Notes
Materia eta gasen legeak
Content of the notes (1)
Page 1
Lege ponderalak
Lavoisierren legea: Erreakzio kimiko batean masa ez da sortze ezta suntsitu ere; transformatu egiten da.
Prousten legea: Bi elementu kimiko edo gehiago elkarren artean konbinatu eta konposatu JAKIN BAT ematen badute, masa-proportzioa berdina izango da.
Masa atomikoa: Atomo batek duen masa.
Masa molekularra: Molekula baten masa.
Masa molarra: Mol batek duen masa.
Gasak
Gasa: Gas batean partikulak alde batetik bestera dabiltza, ez daudelako besteekin lotuta, kohesio indarra oso baxua baitute.
Teoria zinetiko molekularra: Gaspartikulen artean kohesio indar handirik ez dagoenez, ontzi baten barruko gas partikulak pareten kontra txokatuko dira.
Boyle-Marioten legeaedo prozesu isotermikoa: Gasaren sartu irtenik ez badago, tenperatura konstante dagoenean presioa eta bolumena alderantziz proportzionalak dira.
Charlesen legea edo prozesu isobarikoa: Gasaren sartu-irtenik mez badago, eta presioa konstante bada, bolumena eta tenperatura zuzenki proportzionalak dira.
Gay Lussac-en legea edo prozesu isokorikoa: Gasaren sartu-irtenik ez badago, eta bolumena konstantea daoenean presioa eta temperatura zuzenki proportzionalak dira.
Avogadroren legea: Presio eta tenperatura berean neurtu diren bolumen berdineko gas desberdinek, molekula kopuru bera dute.
Gas idealen ekuazioa: Boyle-Mariotte, Gay Lussac eta Charlesen teoriak nahastean gas idealen legea lortu zuen.
Presioa: Azalera unitateko egiten den indarra.
Disoluzioak
Kontzentrazioa: Disoluzio batean dagoen osagaien proportzioa da.
Molaritatea: Disoluzio litro bakoitzeko dagoen mol solutu kantitatea.
Normalitatea: Disoluzio litro bakoitzeko dagoen solutuaren baliokide kopurua.
Molalitatea: Disolbatzaile kilogramo bakoitzeko dagoen mol solutu kopurua.
Frakzio molarra: Osagai baten frakzio molarra X, osagai horren mol kopuruaren eta mol kopuru totalaren arteko zatidura.
Nueva Página
Information
- Description
- Loturak Fisikimi (Materia) Note on Materia eta gasen legeak, created by jonext98 on 13/11/2014.
- Created by
- jonext98 · Nov 2014
- Updated
- Jan 12, 2017
- Views
- 296
- Rating