EGA - AHOZKO HIZKERA

Descrição

EGA-ko azterketa prestatzeko galdetegia. (ahozko hizkera - esaera zaharrak)
candela3741
Quiz por candela3741, atualizado more than 1 year ago
candela3741
Criado por candela3741 quase 8 anos atrás
141
0

Resumo de Recurso

Questão 1

Questão
Hemendik aurrera zuk bakarrik egin beharko dituzu etxeko lanak, niri ez baitzaizkit batere gustatzen. Aukeratu erantzun egokiena.
Responda
  • Noski baietz!
  • Ezta pentsatu ere!
  • Pozik jarri nauzu!
  • Ez da harritzekoa!

Questão 2

Questão
Sarrerarik gabe geratu zaretela? Aukeratu jarraipen egokia.
Responda
  • Zer egiten diogu, ba!
  • Lehenago etortzea zenuten!
  • Bada, etortzea hurrengoan!
  • Ze sarrera eta ze sarrera-ondo!

Questão 3

Questão
Hori izan da, hori, partidua!
Responda
  • Bai, hala-nolakoa!
  • Bai, hala moduzkoa!
  • Betierekoa!
  • Bai, egundokoa!

Questão 4

Questão
Kaixo, Mari! Zer moduz? Aukeratu erantzun okerra.
Responda
  • Hementxe, egonean.
  • Hil arte bizi!
  • Tira!
  • Sekula halakorik!

Questão 5

Questão
Norbaitek “Eskerrik asko” esan dizu. Zein da erantzun zuzena?
Responda
  • Ez dago ematerik!
  • Ez horregatik!
  • Ez hargatik!
  • Ez dago zertan eman beharrik!

Questão 6

Questão
Loteriaren zenbakia asmatu duzu?
Responda
  • Azken kukua jota!
  • Ahuntzaren gauerdiko eztula!
  • Bete-betea da hori!
  • Ezta hurrik eman ere!

Questão 7

Questão
Esperientzia handiko emakumea da Itziar...
Responda
  • esne mamitan bizi da!
  • Haginak berdinduta ditu!
  • Eskarmentu urrikoa!
  • Onenak emanda dago!

Questão 8

Questão
Semearen gelan sartu zara eta...
Responda
  • Bai gela txukun!
  • Ene! Hau ingurunea!
  • Hau kuxidadea!
  • Zein zikintasun dagoen!

Questão 9

Questão
Ez da horixe ____ goizekoa
Responda
  • atzo
  • gaur
  • bart
  • astelehen

Questão 10

Questão
Osasuna _____ ondasuna.
Responda
  • gaurko
  • gure
  • denon
  • munduko

Questão 11

Questão
Goizeko laino _____ gaueko iturri.
Responda
  • beltz
  • gorri
  • zuri
  • bihurri

Questão 12

Questão
Non gogoa, han zangoa.
Responda
  • Zerbait lortu nahi dugunean, horretan jartzen dugu gure arreta guztia.
  • Zerbait lortu nahian gabiltzanean, laguntza guztiak ondo etortzen dira.
  • Zangoan dugu gogoa.
  • Nahiak ekimenez lortzen dira.

Questão 13

Questão
Langileentzako lana, alferrantzako jana.
Responda
  • Alferrak jaten ari diren bitartean, langileak lanean aritzen dira.
  • Langileek lan egiten dute jana lortzeko.
  • Langileen jana alferrek jaten dute.
  • Alferra langilearen lanaz aprobetxatu ohi da.

Questão 14

Questão
Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.
Responda
  • Indarrak asko balio du, ez buru azkarrak bezainbeste, ordea.
  • Buru handiak muskuluak baino gehiago balio du.
  • Pentsalaria sarri da garaile indartsuaren aurrean.
  • Jakituriaren aurrean, indarra garaile.

Questão 15

Questão
Goiz gorri, arratseko iturri.
Responda
  • Goizean laino gorriak egonez gero, iturriak arratsean ez du urik emango
  • Laino gorriek gauza txarrak erakartzen dituzte.
  • Goizean laino gorriak egonez gero, arratsaldean euria egingo du
  • Laino gorririk gabe ez dago euririk.

Questão 16

Questão
Ezkur urte, elur urte.
Responda
  • Elurra egiten duenean, ezkur urtea izango da.
  • Ezkurrak elurra egin aurretik bildu behar dira.
  • Elur ugari dagoenean, ezkurrak bilatzea zaila izaten da.
  • Ezkur ugari dagoenean, elur ugari egongo da urte horretan.

Questão 17

Questão
Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
Responda
  • Jendea gauez gehiago irteten da abenduan.
  • Berandu argitzen du egunak abenduan.
  • Abenduko egunak laburrak dira.
  • Abenduan jendea goizez irteten da parrandara eta gauez etxeratzen da.

Questão 18

Questão
Askoren mina, tontoen atsegina.
Responda
  • Tontoek atsegin dute besteen sufrimendua.
  • Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzea ez litzateke pertsona azkar baten kontsolamendua izan behar.
  • Askok min dutenean, tontoa libratzen da.
  • Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzen zaienean, hobeto sentitzen gara.

Questão 19

Questão
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku.
Responda
  • Maiatzean kukua dator eta kantatutakoan joan egiten da.
  • Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.
  • Maiatzean kuku ugari dago, zakua diruz betetzeko adina.
  • Zakuan sartzen dugunean, kukua mututu egiten da.

Questão 20

Questão
Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau.
Responda
  • Kanpoko gauza eta pertsonek etxekoek baino ospe gehiago izaten dute, baina askotan kontua besterik ez da izaten.
  • Urrutian gertatutakoak gertuko gertakariak baino gehiago apreziatzen ditugu.
  • Hamalau arbolak lauk baino gehiago ematen dute.
  • Urrutiko intxaur arbolek gehiago ematen dute gertukoek baino.

Questão 21

Questão
Zenbat buru, hainbat aburu.
Responda
  • Nork bere iritzia dauka.
  • Pertsona bakoitza mundu bat da.
  • Buru bakoitzak ideia asko ditu.
  • Buru bakoitzeko, ile kolore desberdina.

Questão 22

Questão
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
Responda
  • Zerbait duzunean apreziatu eta besteekin partekatu, besteek zurekin berdin jokatzeko zuk ez duzunean.
  • Bonboiak dituzunean jan, eta ez dituzunean erosi.
  • Zerbait izan duzunean ongi erabili ez baduzu, falta zaizunean ez kexatu.
  • Dendan bonboi kaxarik ez badago, hor konpon.

Questão 23

Questão
Ahoa hertsirik ez da eulirik sartzen
Responda
  • Isiltzen ez denak euliak jango ditu.
  • Isilik dagoenak ez du hankarik sartzen.
  • Eulirik ez sartzeko komeni da ahorik ez irekitzea.
  • Asko hitz egiten duenak maiz sartzen du hanka.

Questão 24

Questão
Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.
Responda
  • Handiustea izateak ez du esan nahi hobea izango zarenik.
  • Handiustea izatea gauza ona izaten da hainbatetan.
  • Handiustekoa denak burua hankartean sarturik amaitzen du.
  • Ipurdia goraka dutenak burumakur ibili ohi dira.

Questão 25

Questão
A ze parea, karakola eta barea.
Responda
  • Karakola eta bareak bikote polita egiten dutela adierazteko erabiltzen da.
  • Bi pertsona zein baino zein geldoago dela adierazteko erabiltzen da.
  • Karakola eta bareak barraskilo lasterketa batean parte hartzen dutela adierazteko erabiltzen da.
  • Izakeraz berdintsuak diren bi pertsona deskribatzeko erabiltzen da.

Questão 26

Questão
Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian.
Responda
  • Gezurtia berehala gelditzen da agerian.
  • Gezurra esaten denean, bizilagunek segituan jakiten dute.
  • Getarian gezurtien kartelak atarian jartzen dira.
  • Getarian ia gehienak gezurtiak dira.

Questão 27

Questão
Nirea nire eta zurea gure.
Responda
  • Norberekeria adierazteko erabiltzen da.
  • Ondasunik ez badugu, nekez parteka ditzakegula adierazteko erabiltzen da.
  • Eskuzabaltasuna adierazteko erabiltzen da.
  • Partekatzeak zoriona dakarrela adierazteko erabiltzen da.

Questão 28

Questão
Ardia, beeka egonik, ez du jaten belarrik.
Responda
  • Ardien lana da belarra jatea.
  • Bizkortzen denak bikoitza jaten du.
  • Zenbait tokitan, bizkortzen ez dena ezer gabe gelditzen da.
  • Beeka egoten den ardiari ez diote belarra emango.

Questão 29

Questão
Kalean uso, etxean otso.
Responda
  • Kalean basati moduan ibiltzen dena, etxean mantso ibili ohi da.
  • Usoak otsoari ipurbeltz.
  • Kalean mantso eta apal ibiltzen dena, etxean basati moduan portatzen da maiz.
  • Ez dugu gustuko garen bezalakoak izatea. Besteak bezalakoak izatea nahiago izaten dugu.

Questão 30

Questão
Diruak malkarrak zelaitzen.
Responda
  • Diruaren bidez gauzarik zailenak ere lortu ohi dira.
  • Diruaren bidez ez da nahi dena lortzen.
  • Diruak ez dakar zoriontasuna.
  • Dirudunek zelaiak erosi ohi dituzte diru gehiago egiteko.

Questão 31

Questão
Gogozko tokian aldaparik ez.
Responda
  • Egiten dena gustura egiten bada, ez da lana.
  • Ametsak amets gelditzen dira ez badugu gogor lan egiten.
  • Gustura egiten direnean gauzak emaitza hobeak lortzen dira.
  • Zailtasunak gainditzeko lan egin behar da.

Questão 32

Questão
Mando merkea, nagusiaren nekea.
Responda
  • Merke erosi ohi duguna, askotan garestiagoa ateratzen zaigu.
  • Mandoa merkeak nagusia asko nekatzen du.
  • Merke erositakoak ez du gehiegi irauten.
  • Tontoen artean tontoenak lan gehiago egiten dute.

Questão 33

Questão
Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.
Responda
  • Luzaro bizi nahi duenak animaliak eduki behar ditu.
  • Goiz esnatu eta oheratzen dena urte askotan biziko da.
  • Naturarekin harreman estua duena urte askotan biziko
  • Luzaro bizi nahi duenak egunez lan egin behar du eta gauez lo.

Questão 34

Questão
Neke gaberik, ez da bizitzerik.
Responda
  • Bizitza honetan eginahalak egin behar ditugu aurrera aterako bagara.
  • Bizitza honetako sariak jaso ahal izateko, nekatzea beharrezkoa da.
  • Bizitzeko beharrezkoa da nekatzea.
  • Nekatzen ez direnak gehiago bizi dira.

Questão 35

Questão
Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan.
Responda
  • Sengileek okerreko sendagaiak ematen dituztenean, kexatzeko aukerarik ez da izaten .
  • Zenbaitetan, sendagileek ere, ez dute asmatzen erien gaixotasunik eta okerreko sendagaiak ere eman ohi dituzte.
  • Gaitz bakoitzak bere sendagia behar du.
  • Lepoan min edukiz gero, zangoan izan ohi da konponbidea sendagileen ustez.

Questão 36

Questão
Maite ditugun begietan lausorik ez.
Responda
  • Maitearengan ez dugu akatsik ikusten.
  • Maiteminduta dagoena itsuturik bizi da.
  • Begiak ireki behar dira errealitatea ikusteko.
  • Maitasunak begiak lausotzen dizkizu.

Questão 37

Questão
Txakurra txakurtegian, oilarra oilategian.
Responda
  • Txakurtegiak oilategiak bezain beharrezkoak dira.
  • Gauza bakoitzak bere lekua du.
  • Gauza guztiak dira garrantzizkoak.
  • Animaliek ere etxe bat edukitzeko eskubidea dute.

Questão 38

Questão
Urrea esan eta urria eman
Responda
  • Kanpoaldeak ez du inoiz adierazten barruan dagoena.
  • Urrea kantitate txikitan ematen da.
  • Dirudiena eta benetan dena ez datoz bat beti.
  • Asko eskaintzen duenak gutxi ematen du.

Questão 39

Questão
Han eta hemen txakurrak oinutsik.
Responda
  • Txakurrak berdintsuak izaten dira toki gutzitetan.
  • Toki guztietan bizimodua berdintsua da.
  • Gauza txarrak dauden tokietan txakurrak han eta hemen ibiltzen dira.
  • Toki guztietan daude gauza txarrak.

Questão 40

Questão
Zer ikusi, hura ikasi.
Responda
  • Itsuek ezin dute ikasi.
  • Ikusitakoa ikasteko joera dugu.
  • Ikastea ikusmenarekin erlazionatuta dago.
  • Ikasteko modu erosoena ikustea da.

Questão 41

Questão
Alferrik da ura joanda gero presa egitea.
Responda
  • Nahiz eta epez kanpo izan, komeni da egitea egin beharrekoa.
  • ez dakomeni ura edan eta gero presaka ibiltzea.
  • Gauzak egin behar diren unean egin behar dira.
  • Alferrek gauzak azkenerako uzten dituzte.

Questão 42

Questão
Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
Responda
  • Lortu nahi duguna lortzeko, amestu besterik ez dugu.
  • Gosea janariak soilik kentzen du.
  • Lortu nahi dugun hori izaten dugu beti pentsamenduan.
  • Zerriei ezkurrak gustatzen zaizkie.

Questão 43

Questão
Usteak erdia ustel.
Responda
  • Uste asko izanez gero, ideiak usteldu egiten dira.
  • Usteak zurrumurru hutsa dira.
  • Usteak denborarekin aldatu egiten dira.
  • Uste diren gauza asko ez dira egia.

Questão 44

Questão
Alferra beti lanez betea.
Responda
  • Alferrak ez du lanik egiten.
  • Alferrak lanpetuta dagoela esaten du lanik ez egiteko.
  • Alferrari lan gutxiago bdaltzen zaio beti aitzakiaren batekin dabilelako.
  • Alferra denari lan gehiago bidali behar zaio bere nagitasuna konpentsatzeko.

Questão 45

Questão
Sasi hutsa ez da zutik egoten.
Responda
  • Gezurra berehala azaltzen da.
  • Lan egiteko jan egin behar da.
  • Zutik egoteko hanka sendoak beahr dira.
  • Bizitzeko asko ikasi behar da.

Questão 46

Questão
Balea esan eta belea izan.
Responda
  • Zerbait esan eta aurkakoa egiteko ohitura du hainbatek.
  • Esanak handitzeko ohitura dute zenbaitzuek, baina gero ez dituzte esandakoak betetzen.
  • Esanak gaizki esateko ohitura dute batzuek.
  • Zerbait esan eta zerbait hori betetzen dutenei zuzendutako esaera zaharra.

Questão 47

Questão
Umearen zentzuna, etxean entzuna.
Responda
  • Umeen jokabidea beti izan ohi da zentzuzkoa etxean; ez, ordea, kanpoan.
  • Etxean ikusten duena barneratzen du umeak.
  • Umeek etxean egiten dutena berehala entzuten da kanpoan.
  • Umeari beti esan behar zaio zer den zentzuzkoa.

Questão 48

Questão
Kalboa kastatik eta altza zepatik.
Responda
  • Gurasoak nola, seme-alabak hala.
  • Ingurukoa nola, gu hala.
  • Seme-alabak nola, gurasoak hala.
  • Umearen ezaugarriak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.

Questão 49

Questão
Baleki gazteak, baleza zaharrak.
Responda
  • Gazteak ez du zaharraren jakituria, ezta honek ere gaztearen indarra.
  • Zaharrak dakiena gazteari irakatsi behar dio.
  • Zaharrak izan nahi luke gaztearen indarra.
  • Gazteak dakiena zaharrak jakin nahi luke.

Questão 50

Questão
Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik.
Responda
  • Besteen akatsen zama hartzen dugu maiz.
  • Besteen akatsetan geureetan baino arreta gutxiago jartzen dugu.
  • Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.
  • Besteen akatsak ikustea geureak ikustea baino gehiago kostatzen da.

Questão 51

Questão
Beldur denaren ezpatak punta motz.
Responda
  • Beldurrak gauzak diren baino zailagoak ikusarazten dizkigu.
  • Beldurtien ezpatak ez dira oso zorrotzak.
  • Beldurrak gauzak diren baino errazagoak ikusarazten dizkigu.
  • Beldur dena arriskuen aurrean ausartago jokatzen du.

Questão 52

Questão
Bat eman eta bi hartu.
Responda
  • Bat eskaini eta bikoitza hartzen dute batzuek.
  • Batzuek eskainitakoa baino gehiago hartzen dute.
  • Eskainitakoa besterik ez dute hartzen batzuek.
  • Ez dagoen lekutik ere batzuek zerbait ateratzen dute.

Questão 53

Questão
Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira.
Responda
  • Toki guztietan zenbait gauza era berean ikusten ditugu.
  • Geure ohiturak leku guztietan aurki ditzakegu.
  • Animaliek leku guztietan berdintsu jokatzen dute.
  • Zailtasun eta arazorekin leku guztietan topa gaitezke.

Questão 54

Questão
Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak.
Responda
  • Eroslea ez da fidatu behar saltzaileak esaten duenaz.
  • Saltzaileak erosleak esandakoarekin fidatu behar du.
  • Saltzailea ez da fidatu behar erosleak esaten duenaz.
  • Erosleak saltzaileak esandakoarekin fidatu behar du.

Questão 55

Questão
Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea.
Responda
  • Pobreek aberatsen bizia desiratzen dute.
  • Zoriontsu izateko ez dago aberatsa izan beharrik.
  • Aberastasunak zoriontasuna dakar.
  • Pobreen bizia aberatsena baino hobea da.

Questão 56

Questão
Adiskide gabeko bizitzea, auzo gabeko heriotza.
Responda
  • Bizitzan zehar bakarrik egon dena, heriotzan ere bakarrik egongo da.
  • Bizitzan zehar lagunik gabe egon arren, heriotzaren atean topatuko dituzu.
  • Bitzitzan lagun ugari dituenak heriotzan galduko ditu.
  • Bizitzan zehar lagunik izan ez duenak heriotzan ez ditu topatuko.

Questão 57

Questão
Belearen umea, belakumea.
Responda
  • Gurasoak nola, seme-alabak hala.
  • Seme-alabak nola, gurasoak hala.
  • Ingurukoa nola, gu hala.
  • Umearen ezaugarriak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.

Questão 58

Questão
Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean.
Responda
  • Besteen akatsetan geureetan baino arreta gutxiago jartzen dugu.
  • Besteen akatsen zama hartzen dugu maiz.
  • Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.
  • Besteen akatsak ikustea geureak ikustea baino gehiago kostatzen da.

Questão 59

Questão
Beltz guztiak ez dira beleak.
Responda
  • Gauzak diruditena dira maiz.
  • Gauzak ez dira beti ematen dutena.
  • Beltz guztiak ez dira gaiztoak.
  • Koloreek ez dute izaerarekin zerikusirik.

Questão 60

Questão
Zenbat buru hainbat ______.
Responda
  • aburu
  • zapaburu
  • artaburu
  • buru

Questão 61

Questão
Abenduko eguna, argitu orduko ______.
Responda
  • eguzkia
  • ilargia
  • argia
  • iluna

Questão 62

Questão
Ahoa hertsirik ez da _______ sartzen.
Responda
  • haizerik
  • eulirik
  • ilerik
  • piperrik

Questão 63

Questão
Asko balio du indarrak, gehiago buru _______.
Responda
  • inteligentziak
  • pozak
  • azkarrak
  • koldarrak

Questão 64

Questão
A ze parea, karakola eta ____.
Responda
  • belea
  • morea
  • parea
  • barea

Questão 65

Questão
Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehen zen _____ .
Responda
  • baserrian
  • atarian
  • mendian
  • jolastokian

Questão 66

Questão
Urrutiko intxaurrak _____ gerturatu eta lau.
Responda
  • hamalau
  • hogeitalau
  • hamahiru
  • hogeitahiru

Questão 67

Questão
Langileentzako lana alferrentzako ______.
Responda
  • bada
  • jana
  • iada
  • ezpada

Questão 68

Questão
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi _______.
Responda
  • zaku
  • poltso
  • saku
  • motxila

Questão 69

Questão
Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta _____ beherago.
Responda
  • eskua
  • burmuina
  • ideiak
  • burua

Questão 70

Questão
Burua goregi, denentzat barregarri.
Responda
  • Burua pixka bat makurtzea, apaltasun seinale da.
  • Nork bere burua goraipatzea ez dago ondo ikusia.
  • Pertsona altuei barre egin ohi zaie.
  • Burua goregi eramatea harrotasun seinale da.

Questão 71

Questão
Geroa, alferraren leloa
Responda
  • Alferrak beti uzten du lana gerorako.
  • Alferrak ez ditu lanak egiten ez orain eta ez gero.
  • Alferrak beranduago hobe egiten ditu lanak.
  • Alferrak ez ditu inoiz gero egiten lanak.

Questão 72

Questão
Ontasuna eta edertasuna izan ezik, beste dena kutsakorra.
Responda
  • Besteek erakusten digute ontasuna ez den guztia.
  • Gauza on guztiak besteengandik ikasten ditugu.
  • Gauza txarrak berehala ikasten ditugu.
  • Zerbait gaizki egiten badugu ez da gure errua, erakutsi digunarena baizik.

Questão 73

Questão
Azaroa bero, negua gero.
Responda
  • Azaroan beroa egiten badu, negua beranduago helduko da.
  • Azaroan beroa egiten badu, udan euria egingo du.
  • Azaroan beroa handia egiten badu, negua epela izango da.
  • Azaroan beroa eta neguan elurra.

Questão 74

Questão
Astoak mandoari belarri luze.
Responda
  • Zozoak beleari ipurbeltz.
  • Katuak bere buruari miau!
  • Astoak mandoari begi-oker.
  • Txakurrak katuari hanka-motz.

Questão 75

Questão
Azaroa hotz, negua motz.
Responda
  • Azaroa hotza bada, neguan elurra egingo du.
  • Azaroa hotza bada, negua luzea izango da.
  • Azaroan elurra egiten badu, neguan beroa egingo du.
  • Azaroa hotza bada, negua motza izango da.

Questão 76

Questão
Orain emanik konfiantza gehiegi, gero kaka egiten dik burutik beti.
Responda
  • Konfiantza gehiegi egoten denean, errespetu falta egon ohi da.
  • Konfiantza ez dagoen tokian, adiskidetasuna mantentzea errazagoa da.
  • Konfiantza dagoen lekuan errespetua izan behar da.
  • Konfiantza badago, errespetua dago.

Questão 77

Questão
Azkar eta ondo usoak egiten du hegan.
Responda
  • Gauzak ongi egiteko, azkar egin behar dira.
  • Gauzak azkar eginez, ondo ateratzen dira.
  • Ahal izanez gero, gauzak ondo egin behar dira
  • Gauzak ongi egin ahal izateko, lasai eta patxadan egin behar dira.

Questão 78

Questão
Mokadu handia nahi duenak eztarrian gelditzen zaio.
Responda
  • Mokadu handiak jatea txarra da.
  • Asko jan nahi duenak itotzeko arriskua dauka.
  • Lan askotan hasten denak ez du bakar bat bukatzen.
  • Gehiegi nahi duena ezer gabe gelditu ohi da.

Questão 79

Questão
Astoa joan eta mandoa etorri.
Responda
  • Betiko ingurunetik atera eta denbora bat kanpoan ematen denean, aldatuta bueltatu ohi da.
  • Bakoitza den bezalakoa da eta ez du aldatzen izateko era bizitza osoan zehar.
  • Bakoitza den bezalakoa da izaera aldatzen ez duen bitartean.
  • Burugogor den norbait adierazteko erabilzen da.

Questão 80

Questão
Haurrak hazi, nekeak bizi.
Responda
  • Haurrak haztean, nekagarria izaten da bizitzea.
  • Haurrak haztean, nekatu egiten dira.
  • Haurrak hazten doazen heinean, arazoak areagotu egiten dira.
  • Haurrak haztean, besoetan hartzea neketsua izaten da.

Questão 81

Questão
Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
Responda
  • Pertsonarekin indarkeria erabili ordez, elkarrizketa erabili behar da.
  • Pertsonak eta idiak nahiko antzekoak dira eta tratu berdintsua eman behar zaie.
  • Pertsonak, idiak ez bezala, hitz egiteko gaitasuna du.
  • Pertsonak buila egiten duenean, adarretatik heldu behar zaio.

Questão 82

Questão
Hoa antzarak ferratzera!
Responda
  • Hoa animaliei ferrak jartzera!
  • Hoa haize beroa hartzera!
  • Hoa pikutara!
  • Hoa antzarak ehizatzera!

Questão 83

Questão
Ibiltari gauean, logale goizean.
Responda
  • Gauean paseatu eta goizean, berriz, deskantsatu.
  • Gauean berandu arte lagunartean ibili dena goizean logale egoten da.
  • Gauean parrandan ibili dena goizean nekatuta egon ohi da.
  • Guean kalean, goizean ohean.

Questão 84

Questão
Zu ere inbidia partitu zen mahaian izango zinen!
Responda
  • Pertsona bat inbidiatsu dela adierazteko erabiltzen da.
  • Pertsona batek bere inguruan inbidia sorrarazten duenean erabiltzen da.
  • Etxe batean inbidia ugari dagoela adierazteko erabiltzen da.
  • Norbait inbidia banatu zen mahaian egon zela adierazteko erabiltzen da.

Questão 85

Questão
Adiskide onekin orduak labur.
Responda
  • Adiskide batzuekin urrun egotea komeni da.
  • Lagun onekin hiltzeko arriskua dago.
  • Lagunekin gustura egonda, denbora azkar igarotzen da.
  • Ordu gutxi egon behar da adiskide onekin.

Questão 86

Questão
Hil eta gero salda bero.
Responda
  • Hil ondoren ez dago ezer aldatzerik, lehenago aldatu behar dira.
  • Hil ondoren ez da inor zutaz oroitzen.
  • Norbait hiltzean, salda bero bat prestatzea komeni da.
  • Gauzak konpondu behar dira horretarako parada dagoenean eta ez aukera pasatu denean.

Questão 87

Questão
Hartzaile bizkor, emaile koxkor.
Responda
  • Gauzak hartzera korrika joaten dena baina ematera motel.
  • Hartzaile azkarrak, emaileak tuntunak.
  • Hartzen duena beti damu.
  • Besteena erraz hartzen duena baina berea ematea kostatzen zaiona.

Questão 88

Questão
Ez da beharra bezalako morroirik.
Responda
  • Beharra da zerbait egiteko bultzatzailerik nagusiena.
  • Beharrak badaude, morroiak egongo dira.
  • Beharra duzun horren morroi bihurtzen zara.
  • Morroiak ez du beharrik.

Questão 89

Questão
Eroriz ikasten da oinez.
Responda
  • Ez da erraza oinez ikastea.
  • Emaitza onak lortzeko erori egin behar zara behin baino gehiagotan.
  • Erortzea da oinez ikasteko modu bakarra.
  • Behin eta berriz saiatuta lortzen dira emaitzak.

Questão 90

Questão
Kupel txarretik ardo onik ez.
Responda
  • Izaera txarra duten pertsonak ez dira inoiz aldatzen.
  • Toki txarretik ateratzen dena alda daiteke.
  • Ardo ona kupel onetik ateratzen da.
  • Txarra den tokitik ezin da ezer ona atera.

Questão 91

Questão
Oilo ibiltari azerien janari.
Responda
  • Oilategitik ateratzen diren oiloak azeriak jan ohi ditu.
  • Azeriei oilo ibiltariak gustatzen zaizkie.
  • Behar ez den tokian ibiltzen denari ezbeharrak gertatzen zaizkio.
  • Behar den tokian ibiltzen denak ez du inongo arriskurik.

Questão 92

Questão
Haizea nora, zapiak hara.
Responda
  • Haizea dabilenean zabaldu behar da arropa.
  • Bi aldiz pentsatzea komeni da zer edo zer esan aurretik.
  • Egoeraren baitan iritziz aldatzen denean.
  • Gizakiok iritziz aldatzeko joera dugu.

Questão 93

Questão
Goizaldean lo dagoen azeriak ez du lumarik ahoan.
Responda
  • Goizean lo dagoen azeriak ez du janik lortzen.
  • Goizaldean lanean hastea berandu hastea baino hobea da.
  • Lanak oparotasuna dakar.
  • Lan besterik egiten ez duenak beti izango du zer jan.

Questão 94

Questão
Haritz eroriari orok egur.
Responda
  • Erraza da lur jota dagoenaz barre egitea.
  • Norbait egoera txarrean dagoenean, orduan da laguntzeko garaia.
  • Haritza erortzen denean, une egokia da egurra hartzeko.
  • Norbait egoera larrian dagoenean, hari etekina atera.

Questão 95

Questão
Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!
Responda
  • Patxada handiegikoa edo geldoa den pertsonari esaten zaio.
  • Aldamenekoak mugitzen direnean, bera ere mugitzen hasten denari esaten zaio.
  • Gauzak bi aldiz pentsatzen dituenari esaten zio.
  • Beti korrika eta presaka ibiltzen denari esaten zaio.

Questão 96

Questão
Harriak ez du begirik
Responda
  • Begia non, harria han.
  • Harriek ez dute ikusten nondik doazen.
  • Harriekin kontuz ibili behar dela adierazi nahi du.
  • Arriskutik aldentzea komeni dela adierazi nahi du.

Questão 97

Questão
Zakur zaunkalaria nekez hozkaria.
Responda
  • Beti kexu dabilenari esaten zaio.
  • Asko hitz egiten duenak, ez du esandakoaz ezer egiten.
  • Asko hitz egiten duten pertsonak ez dira fidagarriak.
  • Zakur zaunkalariak ez du hozkarik egiten.

Questão 98

Questão
Zozoak beleari, ipurbeltz.
Responda
  • Denok ditugu akatsak.
  • Besteen arazoak ikusten ditugu eta ez, ordea, gureak.
  • Zozoak eta beleak ipurdia beltz.
  • Gure akatsak ez ditugu ikusten baina besteenak bai.

Questão 99

Questão
Jaten duen santuarekin ez dago fidatzerik.
Responda
  • Santuez ez fidatu.
  • Ez dago inorekin fidatzerik.
  • Txintxo aurpegia dutenak izaten dira gaiztoenak.
  • Asko jaten dutenekin ez dago fidatzerik.

Questão 100

Questão
Baleki gazteak, baleza zaharrak
Responda
  • Zaharrak dakiena gazteak jakin nahi luke eta gazteak egin dezakeena zaharrak egin nahi luke.
  • Gazteak dakiena zaharrak jakin nahi luke eta zaharrak egiten duena gazteak egin nahi luke.
  • Hobe da zaharrei kasu egitea, okertzea baino.
  • Zahar guztiak jakintsuak dira.

Semelhante

Euskera
Jon Guisasola
ZER NORI NORK
Alicia Romero
NOR NORI NORK II
Alicia Romero
NUTRIZIOA
Txomin Aresti
Euskera adjetivos 2a parte
Josu M
EGON ADITZA
Alicia Romero
NOR NORI ADITZA
Alicia Romero
HIZTEGIA 11B
Enara gallego
Euskera ( Aditza Baldintza eta indikatiboa)
ander5981
ERLIEBEAREN FORMAK
Txomin Aresti
Euskera
haritzblanco