Mind map
Bihotz-Biriketako Suspertzea
Map content
Bihotz-Biriketako Suspertzea
Konorterik ez duen pertsona bat aurkitzerakoan, zer egin behar dugu?
- Konortea ea baduen egiaztatu
- Ozen hots eginez eta sorbaldetatik astinduz, baina ez bortitzegi
- Biktimak ERANTZUTEN BADU
- Lekua segurua bada, dagoen bezala utzi
- Laguntza behar badu, 112ra deitu
- Biktimak EZ BADU ERANTZUTEN
- Ahoz gora jarri, arnasten badu egiaztatzeko kopeta-kokots mugimenduaz lagundu (10 segunduko iraupena)
- Kokotxa goraka eraman, esku bat kopetan eta bestea kokotxan jarrita. Kokotxako eskuko erpuruarekin ahoa ireki, horrela arnasbidea irekiko da. Belarria biktimaren ahora gerturatu bere bularrari begiratuz, arnasketekin igotzen den ikusteko. Era berean, airea ateratzen den entzun eta masailean sentitu.
- Biktimak ARNASTEN BADU
- Alboko segurtasun-jarreran ipini, alde batera begira, eta 112ra deitu egoera ez dela aldatzen etengabe egiaztatzen
- Biktimak ARNASTEN EZ BADU
- 112ra berehala deitu eta bularraldea desestali bihotz-masajea hasteko
- Sartu behar den airea biriketan daukagun airea da. Aurretik ez da arnasketa sakonik egin behar, eta aireztapena eta gero, aire guztia ateratzen utzi behar da. Bigarren aireztapena eman eta bihotz-masajearekin hasi.
- Esku bat bularrezurraren gainean jarri eta beste eskua aurrekoaren gainean ipini. Besoak luzatu biktimarekiko perpendikularki egonik. Konpresioak hasi, sorbaldak erortzen utziz. Bularraldea 5 cm hondoratu gutxienez, eta presioa eskuaren oinarriarekin egin. Konpresioen artean bularraldea erabat zabal dadin utzi, eskuak bularretik kendu gabe.
- 30 konpresio eta 2 aireztapen egin. Edozerrengatik ezin balira aireztapenak eman, bihotz-masajea etengabe egin, etenaldiak saihestuz (egokiena minuturo 100 konpresio).
- Bentilazio artifiziala egiterakoan, arnasbidea kopeta-kokotxa mugimenduarekin ireki. Kopetako eskuko erpurua eta erakuslearekin sudurtzuloak itxiko ditugu. Aldi berean, beste erpuruarekin ahoa ireki. Ahoa berarengana gerturatu, haren ezpainak gureekin erabat inguratu eta airea astiro insuflatu. Sartu behar den airea biriketan daukaguna da.