GoConqr has a new look! Let us know what you think.

Notes

Espainiako Nekazaritza Paisaien sintesia

urdax8 Geografía Selectividad Spanish 1 page

Content of the notes (1)

Page 1

Nekazaritza- paisaia landa espazioak duen morfologia da.

Morfología hori inguru naturalaren eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren arteko konbinazioa da.

ESPAINIA HEZEKO NEKAZARITZA PAISAIA

Faktore Fisikoak: Lurralde lau gutxi

Klima: Ozeaniko euritsua

Nekazaritza egiturak: Biztanleria ugaria tradizioz, gaur egun adinekoa (landa exodoa). Populatze nagusia sakabanatu tartekatua. Nekazariak ustiategi txikien (minifundioak) jabe dira lursailak bata bestetik urrun daude eta mekanizazioa zaila.

Lurzorua batez ere abeltzaintzarako.

Nekazaritza: Ez du azalera handirik. Kostaldean, baratzeak haranen behealdean daude. Prezipitazioak erregularrak direnez "Lehorreko Nekazaritza" praktikatzen da, lur hezeei ez direlako ureztatu behar. Iraganean polilaborantza. Barazkiak eta frutak (patata, fruta arbolak eta mahastia) familiak kontsumitzeko. Kalitate eskasenenko lurzoruetan zekalea edo garagarra. Gaur egun polilaborantza galduz doa eta nekazaritza espezializatu egin da. Baratzeko laborantzetan eta abereentzako bazkarako landareetan.

Abeltzaintza: Garapenerako jarduera ekonomiko garrantsitzuena. Behi aziendak nagusi; haragirako erregimen estentsiboa, esnerako erregimen intentsiboa.

Basogintza: Altzarien industria edo paper pasta lortzea da helburua.

PENINTSULAREN BARRUALDEKO NEKAZARITZA PAISAIA

Faktore fisikoak: 2 goi lautadak eta Ebroren sakonunea hartzen ditu. Altuera handiko erliebea nagusi.

Klima: Mediterraneo Kontinentalizatua.

Nekazaritzako egiturak: Biztanleria emigratu egin du eta beraz urria da. Herri txikiak Duero eta Ebro haranean eta handiak penintsularen hegoaldeko erdian. Ustiategiak minifundioak Duero eta Ebron; Jabetza handiak (Ez dira latifundioak ez direlako ailegatzen baina minifundioak ezta) bi Gazteletan. Lurzoruaren erabilera askotarikoa.

Nekazaritza: Lehorreko sailan goi ordoki eremuetan eta landa zabaletan laborantza estentsiboak egiten dira, "Hirukote mediterraneoa" (zerealak, mahastia, olibondoa). Iraganean, zerealak lugorriarekin txandakatzen ziren, mahastiak eta olibondoak berriz almendrondoa eta algarrroboarekin. Garagarra ageri da; eta lugorri osoaren ordez, erdia ezarri da eta ekilorea erabiltzen da.

Ureztaketari esker ustiaketa intentsiboagoa izan daiteke. Tradizioz, espazio ureztaketa gora egin du, produkzioa dibertsifikatu egin ahal izan da: industria- landareak azukre erremolatxa.

Abeltzaintza: Garrantzia du inguru batzuetan. Gaztelako lehorreko sailetan eta Ebroren depresioan, ardiak dira nagusi. Gaztela eta Leonen esnea lortzeko behi aziendak ugaritu baita txerrienak. Extremaduran, angioa Salamancarantz, Zamorarantz eta Andaluziarantz. Nekazaritzako eta abeltzaintzarako erabilitako ustiategi handia da (artea eta artelatza). Angio tradizionala, abeltzaintzarako erabiltzen zen, ardiak eta txerriak, eta bigarren mailan behientzat. Gaur egun, behiek pisu erlatiboago handiagoa dute; lurzoru hobeko nekazaritza mekanizaturako erabiltzen dira; eta beste batzuk, ehizarako.

Basogintza: Soriako Tierra Pinariega delakoan, Pinuak daudelako.

MEDITERRANEO NEKAZARITZA PAISAIA

Faktore fisikoak: Mediterraneo kostaldea eta kostalde aurrea hartzen ditu. Orokorrean laua eta kostaldetik hurbil, mendi baztuk kosta aurrean.

Klima: Mediterraneo kostaldekoa da.

Nekazaritza egiturak: Biztanleria ugaria, tradizioz sakabanatua baina exodoa zela eta gaur egun urria da. Lurraren jabetza normalean minifundioak sail ureztatuetan. Lehorreko sailetan, jabetza handiak eta ertainak dira Valentzia, Murtzia eta soilik handiak mendebaldeko Andaluzian.

Nekazaritza: Laborantza ureztatuei mesede egiten dieten faktoreak tenperatura leunak, intsolazio handia, erliebearen babesa (mendiak). Fruta tropikalak ekoizten dituzte Malagako zuloguneetan. Lehorreko laborantzak Guadalquivirren haraneko landazabaletan aurreko inguru menditsuetan zerealak, mahastia, olibondoa, almendrondoa, gatza eta arroza dira nagusi Mallorcako barrualdean.

Abeltzaintza: Behiak eta txerriak katalunian. Ardiak eta ahuntzak lehorreko sailetan eta korridetarako zezenak, Guadalquivir ibaiaren ertzean.

Basogintza: Garrantzia eskasa du, salbuespena Huelvan.

MENDIKO NEKAZARITZA PAISAIA

Faktore fisikoak: Altuera handiko erliebea eta aldapa handiak.

Klima: Negu hotzak eta prezipitazio ugariak elur itxuran.

Nekazaritza egiturak: Biztanleria oso dentsitate txikia du landa exodoaren ondorioz. Ustiategi txikia da nagusi. Udalerriaren jabetza publikoko basoak eta larreak ere badaude. Lurzoruaren erabilerak askotarikoak dira.

Nekazaritza: Urria, kostaldeko inguru ureztatuetan monolaborantza (platanoa,tomatea, patata goiztiarra) plastikopeko laborantzak (pepinoa, piperra, loreak) eta laborantza tropikal berriak (papaia, mangoa, anana eta aguakatea) dira nagusi.

Abeltzaintza: Urria da.

Basogintza: Pinudietako eta Laurisilvaren egurra erabiltzen dute ikatzarako, eraikuntzarako...

Information

Description
Selectividad Geografía Note on Espainiako Nekazaritza Paisaien sintesia, created by urdax8 on 03/04/2015.
Created by
urdax8 · Apr 2015
Updated
Feb 19, 2016
Views
147
Rating

Feedback

What is it about?

What do you think of the new look?

How do you like it?