Antolakuntza 2. Gaia

Description

- Antolakuntza Quiz on Antolakuntza 2. Gaia, created by Mikel Ponce Blanco on 15/01/2018.
Mikel Ponce Blanco
Quiz by Mikel Ponce Blanco, updated more than 1 year ago
Mikel Ponce Blanco
Created by Mikel Ponce Blanco over 6 years ago
52
1

Resource summary

Question 1

Question
Planteamendu instituzionalek hainbat helburu betetzen laguntzen du. Ondoren idatzitakoen artean zein da horietako helburua ez dena?
Answer
  • Inprobisazioa eta ohikeria bultzatzen ditu, naturaltasuna eta sormena bultzatuz.
  • Berrikuntza-prozesuak zuzentzea.
  • Jardunetan koordinazioa eta jarraipena bermatzea.
  • Eskola elkarteko kide guztien inplikazioa errazten -prozesua parte-hartzean oinarritzen den neurrian- eta baita ere haien interesak atzna.

Question 2

Question
Ikastegiaren proiektuaren konfigurazioari dagokionez, zeintzuk dira epe ertain-luzeko planteamendu instituzionalak?
Answer
  • Ikastetxearen Hezkuntza-Proiektua, Ikastetxearen Curriculum-Proiektua eta Barne Araudia.
  • Ikastetxearen Hezkuntza-Proiektua, Ikastetxearen Curriculum-Proiektua eta Urteko Plana.
  • Ikastetxearen Hezkuntza-Proiektua, Ikastetxearen Curriculum-Proiektua eta Oroitza Txostena.
  • Ikastetxearen Hezkuntza-Proiektua, Ikastetxearen Curriculum-Proiektua eta Urteko Aurrekontua.

Question 3

Question
Alderdi didaktikoak garatzean antzematen diren hiru behar daudela ezaguna da. Zeintzuk dira hiru behar horiek?
Answer
  • Autonomia, ordutegi malguak eta irakasleen prestakuntza zaintzea .
  • Autonomia, ordutegi zehatz eta finkatuak eta irakasleen prestakuntza zaintzea.
  • Etengabe administrazioei lotuta egotea, ordutegi malguak eta irakasleen prestakuntza zaintzea.
  • Autonomia, ordutegi malguak eta irakasleek prestakuntza haien kontu egin behar izatea.

Question 4

Question
Zeintzuk dira ikastegiko helburu instituzionalak baldintzatzen dituzten azpisistemak?
Answer
  • Ikastetxea, hezkuntza-azpisistema, hurbileko azpisistema soziokulturala eta azpisistema soziokulturala.
  • Ikastetxea, eskola-azpisistema, hezkuntza-azpisistema, hurbileko azpisistema soziokulturala, azpisistema soziokulturala eta herrialdeko azpisistema soziokulturala.
  • Ikastetxea, hezkuntza azpisistema, hurbileko azpisistema soziokulturala, azpisistema soziokulturala eta herrialdeko azpisistema soziokulturala.
  • Ikastetxea, eskola-azpisistema, hezkuntza-azpisistema, hurbileko azpisistema soziokulturala eta azpisistema soziokulturala

Question 5

Question
Zein da zentro autonomo bati esleitzen zaion lehenengo dema?
Answer
  • Lortu nahi dituzten helburuak zehaztea.
  • Ikasleen autonomia ahalbidetuko duen sistema ezartzea.
  • Urteko Planean eskolaren autonomia handiagoa ahalbidetuko dituzten jarduerak planteatzea.
  • Arau berriak sortzea.

Question 6

Question
Zerk hondatzen du ikaskuntza eta ikasleen garapen psikologikoa?
Answer
  • Zigorrek eta sari estrintsekoek.
  • Motibazioa eta jokamolde positiboek.
  • Jokabide txarrek.
  • Aurreko aukera guztiek.

Question 7

Question
Zer beharretik sortzen da Barne Araudia (BA)?
Answer
  • IHP-k zein ICP-k prozedura eta jarduteko modu zehatzak eskatzen dituztelako operatiboak izateko
  • Ez da behar batetik sortu
  • Planifikaturiko ekintzek sortarazten dituzten gastuen aurreikuspena jasotzeko
  • Etorkizuneko jarduna hobetzeko eta bere eragina gainontzeko txostenetara luzatzeko.

Question 8

Question
Zein ez da antolamenduaren elementuetariko bat?
Answer
  • Guztiak dira zuzenak
  • Pertsonen arretari garrantzia ematea
  • Ikaskuntza demokratikoa sustatzea.
  • Familia zein komunitatearekiko harremanak.

Question 9

Question
Oroitza Txostena edo memoria zertarako izan daite tresna egokia ondo erabiltzen bada?
Answer
  • Berrikuntza zein hobekuntza bideratzeko
  • Irakasle bakoitzaren egunerokoa bezala erabiltzeko
  • Oroitza Txostena ez du ezertarako balio.
  • Eskola-elkarteko kide guztien jokabide koherente eta koordinatua ahalbidetzeko

Question 10

Question
Alderdi didaktikoa garatzean zein behar antzematen dira?
Answer
  • Autonomia, ordutegi malguak, irakasleen prestakuntzaren zainketa.
  • Baliabideak, aurrekontu egokia, autonomia
  • Ordutegi zehaztuak, irakasleen prestakuntza, baliabide material egokiak.
  • Curriculumaren zehaztapena, ordutegi zehaztuak, irakasleen prestakuntza.

Question 11

Question
Non finkatzen dira harreman sendoenak?
Answer
  • Eskola txikietan
  • Eskola handietan
  • Biak dira zuzenak
  • Bat ere ez.

Question 12

Question
Curriculum mailan garrantzitsua da:
Answer
  • Biak dira zuzenak.
  • Ebaluazioan ulermena eta sakontasuna bilatu behar dira, memorizazioa baino haruntzago joanez.
  • Curriculuma funtsezko kontzeptuetan zentratu beharko litzateke eta horietan sakontzeko aukera ematea.
  • Bat ere ez da zuzena.

Question 13

Question
Ikastegiaren proiektuaren konfigurazioari dagokionez, zeintzuk dira epe laburreko planteamenduak?
Answer
  • Urteko plana, Urteko aurrekontua eta Oroitza txostena edo memoria.
  • Urteko plana, Urteko aurrekontua eta Barne araudia.
  • Urteko plana, Oroitza txostena edo memoria eta Ikastetxearen Hezkuntza-proiektua.
  • Urteko aurrekontua, Barne araudia eta Ikastetxearen Hezkuntza-proiektua.

Question 14

Question
Zenbat ezaugarri ditu Ikaskuntza-eredua eta berari lotutako alderdi didaktikoak?
Answer
  • Bost
  • Sei
  • Hiru
  • Lau

Question 15

Question
Nork esaten du esaldi hau? “Entzun ondoren, ahaztu egiten dut; ikusi ondoren, gogoratu egiten dut; egin eta gero ulertu egiten dut”
Answer
  • Darling-Hammond-ek .
  • Serafín Antunez
  • Pio Baroja
  • Bat ere ez

Question 16

Question
Hauetako zen ez da ikaskuntza-eredua eta berari lotutako alderdi didaktikoaren ezaugarria?
Answer
  • Irakasleen prestakuntza.
  • Ikaskuntza aktibo eta sakona.
  • Benetako errendimendua lortzen saiatzea.
  • Aniztasuna baloratzea.

Question 17

Question
Hauetako zein ez da epe laburreko planteamendua?
Answer
  • Barne araudia.
  • Urteko plana.
  • Urteko aurrekontua
  • Memoria

Question 18

Question
Zer da Ikastetxearen Hezkuntza-Proiektua?
Answer
  • Erreferente orokorra dugu eskola-elkarteko kide guztiek ahaleginak bideratzeko
  • Curriculumaren zehazpena egiten da.
  • Planifikaturiko ekintzek sortarazten dituzten gastuen aurreikuspena jasotzen da.
  • Ikastegi batek aldi jakin baterako egiten duen antolamenduaren plangintza da.

Question 19

Question
Zer da eskolako urteko plana?
Answer
  • Ikastegi batek alde jakin baterako egiten duen antolamenduaren plangintza da.
  • Txosten honetan curriculumaren zehazpena egiten da
  • Txosten honek baloreak, jokabideak, jarrerak eta abar esplizitatzen ditu.
  • Guztiak okerrak dira

Question 20

Question
Nolakoa izango da ikaskuntza -ereduaren zehazpena?
Answer
  • Zentrala
  • Horizontala
  • Bertikala
  • Zirkularra

Question 21

Question
Linda Darling-Hammond-ek zenbat faktore faktore irudikatzen ditu ikaskuntza eredua zein horren ondorio didaktiko eta antolamenduzkoak irudikatzeko?
Answer
  • Bederazti
  • Bost
  • Sei
  • Hamabi

Question 22

Question
Ikastegiaren proiektuaren konfigurazioan epe ertain-luzeko planteamendu instituzionalak eta epe laburreko planteamenduak daude. Zeintzuek osatzen dituzte epe laburreko planteamenduak?
Answer
  • B eta D aukeretakoak dira zuzenak, bi aukeretan ageri direnek osatzen dituzte epe laburreko planteamenduak.
  • Urteko plana eta urteko aurrekontua.
  • Urteko hizkuntza plana, urteko plana, urteko aurrekontua eta oroitza txostena edo memoria.
  • Oroitza txostena edo memoria

Question 23

Question
A lderdi didaktikoak garatzean zein beharrei erreparatu behar diegu?
Answer
  • Autonomia, ordutegi malguak eta irakasleen prestakuntza zaintzea.
  • Autonomia
  • Ebaluazioa
  • Denak desegokiak

Question 24

Question
Zenbat dira Ikaskuntza-eredua gauzatzeko behar diren antolamenduaren elementuak?
Answer
  • Lau
  • bi
  • hiru
  • sei

Question 25

Question
Ikastegiaren eta hezkuntza-sistemaren arteko erlazioetan zein da funtsezko alderdia?
Answer
  • Autonomia
  • Burokrazia
  • Ez parte hartzea
  • Bat ere ez

Question 26

Question
Nolakoak izan behar dira zentroak?
Answer
  • Ikastegietan proiektuak zehazten dira, horretarako ikaskuntza ereduak eta zentroko ikasleen ezaugarriak kontuan hartu behar dira. Beraz, ez dira elementu isolatuak gizartean txertatutako elementuak baizik.
  • Ikastegiak elementu isolatuak dira eta hezkuntza proiektuak aurretik zehaztuak egon ohi dira.
  • Ikastegiak ez dira elementu isolatuak, hezkuntza sisteman txertatutako elementuak baizik. Baina ez dira hezkuntza proiektuak zehazten
  • Ikastegietan ez dira hezkuntza proiekturik zehazten, eta beraz ikaskuntza ereduak eta ikasleen ezaugarriak ez dira kontuan hartzen.

Question 27

Question
Azpisistema soziokulturala eta hezkuntza sistemak lotura daukate?
Answer
  • Bai, gizarte bakoitzak eskari espezifikoa egiten du hezkuntza eta eskolari begira.
  • Ez, leku guztietan hezkuntza berdina ematen da ingurunea kontuan hartu gabe.
  • Bai, hezkuntzak gizartearen eskaerei erantzuten die baina garapen indibiduala kontuan hartu gabe.
  • Ez, hezkuntza sistema ez da azpisistema soziokulturalik existitzen.

Question 28

Question
Ikastegiek autonomia daukate?
Answer
  • Bai, autonomia funtsezko alderdia da. Zentroen eta Administrazioaren arteko harremanak estuak dira.
  • Ez, hezkuntza sistemak zentroaren autonomia guztia beregan hartzen du.
  • Ez, ikastegiek ez daukate autonomiarik, izatekotan ez lirateke hezkuntza sisteman sartuko.
  • Ez, hezkuntzarekin zerikusia duten zentroek ez dute autonomiarik.

Question 29

Question
Erlazio motaren arabera autonomia maila desberdina izan daiteke?
Answer
  • Bai, autonomia baxua izango da presio araugilea altua denean. Eta kontran, presio araugile baxua denean autonomia altua izango da.
  • Ez, autonomia maila berdina izango dute zentro guztiek.
  • Bai, baina normalean zentro guztiek autonomia berdina izango dute.
  • Ez, zentro guztiek autonomia maila berdina izango dute legediak horrela adierazten duelako.

Question 30

Question
Ikastegiek erlazioa daukate ingurune soziokulturalekin?
Answer
  • Bai, pertsonen garapena ingurune soziokultural zehatzetan burutzen da.
  • Ez, ingurune soziokulturala alde batean uzten dute.
  • Bai, baina soilik hezkuntza ez-formaleko eskolak.
  • Ez, ez dira testuinguruetan integratzen

Question 31

Question
Ikastegiaren proiektuaren konfigurazioa nolako bereizketa egiten da?
Answer
  • Bi planteamendu instituzionaletan zatituak daude, epe laburrekoak eta epe ertain luzekoak.
  • Planteamendu bakarra dago eta horren barruan izaera pragmatikoa eta izaera operatiboa dago.
  • Izaera pragmatikoa eta nolabaiteko egonkortasuna kontuan hartzen da.
  • Izaera operatiboa eta planteamenduak burutzea ahalbidetzen du.

Question 32

Question
Epe ertain-luzeko planteamendu instituzionalak zer helburu du?
Answer
  • Izaera programatikoa eta egonkortasuna dute helburu.
  • Izaera operatiboa eta izaera programatikoa dute helburu.
  • Egonkortasuna eta izaera operatiboa dute helburu.
  • Izaera operatiboa eta planteamenduak burutzea dute helburu.

Question 33

Question
Epe luzeko planteamendu instituzionalek zer dute helburu?
Answer
  • Izaera operatiboa eta planteamenduak burutzea dute helburu
  • Izaera operatiboa eta izaera programatikoa dute helburu.
  • Egonkortasuna eta izaera operatiboa dute helburu.
  • Izaera programatikoa eta operatiboa dute helburu

Question 34

Question
Epe ertain-luzeko planteamendu instituzionaletan zein atal sartzen dira?
Answer
  • Hezkuntza-proiektua, barne araudia eta curriculum proiektua.
  • Barne araudia eta curriculum proiektua.
  • Hezkuntza-proiektua eta barne araudia.
  • Hezkuntza-proiektua, barne araudia, curriculum proiektua eta urteko plana

Question 35

Question
Epe luzeko planteamendu instituzionaletan ze atal sartzen dira?
Answer
  • Urteko plana, Urteko aurrekontua, oroitza txostena edo memoria eta programazioa.
  • Hezkuntza-proiektua, urteko plana eta barne araudia
  • Urteko plana, memoria eta programazioa.
  • Hezkuntza-proiektua, urteko aurrekontua eta programazioa

Question 36

Question
Nola landu proiektuak?
Answer
  • Proiektuak lasaitasunez elaboratzea, zentroaren egoera errealetik abiatzea, plangintza egitea, zuzendaritza-talde sendoen sostengua eta laguntza izatea, beharrezko baliabideak eskatzea, administrazioek ez lituzkete zentroak presionatu behar, errorearen posibilitatea onartzea, plangintza ikasleen premien arabera orientatzea.
  • Proiektua lasaitasunez elaboratzea, errorearen posibilitatea onartzea eta ikasleen premien arabera orientatzea.
  • Beharrezko baliabideak eskatzea, lasaitasunez elaboratzea eta errorearen posibilitatea onartzea.
  • Proiektua lasaitasunez elaboratzea, errorearen posibilitatea onartzea, ikasleen premien arabera orientatzea eta beharrezko baliabideak eskatzea.

Question 37

Question
Linda Darling-Hammond- ek (2001) zenbat faktore erabiltzen ditu ikaskuntza eredua zein den adierazteko?
Answer
  • Zentro osoak konpartitutako proiektua, taldekatzeak, ingurunea, denbora, kultura konpartitua, klima, irakasleen prestakuntza, autonomia eta metodologia didaktikoa.
  • Zentro osoak konpartitutako proiektua, taldekatzeak, denbora eta kultura konpartitua.
  • Taldekatzeak, denbora, kultura konpartitua eta klima.
  • Zentro osoak konpartitutako proiektua, taldekatzeak, ingurunea eta denbora.

Question 38

Question
Linda Darling-Hammond-ek (2001) erdigunetzat hartzen du eskolek ahalbidetzen duten…
Answer
  • Ikaskuntzaren kalitatea.
  • Ikastetxearen antolakuntza.
  • Antolamenduaren eredua.
  • Aurreko guztiak.

Question 39

Question
Zertarako hartzen du Linda Darling-Hammond-ek (2001) hori erdigunetzat?
Answer
  • Ikasgelaren zein zentroaren jarduna antolatzeko
  • Ikaskuntzaren helburuak zehazteko
  • Kultura sustatzeko
  • Irakasleen prestakuntza maila ikusteko.

Question 40

Question
Zerekin dago zuzenki lotuta Irakaskuntza – eredua?
Answer
  • Metodologia didaktikoekin
  • Ikaskuntzan kultura sartzearekin
  • Irakasleen prestakuntzarekin.
  • Aurreko guztiekin.

Question 41

Question
Linda Darling-Hammond-ek (2001) ikaskuntza eredua zein horren ondorio didaktiko eta antolamenduzkoak irudikatzeko erabiltzen dituen 9 faktoreetako batzuk dira:
Answer
  • Ingurunea, taldekatzeak, irakasleen prestakuntza eta autonomia.
  • Ingurunea, klima eta emozioak.
  • Klima eta kokapen geografikoa.
  • Ez dago erantzun zuzenik.

Question 42

Question
Ikaskuntza-eredua eta berari lotutako alderdi didaktikoak biltzen dituen bost ezaugarrietako batzuk dira:
Answer
  • Guztiak zuzenak dira.
  • Ikaskuntza aktibo eta sakona.
  • Aniztasuna baloratzea.
  • Ikasleen garapen ebolutiboa kontuan izatea.

Question 43

Question
Darling-Hammond-ek (2001) ondoko esaera zaharra erabiltzen du kontzeptua azaltzen hasteko:
Answer
  • “Entzun ondoren, ahaztu egiten dut; ikusi ondoren, gogoratu egiten dut; egin eta gero ulertu egiten dut”.
  • “Entzun ondoren gogoratu egiten dut; ikusi ondoren ahaztu egiten dut”.
  • “Entzun ondoren ikasi egiten dut; egin eta gero ulertu egiten dut”.
  • “Entzun ondoren, ahaztu egiten dut; ikusi ondoren ulertu egiten dut”.

Question 44

Question
Darling-Hammond-entzat (2001) inportantea da curriculum mailan honela jokatzea:
Answer
  • Ebaluazioan ulermena eta sakontasuna bilatu behar dira, memorizazioa baino haruntzago joanez.
  • Memorizazioa nahitaezkoa izan behar da eta edukiak barneratu behar dituzte
  • Curriculuma funtsezko kontzeptuetan zentratu beharko litzateke eta horietan sakontzeko aukera ematea. Hobe da hori, sakontasun gutxiko zein datuz jositako programak baino.
  • Denak oker daude

Question 45

Question
Inportantea da oso ikasleei beren lanak auto ebaluatzeko aukera ematea, aurretik xedaturiko irizpideak oinarritzat hartuz. Zentzu horretan _________ dugu laguntza handiko tresna.
Answer
  • Portfolioa.
  • Memoria.
  • Curriculuma.
  • Urte osoko plana.

Question 46

Question
Ikasleen interesak… (hauteako bi aukeratu)
Answer
  • Beren gaitasunen adierazleak dira.
  • Beren ikaskuntza-prozesuen eragileak dira.
  • Ez dago erantzun zuzenik.
  • Bere hizkunzta mailaren adierazle

Question 47

Question
Aniztasuna…
Answer
  • Guztiak zuzenak dira.
  • Ez da arazoa.
  • Irakasleen prestakuntza sendoa eskatzen du.
  • Plus positibo bat izan daiteke.

Question 48

Question
Aniztasunean sustaturiko ikaskuntza garatzeko oinarrizko alderdiak…
Answer
  • Ikasleen arteko kolaborazioa hala nola ikasleen eta irakasleen artekoa.
  • Ikasleen autonomia.
  • Curriculumaren atalak.
  • Guztiak okerrak dira.

Question 49

Question
Pertsonen arretari ematen dioten egiturak :
Answer
  • Jarraitutasuna, elkarrenganako errespetua eta eskolaren tamaina.
  • Jarraitutasuna eta autonomia.
  • Autonomia eta eskolaren tamaina.
  • Errespetua eta aniztasuna.

Question 50

Question
Alderdi didaktikoak garatzean antzematen diren hiru beharrak:
Answer
  • Autonomia, ordutegi malguak eta irakasleen prestakuntza zaintzea.
  • Autonomia, kultura aniztasuna eta ordutegi malguak.
  • Ordutegi malguak, kultura aniztasuna eta irakasleen prestakuntza zaintzea.
  • Guztiak okerrak dira.

Question 51

Question
Zer da erakunde bat?
Answer
  • Erakundea kolektibitatea da hurrengo ezaugarriak dituena: gutxi-asko identifikagarriak diren mugak, arau-ordena, aginte-mailak eta komunikazio-zein pertenentzia-sistema koordinatuak. Kolektibitate horrek nolabaiteko iraupena du ingurune zehatz batean eta –zentzu orokorrean- helburu-multzo bati loturiko jardunak burutzen ditu.
  • Erakundea indibiduala da hurrengo ezaugarriak dituena: gutxi-asko identifikagarriak diren mugak, arau-ordena, aginte-mailak eta komunikazio-zein pertenentzia-sistema koordinatuak. Talde indibidual horrek nolabaiteko iraupena du ingurune zehatz batean eta –zentzu orokorreanhelburu-multzo bati loturiko jardunak burutzen ditu.
  • Erakundea kolektibitatea da hurrengo ezaugarriak dituena: asko identifikagarriak diren mugak, arau, aginte-mailak eta komunikazio-zein pertenentzia-sistema koordinatuak. Kolektibitate horrek iraupen handia du ingurune zehatz batean eta –zentzu orokorrean- helburu-multzo bati loturiko jardunak burutzen ditu.
  • Erakundea kolektibitatea da hurrengo ezaugarriak dituena: asko identifikagarriak diren mugak, arau, aginte-mailak eta komunikazio-zein pertenentzia-sistema koordinatuak. Talde indibidual orrek nolabaiteko iraupena du ingurune zehatz batean eta –zentzu orokorrean- eduki-multzo bati loturiko jardunak burutzen ditu.

Question 52

Question
Zer da sistema bat?
Answer
  • Sistema elkarreraginean dagoen elementu-multzoa da
  • Sistema elkarreraginean dagoen elementu garrantzitsuena da.
  • Sistema elementu ezberdinez osatutako multzoa.
  • Sistemak elkarreraginean dauden elementu amaigabeak dira.

Question 53

Question
Zenbat motatakoak izan daiteke sistemak?
Answer
  • Sistema hertsiak eta irekiak daude.
  • Sistema txikiak eta irekiak daude.
  • Sistema txikiak eta sistema handiak daude
  • Sistema anitzak daude.

Question 54

Question
Zeintzuk idazleek aritu dira ikuspegi sistematikoan?
Answer
  • Gaillard, Piscitelli eta Bronstein.
  • Piscitelli, Bronstein eta Presthus.
  • Bronstein, Presthus eta Antunez
  • Bronstein, Presthus eta Gaillard.

Question 55

Question
Zein tokitan koka ditzakegu erakundeak?
Answer
  • Erakundeak elkarrizketa-prozesuetan existitu eta baita beraietatik sortu ere egin dira.
  • Erakundeak ekintzako-prozesuetan existitu eta baita beraietatik sortu ere egin dira.
  • Erakundeak aukerak sortzeko prozesuetan existitu eta baita beraietatik sortu ere egin dira.
  • Erakundeak aldaketa-prozesuetan existitu eta baita beraietatik sortu ere egin dira.

Question 56

Question
Esan dezakegu, burokraziak alderdi positiboak dituela?
Answer
  • Bai.
  • Ez.
  • Bai baina ez dira kontuan hartzen.
  • Bai, baina ez dira aipatu behar.

Question 57

Question
Zeintzuk dira burokraziaren alderdi positiboak?
Answer
  • Aginte zein errespontsabilitate mailak argi zehaztuta daude. Zereginen konplexutasuna gutxitu egiten da. Prozeduren estandarizapena lagungarria gertatzen da erakunde konplexu bat udeatzeko orduan.
  • Aginte zein errespontsabilitate mailak argi zehaztuta daude. Zereginen sinpletasuna gutxitu egiten da. Prozeduren estandarizapena lagungarria gertatzen da erakunde konplexu bat kudeatzeko orduan.
  • Aginte eta errespontsabilitate mailak argi zehaztuta daude. Zereginen sinpletasuna handitzen da. Prozeduren estandarizapena lagungarria gertatzen da erakunde sinple bat kudeatzeko orduan.
  • Agintee- zein errespontsabilitate-mailak argi zehaztuta daude, porrot egiten du ustekabeko kontuetan eta zereginen konplexutasuna gutxitu egiten da.

Question 58

Question
Zer erakunde mota da eskola?
Answer
  • Erakunde formala, errituzko sistema du, burokrazia da eta izaera berezi eta konplexua dauka hainbat aldetan.
  • Erakunde informala da.
  • Erakunde formala, errituzko sistema du eta izaera berezi eta konplexua dauka hainbat aldetan.
  • Erakunde ez-formala da.

Question 59

Question
Zein baldintza betetzen ditu eskolak erakundea izateko?
Answer
  • Helburuak eta kide egonkorrak ditu, egiturak dauzka eta funtzionamendu arauak ditu.
  • Helburuak betetzen ditu eta kide egonkorrak ditu.
  • Funtzionamenduko arauak ditu eta horiek kide egonkorrak betetzen dituzte.
  • Edukiak, kide egonkorrak, egiturak dauzka eta funtzionamendu arauak ditu.

Question 60

Question
Helburuak dira...
Answer
  • Helburuok orientatu egiten dute antoamenduaren jarduna eta ikastetxearen asmo instituzionalak jasotzen dituzte. Ezplizituak izan daitezke edo ez.
  • Helburuok soilik, orientatu egiten dute antoamenduaren jarduna.
  • Helburuok orientatu egiten dute antoamenduaren jarduna eta ikastetxearen asmo instituzionalak jasotzen dituzte. Ezplizituak izan bhar dira bai ala bai.
  • Helburuok orientatu egiten dute antoamenduaren jarduna eta ikastetxearen helburuak jasotzen dituzte. Ezplizituak izaten dira.

Question 61

Question
Erakundeen eragina gizabanakoengana soilik mugatzen da?
Answer
  • Ez, honen eragina komunitate zein gizarte orkorrorreraino ere zabaltzen da.
  • Bai, soilik gizabanakoengana.
  • Bai eta gizarte orkorreraino ere.
  • Soilik gizabanakoengana eta haien familietara.

Question 62

Question
Zein baliabide motaz ari gara irakasleen prestakuntzaz ari garenean?
Answer
  • Baliabide funtzionalaz.
  • Baliabide intrapertsonala
  • Hau ez da baliabide bezala kontzideratzen.
  • Baliabide materiala.

Question 63

Question
Baliabideak...
Answer
  • Ikastetxeak bere helburuak lortzeko duen ondarea osatzen dute eta eskolako hezkuntza-ekintza garatzeko oinarrizko elementuak dira.
  • Ikastetxeak, soilik bere helburuak lortzeko duen ondarea osatzen dute
  • Ikastetxeak guztion helburuak lortzeko duen ondarea osatzen dute eta eskolako hezkuntza-sistema garatzeko oinarrizko elementuak dira.
  • Eskolako hezkuntza-ekintza garatzeko oinarrizko elementuak dira.

Question 64

Question
Hauetatik zeintzuk dira baliabide funtzionalak?
Answer
  • Denbora, dirua eta prestakuntza.
  • Denbora, dirua, mahaiak, eraikina, prestakuntza…
  • Denbora, mahaiak, eraikina…
  • Denbora, dirua, eraikina, gelak, prestakuntza…

Question 65

Question
Antunez-en arabera …
Answer
  • eskola-erakundea modu askotako elkarreraginetan aritzen den elementu-multzo batek osaturik dago.
  • eskola eta erakundea bananduta dauden kontzeptuak dira.
  • elementu horiek eta beraien arteko erlazioak ez dute eragiten eskolaren kudeaketa osatzen duten eremuetan.
  • Goiko guztiak gezurra dira.

Question 66

Question
Ormetan sinbolo erlijiosoak jartzea, jolas aldiko espazioa modu sexistaz banatua egotea... zer motatako helburuak dira?
Answer
  • Helburu ezkutuak
  • Helburu instituzionalak.
  • Helburu funtzionalak.
  • Helburu estrategikoak.

Question 67

Question
Baliabideak ikastetxeak bere helburuak lortzeko duen ondarea osatzen dute. Zenbat baliabide mota daude?
Answer
  • Hiru daude: pertsonalak, funtzionalak eta materialak
  • Bi daude: pertsonalak eta materialak
  • Hiru daude: pertsonalak, materialak eta estrategikoak
  • Lau daude: pertsonalak, funtzionalak, materialak eta estrategikoak.

Question 68

Question
Hauetatik zein ez da teknologiaren adibide bat?
Answer
  • Arbela digitalak
  • Urteko Programazioa
  • Irakasleen bileretako akordioak
  • Curriculum Plana.

Question 69

Question
Kultura…
Answer
  • guztiak zuzenak dira.
  • ...antolamenduko kideek konpartitzen dituzten esanahien, printzipioen, baloreen eta sinesmenen multzoa da.
  • ...ekintzetan islatzen da eta berezko identitatea antolamenduari ematen dio .
  • ...ez dago idatzita, ez da kuestionatzen eta baldintzatu egiten ditu neurri handi batean ikastetxearen jarduteko moduak.

Question 70

Question
Egiturari buruzko hurrengo esaldietatik zein da gezurrezkoa?
Answer
  • Egitura elementuen artean ez da erlazio-sistema bat ezartzen.
  • Rol batzuk eta funtzio batzuk esleitzen zaizkien unitateak dira.
  • Beren funtzioa ikastegiaren zereginak koordinatzea eta antolatzea da, zentroko helburuak lortzeko.
  • Egitura formala eta informala egon daiteke.

Question 71

Question
Hurrengo esaldietatik bakarrik bat egia da:
Answer
  • Ikastetxeak ez daude isolaturik, gizartean murgilduta daude.
  • Ikastetxeak ez du ingurunean eragiten.
  • Kanpoko elementuak ez dute eraginik ikastetxearen barrualdean.
  • Guztiak gezurra dira.

Question 72

Question
Zentroen funtzionamenduan eragiten duten kanpo elementuak…
Answer
  • Inguruneko maila sozioekonomikoak, gurasoen espektatibak eta balioak dira.
  • Zentroaren ideologia, ikasleen espektatibak eta balioak dira.
  • Inguruneko maila ekonomikoa, balioak eta printzipioak bete-betean jotzen dute eskolaren errealitatean.
  • Ikastetxea isolaturik dagoenez, kanpo elementuek ez dute zentroen funtzionamenduan eragiten.

Question 73

Question
Antunez-ek aipatutako eskolako elementuak hauek dira:
Answer
  • Helburuak, baliabideak, egitura, teknologia, kultura eta ingurunea.
  • Helburuak, baliabideak, teknologia, kultura eta egitura.
  • Helburuak, balioak, egitura, teknologia, kultura eta ingurunea.
  • Helburuak, baliabideak, antolakuntza, teknologia, kultura eta ingurunea

Question 74

Question
Zeintzuk dira baliabide pertsonalak?
Answer
  • Irakasleak, ikasleak, gurasoak, administrazio eta zerbitzue-tako pertsonala eta espezialista desberdinak.
  • Irakasleak, ikasleak eta gurasoak.
  • Zuzendaritza-taldea osatzen dutenak.
  • Ikasleek eta ikasleen gurasoek osatzen dute.

Question 75

Question
Baliabide materialen artean aurkitzen ditugu…
Answer
  • Eraikina, altzariak eta ikasmaterialak.
  • Denbora, dirua eta prestakuntza.
  • Eraikinak, zerbitzuak eta objektuak.
  • Eraikina, altzariak, ikasmaterialak, irakasleak, ikasleak eta gurasoak
Show full summary Hide full summary

Similar

Aimsir Láithreach
emilydonnelly99
Spanish Vocab Flash Cards
Clarice Thorn
Chemistry 3 Extracting Metals Core GCSE
Chloe Roberts
NCEA level 1 Genetics
Summery16
Astronomy Practice Quiz
cbruner
Causes of World War 1
Rahul Panikker
PMP Formulas
Krunk!
Queen Elizabeth Quiz
Natalie Robbins
An Inspector Calls - Quotes and Context
James Holder