek egin zuen moduan Agustinek ere ematen dio lehentasuna arimari, zati arraziolana.  Platonek bezala arima hilezkorra dela frogatuko du bi eratara:1-etik, arima substantzia inmateriala dalako eta beraz, gorputzatik kanpo existitu daitekeelako. Bestetik gorputzaren bizi printzipioadenez ezin da inoiz hil (bizitza eta heriotza kontrakoak dira), beraz, hala izanez gero, kontra izana izango litzateke.  Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen arimak existitzen direla jaio aurrerik ideien munduan (Platonen pentsamendua), baizik eta arima gorputzarekin batera jaio egiten dela adierazten du. Gai honi buruz bi etapatik igarotzen da:                              -1.TRADUKZIONISMOA: Gurasoek sortzen dute seme alaben arima, horrela azal daiteke jatorrizko bekatuaren sorrera.                             -2.KREAZIONISMOA: Jainkoak banan-banan eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu arimak.    Arimak gorputza zaindu, piztu eta gobernatu egiten du, materia bizigabea materia bizia bihurtzen du, bizitzaren esentzia.

GIZAKIEN BEKATUAK:  Agustienentzat gizakia bekataria da, bekaturako jatorrizko joera dauka, eta bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorioa da.  Jatorrizko bekatuagatik gorputzak arima menperatuta du. Gizakia ezin du bere indar hutsez salbatu, eta kanpotik datorkion graziaren beharra du

ASKATASUNA:  Hiponako filosofoaren pentsamenduaren abiapuntua gizadi eroria, baina kristok berrerosia da. Abiapuntu hau kontuan hartuta uler dezakegu San Agustinek dioena. Gizakia askea da, baina aldi berean askea izango ez balitz ez litzateke gizakia izango. Erabaki ahal duelako autodeterminazioa duelako da gizakia, baina zer da aukeratu behar duena? Jainkoarenganako joera. Bide hau lortuz gero zoriona lortuko du, jainkoarengandik urrunduz gero, berriz, bekatuan eroriko gara eta zorigabekoak izango gara. Beraz, askatasuna jainkoa maitatuz lortzen dugu.

GAITZAREN SORRERA:    Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakia, ongia egiteko berriz jainkoaren laguntza behar du, jainkoaren grazia.  San Agustinek bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkaturik ibili zen, gaitzak non nahi ikus baititzakegu: gaitz fisikoak eta gaitz moralak. Baina nola egon daitezke gaitzak munduan mundua jainkoa sorturikoa bada eta jainkoa ona bada?  Agustinek gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun-ikuspegitik ikusten du. Adibidez, ustelgarritasun bera ez da gaitz bat bere baitan, gauza ustelkorrak onak dira, jainkoak sorturikoak baitira. Gauza onak izango ez balira ez lirateke existituko, jainkoa dena sortu baitu eta egin duen guztia ona baita. Beraz, existitzen diren gauzaa guztiak onak dira, baina ez absotuki onak. Beraz, gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena da.  Gaitz morala berriz, gizakiak egiten duen aukeramenaren okerretik dator, gizakia da horren erantzulea ez jainkoa. Zorionerako baldintza bat da ongia eta zoriontasuna lortu nahi badugu Goreneko Ongiarengana itzuli behar dugu,Ongi gorena maitatuz. Ongi gorena, jainkoaren borondatea betetzen badugu, zuzen jokatzen du; Jainkoaren nahia betetzen ez dugunean, oker jokatu eta gaitz morala sortuko du.  

JAINKOAREN NAHIA ETA BORONDATEA:  Jainkoak bi eratara bere nahia edo borondatea adierazten du:                            -Errebelaziaren bidez. Biblian jasota daude.                            -Pertsona bakoitzari bere kontzientzian azaltzen dio zer den bide zuzena.    Jainkoak esandakoa jarraitzen badugu ongia eta askatasuna eta beraiekin zoriontasuna lortuko dugu. Hau betetzen ez badugu berriz, bekatuan eroriko gara eta ez dugu zoriontasuna lortuko. Behin bekatuan eroriz gero, egoera horretatik ateratzeko aukera badago: bataioa, Jainkoari barkamena eskatzea aitortza sakramentuaren bidez.

AGUSTINEN EUDEMONIA:  Agustin eudemonista zen, hau da, esaten zuen benetako zoriontasuna lortzeko beharrezkoa zela egia ezagutzea. Horretarako ezinbestekoa ikusten zuen Jainkoaren bidea jarraitzea, hura baita benetako egia absolutua.

ESZEPTIOEN AURKAKO ARGUDIOAK:  1.-Eszeptikoen tesia kontraesankoarra da. Ezin badugu ezer ziurtasunez ezagutu ezin dugu ere inolako ezagutza ziurrik ez dagoela dioen tesia ziurtasunez baieztatu.  2.-"Si Fallor Sum" huts egiten badut, nire burua engainatzen badut existitzen naiz.  3.-"Cogito Ergo Sum" pentsatzen dut beraz existitzen naiz.

FEDEA ETA ARRAZOIA: EZAGUTZEKO SINETSI (EZAGUTZAREN TEORIA):  Intelligo ut credam, credo ut intelligam (Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko)  Agustinen baitan Fedearen eta Arrazoiaren arteko bat egite bat dago.    Egia existitzen dela frogatuta, egia lortzea ezinbestekoa dela arima lasaitasun osoa lor dezan esaten du Agustinek, jakinduria izateak zoriontsu bihurtzen gaitu. Beraz, esan daiteke Egiaren bilaketa zoriontsu izateko bide espiritual bat baizik, erromesaldi bat da.  Bilaketa hau ez dakar ezagutza bakarra, fedea eta maitasuna ere bai. Maitasuna da gizakia mugitzen duen bulkada eta objetu maitea ezagutzaren datu. Ezagutzaren teoria ziurtasun-noziora bideratuta dago, gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasun osoa nahi duelako. Eta ziurtasun absoltua izan behar denez, ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean ere oinarritu  behar duelako. Arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute.  Erligio oro misterioez elikatzen, eta misterioak giza izakiak Jainkoarekin duen birlotzearen emaitzak dira. Gizakia errebelazioaren bidez ireisten da Jainkoagana, eta ondoren, sinesmen hori, ulertzen eta arazionalizatzen saiatzen da. Kristauak saiatu egin behar duela sinisten duena ulertzen. Fedeak printzipioz ez du arrazoia baztertu behar eta arrazoiak halaber, ez du fedea kanporatu behar. Fedearen eta arrazoiaren arteko formula zuzena hauxe litzateke: sinisten dut ulertzeko; ulertzen dut sinisteko.  Kristau-egia argitzea dute helburu. Arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira:                                 -Hasiera batean, arazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen                                 -Ondoren, fedeak arrazoia gidatzen eta argitzen du.                                 -Arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen laguntzen                                       du.

Eskolastika kristautasunaren erlijio errebelatua ulertzeko greziar-erromatar filosofia erabili zuen mugimendu teologikoa eta filosofikoa da.San Antselmo: Credo ut intelligam (sinetsi ulertzeko) Filosofia ancillae theologiae (azzaroia fedearen neskamea). "Ez dut nahi ulertarazi sinisteko, bizik eta sinetsi egiten dut uletzeko" esaten du. Fedeak arrazoia bilatzen du eta ez du adimena ukatzen ez debekatzen. Arrazoiaren bidez ulertu behar da fedea.Egia bilatzen duenarentzat lehen pausoa fedean hasten da, gero fede hori ulertzean dago koxka. Arrazoia Fedearen zerbitzuan dago era bat.Latindar averrosismoa: Arazoiaren eta fedearen arteko kontraesana. Averrosismoa hiru baieztapen nagusi egiten ditu:                       -Munduaren betierekotasuna.                       -Arimaren hilkortasuna.                       -Egia bikoitzaren teoria. (fedearen aurrean arrazoiaren autonomia babesteko saioa).

HISTORIAREN FILOSOFIA:Grekoen ikuspegi ziklikoari aurka eginez, Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen, historia beste modu batean uletzeko.Bertaera bakoitzak bere arraoia du prozesu historikoan. Gertaera historiko bakoitzaren arrazoia historiaren helburuaren arabera ulertu behar da. Agustinek Jainkoaren hiria idazlanean Erromaren gainbeheraren zergatiak argitzeko idatzi zuen.Hiponako pentsalariak Jainkoaren hiria idalana jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen, Eliza kristaua babesteko, erromatar askok Inperioaren gainbehera leporatzen ziotelako Elizari.Inperioaren amaierak ez zuen munduaren amaiera adierazten, azken horretarantz zihoan etapa baten amaiera baizik. Hondamendiaren kausa ez zen izan erromatar asko kristau bihurtzea, erromatar guztiak ez izatea baizik. Erromari geratzen zitzaion itxaropen bakarra kristautasuna zen.BI HIRIEN ARTEKO BORROKA:Jainkoaren hiria  idazlanean jentolen aurrean kristau apologia gisa aurkezten da. Probidentzia, aukeramena, betierekotasuna, eta, batez ere, Jainkoaren ikertezinezko borondatearen ideiez baliatuz, mina eta gaitzaren zentzua azaltzen ditu historiaren baitan.Historia unibertsalaren filosofia honetan bi hirieren arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduare, argiaren eta ilunpeen hirien artekoa, alegia.Gizakiak bi taldetan banatzen ditu: Jainkoa merspretxatuz beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak eta Jainkoa gauza guztien gainetik jartzen dituena, bere burua barne. Lehenengoak lurreko hiritarrak dira eta bigarrenak zeruko hiritarrak.Bi hiriren arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, jainkoaren hiriaren behin betiko garaipena iritsi arte. Bi maitasunen arteko gatazka da: Jainkoarenganako maitasuna eta norberarenganakoa.Azken eguneko epaiketa arte, bi hiriak, Jainkoarena eta Ceabruarena, nahasita daude, eta bereiztezinak dira.Zalantzarik gabe, zeruko hiriko kide bat hiri lurtarraren printzipioen arabera bizi daiteke, eta alderantziz. Adibidez, bataiatutako pertsona bat kristaua da, Elizaren kide da, baina bere bizitza, bere portaera zuzentzen duen printzipioa bere burua beste gauza guztien gainetik maitatzea bada, moralki, hiri lurtarreko kide da; edo jentil sinesgabe batek justizia eta zuzentasuna hartzen baditu bizitzeko jodabide-printzipiotzat, moralki, Jainkoaren hiriko kide da.Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiri zerutarra Elizaren berdintzat hartzea ere. Nolanahi ere, Estatua eta Eliza bi aukeren ordezkaritzat hartu ohi dira, bizitzan jokatzeko bi era gisa. San Agustinen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa hertsiki lotuta duadela, eta, ondorioz, eztabaidaezinezko auzia dela.

KOSMOSAREN ORDENAGATIK:Kosmosean ordena dago eta hure bere mugimenduarekin eta bilakaerarekin helmuga batera doa. Helmuga hori Goi Adimen bat jartzen du.PERFEKZIOEN MAILETAN:Gizakiok perfekzio maila txikiagoa edo handiagoa daukan esan dezakegu, horretarako ezin bestekoa da perfekzio maila absolutua onartzea. hori ideia eredugarri bat da. Aldi berean izaki perfektu hori perfekzio maila horren zergatia da, Jainkoa. KONTINGENTZIAGATIK: Izakiok kontingenteak gara, hau da, ez gare beti existitu, beraz existitu ez garen bitartean potentzia bakarrik izan gara. Baina une batean potentzia izatetik izaki izatera igaro ginen eta hori gertatzea ahalegindu zuena izaki ez kontingente bat izan zen, izaki absoluto bat, jainkoa. Izaki guztiak kontingenteak izango balira orain ez litzateke ezer existituko. KAUSA ARAZLEA: Kausa orok beste kausa batez kausatuak izan behar dira eta azken kausa horri Jainkoa deitzen diogu. MUGIMENDUARENA:Munduan dagoen mugimendua abiapuntu bat dauka, oro har beste zerbaitek eraginda, ezer ezin delako bere kabuz mugitu. Beraz lehen motor bat dagoela onartu behar da, kasu honetan Jainkoa.

Hiru mailetan azaldu ditzakegu:METAFISIKA EDO ONTOLOGIA:Bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek: ideien mundua,betierekoa, aldagaitzak eta perfektuak diren benetako errealitateekin osatuta dagoen mundua, eta etengabe aldatzen ari diren izakiekin osatuta dagoen mundu sentigarria (ideien kopiak). Agustinek ere, errealitate bikoitza dla esaten du: Jainkoaren-Erreinua, benetakoa dena, eta etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa.

EZAGUTZA:Bi pentsalariek dualismo epistemologikoa baieztatzen dute, dualismo metafisikoarekin lotuta dagoena. Bi ezagutza mota daude. Ezagutza sentikorra, beti aldatzen ari da, ezagutza faltsua da, errealitate aldakorrari buruzko ezagutza baita, eta alakorra dena ez baita benetakoa. Bi pentsalariak bat datoz ezagutza sentikorrari buruz, hots, ez dela baliagarria benetako ezagutza lortzeko. Arrazoizko ezagutza, benetako errealitateaz arduratzen da, ezagutza unibertsalaz, ideien ezagutzaz. Platonengan, Ongiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko, betiereko ideia arketipoak ezagutzeko, Ongiak ideiak ikuskor bihurtzen ditu Agustinengan, Jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen ditu, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko.

DIALEKTIKA:Elkarrizketa, eztabaidatu, diputatu, Greziako filosofian, elkarrizketaren bidez egindako ikerketa modura erabiltzen da hasieran, galdera eta erantzunen bidez lortutako heziketa, Sokratesen heuristica metodoaren antzera. Beraz, ezagutza lortzeko metodoa edo bidea da, eta galdera zuzenak eginez erantzun egokiak eskuratzean datza.Platonentzat benetako filosofiaren jarduera da.Dialektika barne- bilaketa bat da Agustinengan. Gizabanakoak ez du egia kanpoan, mundu sentigarriko gauzetan aurkitu behar; egia bere barnean bilatu behar du. Agustinen ustez, gizakiak egia lortzeko Jainkoaren argitzapena behar du. Paralelismo bat ezar daiteke Agustinen Jainkoaren argitzapenaren eta Platonen Ongiaren ideiaren artean.Bi autoreentzat, arima ezagutza-printzipioa da, ariman aurkitzen da arrazoia, adimena, gizakiak egia ezagutzeko duen ahalmena. Badago ere desberdintasunik. Platonen arabera, arima gorputzera etorri aurretik ideien munduan aurrexistitu zen, ideia guztiak ezagutuz. Agustinen baitan, ordea, arima ez da aurrexistitzen, eta ezagutza bere barnean Jainkoak jarritako betiereko ideia ereugarriak ezagutzean datza.

JAINKOAREN EXISTETZIAREN FROGA-SAILDIA

SAN AGUSTINEN PENTSAMENDUA

FEDEA ETA ARRAZOIA ESKOLASTIKAN

HISTORIAREN FIOSOFIA

PLATONEN FILOSOFIAREN ERAGINA AGUSTINENGAN

Show full summary Hide full summary

Suggestions

Ramas y etapas de la Filosofía
maya velasquez
La Ética según Aristóteles
Diego Santos
Justificación de Nietzsche. 2º de Bachillerato. Filosofía
smael Montesinos
Test sobre la obra de Marx
maya velasquez
Origen de la Filosofía: El paso del Mito al Logos
maya velasquez
filImmanuel Kant
maya velasquez
Nietzsche: Estudio sobre la Ética
maya velasquez
Justificación de Nietzsche
maya velasquez
Historia de la Filosofía
maya velasquez
Filosofía Selectividad - Grandes Filósofos
maya velasquez
Justificación Platón 2º Bachillerato
smael Montesinos