Flashcards
Zelulen ugalketa

Cards in this deck (37)
- 11. Zeintzuk dira bizidunen ugalketa motak?Asexuala
eta sexu bidezkoa - 22. Ugalketa asexualaren ezaugarriak aipatu- Izaki bakar batek parte hartzen du
- zelula batetik, banako berriak zelulabakarretan.
- gorputz atal batetik banako berriak sortzea - zatiketa. - 33. Sexu bidezko ugalketaren ezaugarriak aipatu- gametoak beharrezkoak dira
- ez dira beti bi banako behar (hermafroditoetan)
- ernalketaz zigotoa sortu
eta gero enbrioia - 44. Zer da ernalketa?Gameto biak elkartzea (espermatozoide eta obulua)
- 55. Bi ernalketa motak aipau- Kanpo ernalketa (uretan)
- Barneko ernalketa (lurreko animalietan) - 66. Ugalketa asexualaren abantailak eta desabantailakAbantailak: banako batek banako asko sortu ahal ditu azkar batean.
Desabantailak: ondorengo guztiak dira berdintsuak. Egoerak okerrera eginez gero, guztiak desagertuko dira. - 77. Sexu bidezko ugalketaren abantailak eta desabantailakAbantailak: ondorengo guztiak desberdinak dira, aldakortasuna sortuz ; moldaketarako aukera handiagoak izanik.
Desabantailak: gehienetan bi banako behar dira, ugalketa motelduz. - 88. Ziklo zelularrean bi fase bereizten dira: 1. ____________________________ 2. ____________________________1. Interfasea
2. M fasea - 99. Interfasean honako prozesuak gertatzen dira? Kromosomak sortu ADNa banatu ADNa bikoiztu Kromatina sortuADNa bikoiztu, S fasean.
Kromatina sortu, A DN (-) eta histonak (+) elkartuz. - 1010. Kromatina = _________ + ___________ADN (karga negatiboak)
+
Histonak (proteina positiboak) - 1111. Kromosoma = ____________ __________Kromatina kondentsatua
(guztiz biribilkatua) - 1212. Zertarako kromatina?ADNa luzatuta, nukleoa eta zelula bera baino askoz luzeagoa delako. Biribilkatu behar da laburtzeko (histonekin karga negatiboak ezabatuz)
- 1313. Zertarako kromosomak?Material genetiko banatzeko zelula kumeetan.
Kromatina bakoitza guztiz biribilkatzen da eta besteetatik bananduz. - 1414. Noiz eratzen dira kromosomak?Zalula zatiketaren (M fasearen) hasieran,
hau da,
profasean. - 1515. Zelula haploidea zer da?Kromosoma sorta bakarra duena.
Hau da, kromosoma guztiak ezberdinak, beraz, ez dago kromosoma bikoterik.
- 1616. Zelula diploidea zer da?Kromosoma bi sorta ditu.
Hau da, kromosoma bikoteak daude.
- 1717. Kromosoma ........................-k bikoteka daude zelula .....................-etan. Bikote bakoitzean erdiak amagandik jasoak dira eta beste erdiak aitagandik.homologoak
diploideetan - 1818. Kromosoma baten atalak izendatu1. Zentromeroa
2. Besoak
3. Kromatidak
- 1919. Zeintzuk dira homologoak beraien artean?Urdina eta beste urdina homologoak dira, ...etab.
Tamainaz eta formaz berdinak direnak homologoak dira.
- 2020. Kromosoma motak izendatu1. Metazentrikoa
2. Submetazentrikoa
3. Akrozentrikoa
4. Telozentrikoa
- 2121. Zer da kariotipoa?Zelula baten kromosoma multzoa.
Zelula diploideetan bikoteka aurkezten da eta ordenatuta (hurrengo galdera) - 2222. Nola ordenatzen dira kromosomak kariotipoan?1. Tamainaren arabera (lehenengo handienak eta gero txikiagoak)
2. Kromosoma formaren arabera (lehenengo metazentrikoak eta azkenez telozentrikoak) - 2323. Zertarako aztertzen da kariotipoa?Anomalia genetikoak antzemateko: adibidez Down sindromean, kromosoma bat soberan ikusten da.
- 2424. Mitosiaren definizioa emanZela bat zatitzen da bi zelula kume emanez. Zelula kumeak genetikoki berdinak dira eta amaren berdinak.
Hau da, amaren kromosoma kopuru berdina dute. - 2525. Mitosiaren funtzioak- Zelula bakarretan, ugalketa
- Zelulaniztunetan:
+ enbrioiaren garapena
+ banakoaren hazkundea
+ zelula eta ehunak berriztea - 2626. Mitosiaren faseak aipatu orden batean1. Profasea
2. Metafasea
3. Anafasea
4. Telofasea - 2727. Profasean ..................... sortzen dira eta ........................ desagertzen dakromosomak
nukleoa - 2828. ......................an ............................ banandu egiten dira eta poloetarantz abiatzen diraAnafasean
kromatidak - 2929. Egia ala gezurra: Zatiketa zelularra telofasearekin amaitzen da.Gezurra; telofasearekin nukleo zatiketa amaitzen da.
Zitozinesia eman behar da jarraian. Zitoplasma bitan banatzea. - 3030. Zitozinesia modu berean ematen da zelula guztietan?Ez.
Animalia zeluletan zelula erdituk estutzen da (estrangulatu) banatu arte.
Landare zeluletan erditik pareta berria sortzen da. - 3131. Meiosian ........ zatiketa ematen dira, lehenengokoan kromosoma kopurua .................. jeisten da.bi
erdira - 3232. Meiosian zelula kumeak ..................(berdinak/desberdinak) dira eta ................. (haploideak/diploideak) dira. Gero g......................otan bihurtuko dira.desberdinak
haploideak
gameto - 3333. Meiosia eta mitosia bereizteko, meiosiaren I zatiketaren bi fase dira bereizgarriak (oso desberdinak): ................................. eta ........................I profasea: kromosoma homologoek
zatiak trukatzen dituzte
I anafasea: Kromosoma homologoak osorik banantzen dira. - 3434. Zergatik da beharrezkoa 2. zatiketa meiosian?Kromosomak oraindik bi kromatida dituztelako.
II zatiketa meiosia bezala ematen da, eta II anafasean kromatidak banatu egiten dira. - 3535. Mitosia eta meiosiaren zelula kumeak konparatu.Mitosian: 2 zelula berdinak eta diploideak.
Meiosian, 4 zelula desberdinak (gametoak) eta haploideak. - 3636. Meiosiaren garrantzia aipatu: 1 .............................................. 2 ..............................................1. Kromosoma kopurua murriztea (gameto haploideak, gero ernalketan kromosoma kopuru normala berreskuratzeko.
2. Aldakortasuna eman, banakoen moldaketa errazteko. - 3737. Egia ala gezurra? Gametoak meiosi bidez zatitzen dira.GEZUR IZUGARRIA eta ohiko akatsa (kontuz)
Gametoak ez dira zatitzen (haploideak)
Aldiz, elkartzen dira ernalketan, kromosoma kopurua berreskuratuz eta zigotoa (diploidea) sortuz.