Digestio eta arnas aparatuak
Slides in this set (14)
-
- Bi atal nagusi ditu:
- Digestio-hodia
- Atxekitako organoak
-
- Ahoa
- Faringea
- Hestegorria
- Urdaila
- Heste meharra
- Heste lodia
- Uzkia
-
- Listu guruinak
- Pankrea (area)
- Gibela --> behazun xixkua
-
- Digestioa: elikagai konplexuak sinple bihurtu (mantenugai),
- Adibidez, almidoia glukosatan bihurtu, eta proteinak aminoazidotan.
- Xurgapena: sustantzia sinpleak (elikagai sinpleak ura bezala eta digestioan lorturikoak), odolera pasatu.
- Egestioa: digeritu gabeko sustantzia konplexuak, gorotzetan kanporatu (kaka).
-
- Digestio mekanikoa janari zatiak txikiagoak egin. Ahoan ematen da gehien bat eta hortzaginekin janaria mastekatzean lortzen da.
- Janaria txikituz, digestio kimikoa errazten da.
- Digestio kimikoa: sustantzia kimiko konplexuak sinple bihurtzea. Erreakzio kimikoen bidez egiten da, eta horretarako digestio-entzimak erabiltzen dira. Hauek digestio-urietan (ura + entzimak) daude.
- Non ematen da digestio kimikoa? Digestio-urinak sortzen diren organoetan bakarrik:
- Ahoan
- Urdailean
- Heste meharrean (duodenoan - heste meharreko lehenengo 30 cm).
-
- Janariaren elikagai konplexuak listuaren bidez, (almidoia, gantzak eta proteinak) sinple bihurtzen dira.
- Ahoan: entzima bakarra dago. Almidoiaren digestioa hasten da (baina amaitu ez)
- Urdailan: urin gastrikoaren bidez, proteinak digeritzen hasten dira, sustantzia txikiagoak sortuz. Jandako sustantzia sinpleekin batera (ura, glukosa, bitaminak, mineralak) hemen sortzen den nahaste likitsua kimo deitzen da.
- Heste meharrean (duodenoan): heste-urinarekin (entzima asko) eta pankrea-urinarekin (entzima asko), digestioa amaitzen da.
- Proteinetatik aminoazidoak lortzen dira
- Gantzetatik gantz azidoak eta glizerina
- Almidoatik glukosa.
- Noski, jandako sustantzia sinpleak eta ezin dena digeritu (zuntza) heste mearrean dago ere. Sortutako nahaste likitsua kilo deitzen da.
-
- Duodenoan sortutako kiloa nora doa? Bi bide dira posibleak:
- Sustantzia sinpleek odolerako bidea hartuko dute (ur gehiena, mineralak, bitaminak, glukosa, aminoaziodoak,...) xurgapena prozesuaren bidez odolera joango dira.
- Sustantzia konplexuak ( zuntza eta digeritu gabeko guztia) heste lodira joango dira. Egestio prozesuan gorotzen bidez kanporatuko dira.
-

- Caption: xurgapen azalera 7000 aldiz handiagoa
- Kiloaren sustantzia sinpleak odolara pasatzen dira.
- Non gertatzen da? Heste meharreko tarte luzeenean (6 metro); yeyuno deitzen da.
- Nola gertatzen da? mantenugai sinpleek heste meharreko pareta zeharkatzen dute eta odol kapilarretan sartzen dira.
- Horretarako heste meharreko barneko pareta oso konplexua da:
- tolesdurak
- biloak eta
- mikrobiloak ditu
-
- Heste lodiaren funtzioak:
- Heste urineko geratzen den ura xurgatu (odolera doa).
- Heste lodian ditugun mikrobioek bitamina batzuk sortzen dituzte; odolera xurgatzean aprobetxatzen ditugu. Gasak sortzen dituzte ere, metanoa bezala.
- Gorotzak sortu digeritu gabeko sustantziekin eta kanporatu.
-
- Arnas bideak:
- Sudur hobiak
- Laringea (ahots kordak hitz egiteko)
- Trakea (kartilagoarekin)
- Bronkioak
- Bronkioen adarrak gero eta ugariagoak eta finagoak.
- Bronkioloak (mikroskopikoak)
- Birikak:
- Bi organo malguak eta harroak.
- Bronkioak eta bere adarrak biriketan sartzen dira, zuhaitz bronkiala osatuz.
- Bronkioloak albeoloetan amaitzen dira.
-
- Arnas aparatuaren funtzio nagusia airearen oxigenoa odolera eramatea da.
- Horretarako hiru prozesu ematen dira:
- Arnasgora: airea biriketan sartzen da.
- Gas-trukea: odoleko CO2a biriketara pasatzen da eta aldi berean biriketako oxigenoa odolera. Baina guztia pasatzen da beste aldera? EZ. (Beti alde bietako kontzentrazioak berdindu arte).
- Arnasbehera: CO2arekin airea bota.
-

- Arnasgora: kutxa torazikoaren bolumena handitzean eta beraz, biriken bolumena handitzean, airea sartzen da.
- Arnasbera: kontrakoa. Kutxa torazikoa eta birikak konprimatzean, barneko presioa handiagoa da kanpokoa baino eta ondorioz, airea kanporatzen da.
- Baina ezin da aire guztia kendu, barneko eta kanpoko presioak berdindu arte bakarrik.
- Diafragma: biriken azpian dagoen giharrak kontrolatzen ditu mugimendu hauek.
-

- Beheko arnasketa: diafragma beherant...
- Alboko arnasketa: saihetsak zabalduz...
- Goiko arnasketa: goiko lobuloak bete.
- Noski, hiru pausoak jarraian eta etenik gabe.
- Horrela bolumen gehien lortzen da.
- Espirometria frogatan birika-ahalmena neurtzen da litrotan.
- Caption: Arnas mugimenduak: arnasbehera eta arnasgora. Modu egokian egiteko, orden honetan egin behar da.
-
- Arnasbeheran ezin dira birikak guztiz uztu, gas-trukea presio biak berdindu arte egiten delako.
- Arnasketa normal batean 1,5 litro inguru hartu eta botatzen dugu.
- Arnasgorabortitzaren ondoren, beste 1,5 litro inguru hartuko dugu.
- Berdin, arnasbera normal baten ondoren arnasbera bortiza egiten badugu, beste 1,5 litro inguru bota ahal dugu.
- Begiratu irudian zeintzuk diren bolumenak kasu bakoitzean.
- Beti geratuko da bolumen bat, aire hondarra (1,5 litro inguru) adibide honetan.

Information
- Description
- BIO BIO4 (3DBH) Slide Set on Digestio eta arnas aparatuak, created by Aitor U on 06/12/2015.
- Created by
- Aitor U
- Views
- 1,837
- Rating