O GoConqr está de visual novo! Conte para nós o que você achou.

Flashcards

NERBIO SISTEMAREN LESIOAK ETA GAIXOTASUNAK

inaki tejada Ciencias Naturales Quinto Espanhol 9 flashcards 2.122 visualizações

NERBIO SISTEMAREN LESIOAK ETA GAIXOTASUNAK

Flashcards do conjunto (9)

  1. 1ZEINTZUK DIRA LESIO OHIKOENAK?Bizkarrezur-muineko lesioak
    Garun-lesioak.
    ZEINTZUK DIRA LESIO OHIKOENAK?
  2. 2Bizkarrezur-muineko lesioaBizkarrezur-muina babesten
    duen bizkarrezurra haustean gertatzen da. Bizkarrezurmuinean,
    besoen eta zangoen mugimendua kontrolatzen
    duten nerbio asko daude; beraz, gorputz-adarren paralisia
    gerta daiteke
    Bizkarrezur-muineko lesioa
  3. 3Garun-lesioakGarezurrak kolperen bat hartu eta garuna
    kaltetzean gertatzen dira
    Garun-lesioak
  4. 4ZERGATIK GERTATU OHI DIRA LESIO MOTA HAUEK?Hauek dira lesio horietako gehienen kausak: zirkulazio-istripuak,
    nahikoa sakonera ez duten igerileku edo ibaietan murgiltzea,
    edo erorikoak kirola babes egokirik gabe egitean.
    ZERGATIK GERTATU OHI DIRA LESIO MOTA HAUEK?
  5. 5ZEINTZUK DIRA NERBIO-SISTEMAKO GAIXOTASUN EZAGUNENAK?Alzheimerra eta Parkinsona
  6. 6AlzheimerraGaruneko neurona jakin batzuk kaltetzearen
    ondorioz gertatzen da. Hasieran, oroimen-, orientazio- eta
    arrazoimen-galera txikiak izaten dira, eta sintoma horiek
    larriagotu egiten dira apurka-apurka. Oro har, gaixotasunak
    adineko pertsonei eragiten die
    Alzheimerra
  7. 7ParkinsonaGaixotasun horren ezaugarri nagusia
    ez-borondatezko dardara-mugimenduak dira, eta giharren
    indarra txikitzearen ondorioz gertatzen dira
    Parkinsona
  8. 8Alkoholak garunaren funtzionamendua hondatzen duAlkohola oso hedatuta dago gure gizartean, baina arrisku
    larriak eragin ditzake osasuneanPertsona batek alkohola
    kontsumituz gero, erreflexu- edo ikusmen-galerak izan ditzake,
    eta mozkortu egin daiteke. Egoera horretan, nork
    bere ekintzen kontrola galtzen du. Muturreko kasuetan,
    heriotza ere eragin dezake alkoholak.
    Alkoholak garunaren funtzionamendua hondatzen du
  9. 9Atsedena eta aisiaNerbio-sistema zaintzeko ezinbestekoa da lo egitea. Oro har,
    egunean zortzi ordu inguru egin behar da lo.
    Gauez, gure buruak eta gure gorputzak atseden sakona hartzen
    dute. Atseden hori beharrezkoa da gure nerbio-sistemak
    eguneko jardunen ondoren indarrak berritzeko eta hurrengo
    egunekoak egin ahal izateko; esaterako, ikasgelan arreta
    jartzeko eta ikasteko. 3
    Nerbio-sistemak bere funtzioak behar bezala betetzeko, behar
    adina orduz atseden hartzeaz gain, bizimodu ordenatua
    izan behar da, ordutegi erregularrak eta aisiarako denbora
    izanda. Hori lagungarria izango da aktibo eta alai egoteko.
    Atsedena eta aisia

Informações

Descrição
Quinto Ciencias Naturales FlashCards sobre NERBIO SISTEMAREN LESIOAK ETA GAIXOTASUNAK, criado por inaki tejada em 29-11-2018.
Criado por
inaki tejada
Visualizações
2.122
Avaliação

Fale Conosco

Sobre o que é sua mensagem?

O que você acha do novo visual?

Você gostou?