Flashcards
ESTATISTIKA _ OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Cards in this deck (16)
- 1ESTATISTIKAEstatistika matematikaren adar bat da, datuak biltzeaz, sailkatzeaz, aztertzeaz, interpretatzeaz eta aurkezteaz arduratzen dena

- 2BIZTANLERIA / POPULAZIOAIkerketa estatistiko batean aztertzen diren elementu guztien multzoa da. ( Gizakiak, denbora tarteak, objektuak, izaki bizidunak...)

- 3LAGINAPopulazioaren tamaina oso handia denean horren zati bat hartzen da. Honi lagina deritzogu. Popu:lazioaren % 10ekoa izan behar da gutxienez.
Laginaren tamainari N deritzogu
- 4LAGINKETA MOTAKBi laginketa mota daude:
1. Ausazkoa edo aleatorioa: elementu guztiek aukeratzeko probabilitate berdina dute.
2. Ez-ausazkoa edo ez-aleatorioa: elementu guztiek ez dute aukera berdina.
- 5DATU BILKETARAKO TRESNAK: INKESTAIritziak jasotzeko tresna egokia.
Anonimoak dira.
Galderak : itxiak, irekiak eta mistoak izan daitezke
- 6DATU BILKETARAKO TRESNAK: BEHAKETAAzterketa soziologiko eta psikologikoetan erabiltzen da. Adb.: euskaren erabilera ikastolan

- 7DATU BILKETARAKO TRESNAK: ELKARRIZKETABiztanleria txikiko ikerketetan.
Gai baten inguruko beharrak eta asetzeko moduak identifikatzeko baliagarriak dira.
- 8ALDAGAI ESTATISTIKOAKIkerketa estatistiko batean aztertzen den gaia. Adb: kolore gustukoena, altuera, mugikorraren marka...
- 9ALDAGAI KUALITATIBOAEz dira zenbaki gisa adierazten baizik eta kategoria edo atributu gisa. Adb: sexua, izena, begien kolorea...

- 10ALDAGAI KUANTITATIBO DISKRETOKonta daitezkeen aldagaia dira.
Adb: anai-arreben kopurua, kotxe kopurua, liburu kopurua...
- 11ALDAGAI KUANTITATIBO JARRAITUANeur daitezkeen aldagaiak.
Adb: altuera, pisua, denbora...
Kasu hauetan datuak tarteetan taldekatzea komenigarria da.
- 12—Ikerketa batean lortutako datuak zenbat aldiz errepikatzen diren azaltzen duen taula.

- 13MAIZTASUN MOTAK- Maiztasun absolutua: dat bat zenbat aldiz errepikatzen den adierazten duena ( ni )
- Maiztasun erlatiboa: balio bakoitzaren maiztasun absolutua guztizko datuekin zatituz lortzen dena ( fi ) = ni / N. Normalean % etan ematen da. - 14BARRA DIAGRAMAAldagaia kualitatibo eta kuantitatibo diskretuetan erabiltzen da.
Bertikalak, horizontalak edo anitzkoitzak izan aitezke
- 15HISTOGRAMAAldagai kuantitatibo jarraituetan edo balioak tarteetan multzokatuta dituzten aldagaiekin erabiltzen da.
Goiko muturrak lotzen badira, MAIZTASUN POLIGONOA lortzen da.
- 16SEKTORE DIAGRAMABereziki aldagai kualitatiboekin erabiltzen da. Beti maiztasun erlatiboak %etan.

Information
- Description
- Flashcards on ESTATISTIKA _ OINARRIZKO KONTZEPTUAK, created by NEKANE GARASA on 17/03/2020.
- Created by
- NEKANE GARASA
- Views
- 714
- Tags
- Rating