Karteikarten
NERBIO SISTEMAREN LESIOAK ETA GAIXOTASUNAK

Karten in diesem Stapel (9)
- 1ZEINTZUK DIRA LESIO OHIKOENAK?Bizkarrezur-muineko lesioak
Garun-lesioak.
- 2Bizkarrezur-muineko lesioaBizkarrezur-muina babesten
duen bizkarrezurra haustean gertatzen da. Bizkarrezurmuinean,
besoen eta zangoen mugimendua kontrolatzen
duten nerbio asko daude; beraz, gorputz-adarren paralisia
gerta daiteke
- 3Garun-lesioakGarezurrak kolperen bat hartu eta garuna
kaltetzean gertatzen dira
- 4ZERGATIK GERTATU OHI DIRA LESIO MOTA HAUEK?Hauek dira lesio horietako gehienen kausak: zirkulazio-istripuak,
nahikoa sakonera ez duten igerileku edo ibaietan murgiltzea,
edo erorikoak kirola babes egokirik gabe egitean.
- 5ZEINTZUK DIRA NERBIO-SISTEMAKO GAIXOTASUN EZAGUNENAK?Alzheimerra eta Parkinsona
- 6AlzheimerraGaruneko neurona jakin batzuk kaltetzearen
ondorioz gertatzen da. Hasieran, oroimen-, orientazio- eta
arrazoimen-galera txikiak izaten dira, eta sintoma horiek
larriagotu egiten dira apurka-apurka. Oro har, gaixotasunak
adineko pertsonei eragiten die
- 7ParkinsonaGaixotasun horren ezaugarri nagusia
ez-borondatezko dardara-mugimenduak dira, eta giharren
indarra txikitzearen ondorioz gertatzen dira
- 8Alkoholak garunaren funtzionamendua hondatzen duAlkohola oso hedatuta dago gure gizartean, baina arrisku
larriak eragin ditzake osasuneanPertsona batek alkohola
kontsumituz gero, erreflexu- edo ikusmen-galerak izan ditzake,
eta mozkortu egin daiteke. Egoera horretan, nork
bere ekintzen kontrola galtzen du. Muturreko kasuetan,
heriotza ere eragin dezake alkoholak.
- 9Atsedena eta aisiaNerbio-sistema zaintzeko ezinbestekoa da lo egitea. Oro har,
egunean zortzi ordu inguru egin behar da lo.
Gauez, gure buruak eta gure gorputzak atseden sakona hartzen
dute. Atseden hori beharrezkoa da gure nerbio-sistemak
eguneko jardunen ondoren indarrak berritzeko eta hurrengo
egunekoak egin ahal izateko; esaterako, ikasgelan arreta
jartzeko eta ikasteko. 3
Nerbio-sistemak bere funtzioak behar bezala betetzeko, behar
adina orduz atseden hartzeaz gain, bizimodu ordenatua
izan behar da, ordutegi erregularrak eta aisiarako denbora
izanda. Hori lagungarria izango da aktibo eta alai egoteko.
Informationen
- Beschreibung
- Quinto Ciencias Naturales Karteikarten am NERBIO SISTEMAREN LESIOAK ETA GAIXOTASUNAK, erstellt von inaki tejada am 29/11/2018.
- Erstellt von
- inaki tejada
- Aufrufe
- 2.122
- Bewertung